4.000 urteko ‘tupperware’-a Alpeetan

  • Duela bost urte egurrezko ontzi biribil bat aurkitu zuten Suitzako Alpeetan, Lötschenpass gainetik gertu, 2.650 metroko altitudean. Objektua aztertu ondoren, emaitzak Scientific Reports aldizkarian jakinarazi berri dituzte.

(Argazkia: Bernako Arkeologia Zerbitzua)
(Argazkia: Bernako Arkeologia Zerbitzua)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ontziak 4.000 urte ditu; Brontze Aro hasierakoa da, beraz. Horrek ez du esan nahi gizakiak goi-mendi haietan bizi zirenik, batetik bestera joateko zeharkatzen zituztela baizik, eta bidean elikatzeko janaria eramaten zutela. Baina daturik interesgarriena barruan aurkitutako gari arrastoak dira. Brontze Aroko aztarnategietan maiz aurkitu dira zereal arrastoak; ez ordea ontzien barruan. Hogei zentimetroko ontzitxoa Eurasiako nekazaritzaren hastapenen berri izateko funtsezkoa izan daiteke.


Eguneraketa berriak daude