Abel Barriola

"Jendearen arreta bukatuko da, baina hori azken finean egoa da"

  • 38 urterekin eta horietatik 19 profesional aritu ostean, Leitzako pilotariak agur esan die frontoiei. Bolada batez eskuko lesioek kantxatik aldendu bazuten ere, Buruz burukoa, Lau T’erdikoa eta Bikotekakoa irabaztea lortu dutenen klubekoa da Barriola (Retegi II, Arretxe I, Martinez de Irujo, Olaizola II, Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI.arekin batera), baina batez ere, jokalari eta pertsona maitatua da atzelaria. Maiatzaren 7an du azken hitzordua zaleekin, Donostiako Atano III pilotalekuan.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2017ko maiatzaren 07a
"Kirol profesionalean beti izango dira lesioak, zure gorputza limitera eramaten duzulako eta modu batera edo bestera hausteko aukera gehiago dituzulako".

Bilbo, Leitza, Iruñea, Eibar… Zer moduz doa despedida-tourra?
Ez dugu enpresak eta biok antolatu, bidean atera den zerbait izan da: hainbat federaziok agur partiduak nahi zituzten frontoi batean eta bestean, eta egia da une hunkigarriak bizitzen ari naizela. Sentimendu asko dago tartean.

Urteotan guztiotan, zaleen errespetua eta miresmena irabazi dituzu, oso pilotari maitatua eta estimatua zara. Hala sentitzen al duzu?
Maitasuna beti nabaritzen da. Pilotan oso polita da txapelak irabaztea, horretarako egiten dugu borroka, baina nire ibilbidetik zerbait aukeratu behar izanez gero, gehien betetzen duena zaleen errespetu hori da, maitasun hori. Asko eskertzen diet eman didaten babesa.

Kontratua luzatzeko aukera zenuen, baina uztea erabaki duzu. Dena ez da dirua…
Ez, dena ez da dirua. Jakina dirua inportantea dela, nik ere gustuko dut, baina horren gainetik beste gauza batzuk daude. Denak du hasiera eta bukaera, eta niregatik lehenengo eta pilotazaleagatik bigarrenik, nire bizitza izan den pilotak merezi zuen momentu onean uztea, goi mailan uztea. Erabaki oso zailak dira, baina naturaltasunez hartu beharrekoak; jakin behar da ibilbide bat bukatzen eta beste norbaiti tokia uzten.

Eliteko kirola uztea eta bizimodua guztiz aldatzea gaizki daramate batzuek. Andoni Imaz futbolari ohiak hala esan zigun: “Famara eta dirura ohitu gara urte askotan, eta bat-batean diru-iturria eten egiten da eta fokuak itzali, ez zara maitatua sentitzen”.
Beste alde hori, pilotaren ondorengo bizitza, oraindik ez dut ezagutzen, baina bizitzari aurre egiteko gauza asko irakatsi dizkit pilotak, eta trantsizioa egiteko prest nagoela iruditzen zait. Badakit frontoiak faltan botako ditudala, baina aldi berean oso pozik begiratzen diot etorkizunari. Profesionalki beste lan batean hutsetik hasteak kezka sortzen didan arren, ilusio ikaragarria daukat beste zerbaitetan hasteko. Jendearen arreta bukatuko dela eta telebistan ez naizela aterako? Ados, baina hori azken finean egoa da, eta kirolak pertsona eta pertsonaia ezberdintzen ere irakatsi dit.

“Bizitzari aurre egiteko gauza asko irakatsi dizkit pilotak eta trantsizioa egiteko prest nagoela iruditzen zait”
“Xala pilotari ikusgarria izan da eta amaiera hori ez dut uste ona denik, ezta pilotarentzat ere”

Xala bezala Asperen aurka epaitegietan ikusiko al zaitugu orain?
Ez, arlo guztietan bukaera ona eman nahi diot pilotari, baita enpresarekiko harremanean ere. Kontu horrek pena eman dit, Xala pilotari ikusgarria izan delako eta amaiera hori ez dut uste ona denik, ezta pilotarentzat ere. Beraien artean zehatz zer daukaten ez dakit, lan kontuetan gertatzen diren gauzak dira batzuetan eta espero dut bi aldeentzat konponbide on bat lortzea.

