Banco Santanderrek 9.000 euro ordaindu beharko dizkie hiru arrasatearri

  • Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak zigor hori ezarri dio bankuari, "ohore eskubidea urratzeagatik eta kalte moralak eragiteagatik". Izan ere, epaiak dioenez, zordunen zerrendan zituen bankuak arrasatearrak, "eta kaltetuek ez zuten ezer zor".


2021eko uztailaren 28an - 10:39
Azken eguneraketa: 12:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sententziak dio auzi-jartzaileak Espainiako Bankuaren berankorren zerrendan zeudela, "bidegabeki", izan ere, ez zieten ezer zor erakunde horri. "2010ean Banco Pastorrekin akordio bat lortu zuten, eta zorra kitatuta geratu zen. Akordio horrek berak zehazten du erakundeak uko egin ziola erreklamazio bidea zabaltzeari. Dena den, Banco Santander 221.568,94 euro eskatzen ari zaizkie auzi-jartzaileei".

Ruben Cueto abokatuak azaldu du erakunde finantziarioen praxi txarrarekin egiten dutela topo behin eta berriz. "Behin eta berriz, gezurrezko zor bat eskatzen dute, kasu honetan moduan, modu argian ohore eskubidea urratuz eta kalte moralak eraginez". 


Eguneraketa berriak daude