Elikadura-sexismoa Brontze Aroko Txinan

  • Txinako erdialdeko lautadan, Ibai Horiaren arroan aurkitutako hainbat giza hezur aztertu dituzte, isotopo egonkorren analisiaren bidez. Eta Proceedings of the National Academy of Science aldizkarian jakinarazi dutenez, gizonezkoek eta emakumezkoek dieta oso desberdina zutela ondorioztatu dute.

(Argazkia: Fan Wenquan).
(Argazkia: Fan Wenquan).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakumeek garia eta garagarra jaten zuten nagusiki eta gizonek, aldiz, animalia jatorrizko produktuak. Beraz, emakumeei nutrizio balio txikiena duten elikagaiak uzten zizkieten eta haien hezurrek, ia 3.000 urte geroago, dieta kaxkarrak eragindako osasun arazoak erakusten dituzte oraindik. Hil ondoren ere jarraitzen zuen diskriminazioak, emakumezkoen hilobiak askoz apalagoak baitziren.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...