Zuri ere entzun izan dizugu Ligaren funtzionamenduari buruzko kexaren bat edo beste. 2011n esaterako, ezin izan zenuen Bikotekako finala jokatu, lesio batengatik eskatutako atzerapena ez zizutelako onartu. Zenbat aldiz asaldatu zara, Enpresen Ligaren erabakiekin?
Pilotan bakarrik ez, lanbide guztietan daude hobetu beharreko kontuak. Enpresek kirolarioi edota zaleei zuzenak iruditu ez zaizkigun erabakiak hartzea gertatu da, eta ondorioz kexatzea; balio dezala horrek guztiak pilota hobetzen jarraitzeko eta erabakiak hartzerako orduan kirol irizpideek lehentasuna izan dezaten.

19 urtetan, asko aldatu al dira gauzak? Adibidez, eta beste kirol profesionalekin alderatuta, modernizatzen eta egokitzen jakin al du pilotak materialean, prestakuntza fisiko eta psikologikoan… ala tradizioari lotuegi ikusten duzu?
Ez dut uste aurrerapenak eta tradizioak bide ezberdinak eraman behar dituztenik, aurrerapen oso onak egin daitezke tradizio batzuk mantenduz eta beste batzuk ez. Urteotan, pilotaria bera, entrenatzeko modua, prestakuntza fisikoa, elikadura… berdin mantendu dira, baina bai aldatu dira adibidez materiala (pilotak askoz azkarragoak dira orain), eskuen babesa (makina bat tako mota duzu gaur egun) edota osasunari lotuta fisioterapia, ebakuntzak…

Babesa eta fisioterapia hobeak izan arren, lesioak ez dira desagertu.
Kirol profesionalean beti izango dira lesioak, zure gorputza limitera eramaten duzulako eta modu batera edo bestera hausteko aukera gehiago dituzulako. Ezin da esan kirol profesionala %100 osasungarria denik. Eliteko kirolaren parte da eta nik uste kirolaria horretarako mentalizatuta dagoela. Hobekuntzak batez ere errekuperazioan eta errehabilitazioan egin dira.

Tradizioak mantentzeaz ari ginen. Apustuen tradizioari eutsi dio pilotak; mundu arriskutsua ez al da?
Bizitzako plazer guztien moduan, neurria da gakoa eta bakoitzak ikusiko du non dagoen muga. Behin entzun nuen apusturik ez egitea tontoena dela, eta gehiegi egitea, eroena.

Urteotan aldatu ez den beste zerbait: Asegarce eta Asperen esku dago Liga. Enpresa gehiagoren parte-hartzeari ateak ireki beharko al lizkioke eskupilotak?
Zenbat eta enpresa gehiago izan eta zenbat eta irekiago, orduan eta positiboagoa da pilotarentzat. Enpresak ez daude dirua galtzeko eta logikoa ikusten dut enpresek dirua irabazi nahi izatea, baina bai, polita eta onuragarria litzateke merkatua irekiagoa izatea.

“Enpresek kirolarioi edota zaleei zuzenak iruditu ez zaizkigun erabakiak hartzea gertatu da, eta ondorioz kexatzea; balio dezala horrek pilota hobetzen jarraitzeko eta kirol irizpideek lehentasuna izateko”
“Behin entzun nuen apusturik ez egitea tontoena dela, eta gehiegi egitea, eroena”

Pilotak azkarragoak direla aipatu duzu. Espektakulutik gehiago al du pilotak orain?
Pilota azkarragoak helburu horrekin sortu ziren, aurrelariek erremate gehiago eta gantxo eraginkorragoak egiteko. Alde onak ditu eta ez hain onak, adibidez eskuz banaka gaur egun botera jokatzea ezinezkoa da; nahitaez airez jokatu behar duzu. Izango dira zaleak duela 20 urteko jokamoldea nahiago dutenak eta aldiz beste batzuk egungoa gustukoago dutenak, baina lehengo pilota eta oraingoa ez dira hain ezberdinak eta biak ere espektakularrak dira.

Aurten Emakumeen Master Cup txapelketa jokatu da lehen aldiz. Aurrerapausoa, emakumeen eskuzko pilotan?
Dudarik gabe. Lehengoan pilota eskola batean izan nintzen eta neska dezente ari ziren bertan. Poza eman zidan; kirol honetan neska eta emakume gehiago ikustea oso positiboa da bai pilotarentzat, bai gizartearentzat.

Duela 10 urte elkarrizketatu zintuguneko zure hitzak: “Lehiakortasuna tartean denean, lagun minak izatea zaila da”. Lagun minik eramango al duzu aldageletatik?
Bai, asko. Normala da irabaztera zoazenean aurkariaren eta bion artean lehiakortasuna sortzea, baina lehiakideak lagun bihurtzen dira gero, eta pilotatik daramadan gauzarik politena hori da: nirekin eta nire aurka jokatu duten kideak, etorkizunean mantenduko ditudan lagunak.

Aldagelez ari garenez, dirudiena bezain euskalduna al da pilota? Euskaraz mintzatzen al zarete zuen artean?
Oro har bai, pilotari gehienak euskaldunak garelako eta euskara dakigunon artean euskaraz aritzen garelako. Azken finean, euskal kirol bat da, euskaldunak elkartzen gaituen kirola.

Barriola 22 urterekin.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Pilota

Pilota kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-04 | ARGIA
Koteto Ezkurra, erremontista
"Famari ere ezin diozu utzi burura igotzen, ezin zara txoratu, urteekin ikasten da hori"

28 urte profesional aritu eta gero, larunbatean hartuko du erretiroa Koteto Ezkurra erremontista doneztebearrak, 44 urterekin. Hernaniko Galarreta pilotalekuan egingo diote agurreko festa, 15:30ean hasita.


Patri Espinar. Pareta guztien gainetik
"Emakumeen esku-pilotan, 30 urtetan egin ez dena hiru urtetan egin da"

Ikusi al duzue Pilota girls (Sra. Polaroiska, 2012) film laburra? Ondo baino hobeto laburbiltzen du Patri Espinarrek pilotaren munduan egindako bidea: dena oztopo, dena traba. Azken urteotan jaso du, ordea, urte luzetako ahaleginaren aitortza: munduko bi txapel eta herrikideen beroa.


2018-03-11 | Itxaro Borda
Eta klaska pilota!

Egiteko berezirik ez daukagunean larunbat eta igande arrats apalak ETB Kantxa emankizunari lotuak pasatzen ditugu. Aimar Olaizolaren abilezia umila, Altunaren jukutria fina, Urrutikoetxearen egonarri hotza edo Ezkurdiaren irabazle temati joera ikustean bihotzak punpaz dabilzkigu. Pantailan ikusi ala egiazki plaza edo trinket batean jolastu, pilota plazer hutsa da eta horrela izan da menderen mendeetan.


2018-02-02 | ARGIA
Ehun emakumek hartuko dute parte eskuz binakako txapelketan

Otsailaren 4an hasiko da Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Promozio eta Lehen mailak jokatuko dira.


Juan Ignazio Zulaika, puntista ohia
"Gure garaian, erretiratu arte seguru zen pilotaria"

Behin batean izan ziren pilotari batzuk, zesta-punta nahiz raketa jokalari, Amerika amets izan zutenak. Izan ziren ametsa gauzatu zutenak, Juan Ignazio Zulaika, kasu, ametsaren gozotik bezainbat amesgaiztoaren ozpinetik dastatu zuenak AEBetan. Txik-txak blogean kontatzen du...


Azken sakea: Barriola vs Abel
MULTIMEDIA - dokumentala

Abel Barriola pilotariaren inguruko dokumentala. Kirolariaren ibilbidea aztertzeaz gain, kiroltasunaren balioetara hurbiltzea du helburu dokumentalak.


2017-07-14 | FMK media
Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza
MULTIMEDIA - dokumentala

Esku pilotaren historian leku berezia izango du Juan Martinez de Irujok. Pilotariak bi ezaugarri handi ditu: berritzailea eta txapelduna. Bere ibilbidea errepasatuko du dokumentalak.

Irudia: Oier Plaza, Mikel Etxebarria, Kerman Goikouria eta Daniel Ojanguren
Soinua: Dani Asua eta Ager Galarza


2017-04-16 | Koldo Aldalur
Mindfulness

Sarri-sarri pentsatu ohi dut, gurpilari etengabe eraginez ari den kurkumixa bezala, ziklikoki bueltaka dabilen gure mundu hau ere inora ez doala, ibili-ibili eginda beti toki berean gaudela. Azaleko kontuak aldatzen dira, baina mamia beti azpian, ezkutuan geratzen da. Adimena, inguratzen gaituena adi aztertzeko ahalmena, galtzen ari gara, eta ondorioz,  gure izaera eta bizimodua baldintzatzen dituzten arrazoiak hanka artetik pasatzen zaizkigu, modernitatearen presaren... [+]


2017-03-06 | Axier Lopez
Gasteizko Alde Zaharreko herri mugimenduak babesa adierazi dio Auzolana pilotaleku autogestionatuari

Larunbatean 300 pertsona baino gehiagok bat egin zuten Gasteizko Auzolana pilotalekua kudeatzen duen Txapa-Hotsa asanbladaren deialdiarekin. Udal Gobernuak frontoi autogestionatua eraisteko asmoaren aurrean, elkartasuna eta babesa emateko prest azaldu dira.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude