“Sarea da etorkizuneko aktibismo eta demokraziarako bidea”

  • Aktibista, antzerki zuzendaria, antzerkigilea, ikertzailea eta kultura sendatzailea eta kudeatzailea da Simona Levi (Turin, 1966). Azken hamarkadetan Bartzelonatik aritu da kultura librearen, demokrazia digitalaren alde eta Espainiako Estatuaren ustelkeriaren kontra. Xnet eta 15MpaRato ekimenen sortzailea. 

“Dagoeneko ez naiz italiarra. Berlusconiren hogei urteko monolaborantzak herria suntsitu zuen eta ezingo da berreskuratu”. (Arg.: Jordi Borràs)
“Dagoeneko ez naiz italiarra. Berlusconiren hogei urteko monolaborantzak herria suntsitu zuen eta ezingo da berreskuratu”. (Arg.: Jordi Borràs)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Italiarra zara baina 1990etik Bartzelona duzu bizitoki. Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?

Barkatuko didazu, baina dagoeneko ez naiz italiarra. Berlusconiren hogei urteko monolaborantzak herria suntsitu zuen eta ezingo da berreskuratu. Turingoa naiz eta haurtzaroa baino nerabezaroa oso gogorra izan zen han. Fiaten itxierak testuinguru beltza ekarri zuen; esango nuke Bilbok ere bizi izan zuela Turinen antzeko egoera. Toki askotan gertatu zen, hiri industrialak behera joan ziren, enpresetako kaleratze masiboak eteteko antolatzen genituen agerraldiek ez zuten ezertarako balio, eta hori gutxi balitz, heroina gizartearen erraietan sartu zen… Nik frantsesa ikasia nuen eta 18 urte bete bezain agudo Frantziara joan nintzen. 

Frantziatik Kataluniara. Zergatik aukeratu zenuen Bartzelona?

Italian aktibista izatea oso gogorra zen. Mafiek eta ustelkeriak ez zioten aktibismoari lekurik uzten. Han borrokatu egiten duzu, baina behin eta berriro porrot eginez. Arazo pertsonalak tarteko utzi behar izan nuen Frantzia, eta Bartzelonara etortzea argi izan nuen hasieratik. Hemen borrokak emaitzak ekartzen ditu. Tira, hemengo mugimendu anarkistaz asko irakurri nuen, eta iritsi ahala ikusi nuen hau izango zela nire etxea.

Bartzelonara iritsi eta lau urte geroago sortu zenuen elkarrizketa egiteko proposatu diguzun tokia: Conservas konpainia. 

Frantziatik ihes egin nuen nire bikotekideak jipoitu egiten ninduelako. Bartzelonan ez nuen ezer, lagun bakar bat eta aske izateko eta nire proiektu guztiei forma emateko sekulako irrika, hori bai. Ez nuen beste inor ezagutzen eta etxea eta antzezteko tokiak bilatzen ari nintzela, kasualitatez, familiako ondare bat jaso nuen, eta gune hau –Conservas konpainiarena– erostea erabaki nuen. Bi solairu ditu; goian etxebizitza moldatu nuen, eta behean antzerkia egiteko tokia. Zazpi urtez bizi izan nintzen hemen. Gutxika-gutxika jendea ezagutzen joan nintzen eta hainbat ziklo antolatzen. Denborarekin erreferentziazko espazio bilakatu zen.

Artea txikitatik izan duzu bidelagun, eta aktibismoa noiztik?

Oroimena dudanetik, berezkoa dut. Nire familia erabat politizatuta zegoen, eta giro horretan koskortu nintzen. Esate baterako, ni txikitatik ateoa nintzen arren, eskolan erlijio klaseetara joaten nintzen, nire aldarrikapenak ikasgelara eramateko. Gizajoak nire irakasleak!

Itzul gaitezen Bartzelonara. Noiz eta nola sortu zen Xnet? 

2006an etxebizitzari buruz egin nuen bideo bat zentsuratu zidaten. Sekulako arrakasta izan zuen eta La Caixak Youtuberi eskatu zion baliorik gabe uzteko. Gertakari hark piztu zidan kultura librearen aldeko borroka egiteko grina. Bizitza aldatu zitzaidan: sarea etorkizuneko aktibismo eta demokraziarako bidea zela argi ikusi nuen. Gogoeta horren ondorioa da Xnet Proiektua gorpuzten lagunduko zidan taldearen bila hasi nintzen. Abiatu genituen ekimenen artean, M15ean bankariak auditatzea proposatu zen, eta Rodrigo Ratoren auzia sekulakoa iruditu zitzaidan. Egutegi bat finkatu eta lanean hasi ginen. 

Hainbat ustelkeria auzi azaleratu dituzue, txartel beltzen kasua esaterako. Zein iritzi duzu atera berri den epaiaz?

Sententziak poztu nau baina ez, ordea, badaezpadako espetxeratzerik ez izateak. Argi dago etxe onekoek eskuragarri duten pribilegioa dela. Tira, sententziagatik pozik handiena da garai hartan idatzi nuen egutegia betetzen ari dela: 2014an Ratok prestigioa galduko zuela aurreikusi nuen, eta bete egin zen; eta 2017an kartzela zigorra aurreikusi nuen, eta hori ere bete da. Pozik gaude egiaztatu dugulako borrokatzea merezi duela, eta argitaratu zuen hedabideak gure lana gutxiesteko joera duen arren, gu izan garelako auzi hori kaleratu dugunak. 

Epaia beteko da? Urdangarinen sententziak sei urteko kartzela zigorra eman zuen arren libratu egingo da... 

Epaia oso tranpatia da. Urdangarinen egun berean atera zen gainontzeko ustelkeriak estaltzeko, eta fiskalak kanpoan utzi zituen guk aurkitu genituen hainbat delitu. Beraz, irekita dago eta baliteke prozesu honen amaieran ere absoluzioa egotea. Egoera onartzen dugu eta lanean jarraituko dugu, azken egunera arte, inposatu nahi duten kontakizuna gizartean zabaltzea ekiditeko.  

Partido X alderdiko bigarren izan zinen 2014ko Europako hauteskundeetarako zerrendetan. Nola bizi izan zenuen?

Telebistak sekulako indarra du, eta Podemosek telebistaren babesa zuen bere alde. Estrategia ona izan zen baina kontuz, sekula izan ez duten espazio bat lapurtu dute. Podemoseko inor ez zen M15ean egon; %10 jende ona da, baina gainontzeko guztiak gizarte mugimenduetan begi onez ikusten ez dituzten kideak dira. Tira, gu hauteskunde legean sinesteagatik xaloak izan ginen. Baina oso pozik gaude esperimentuarekin, asko ikasi baikenuen.

Zertan da orain Partido X?

Ez dugu hauteskundeetara berriz aurkezteko asmorik, baina alderdia bizirik dago. Gure erronka da egitura aldaketen eredu izatea. Izan ere, alderdien egiturak politikariak norberekeriara bideratzeko prestatuta daude. Horregatik izan ginen anonimoak zerrenda aurkeztera behartu gintuzten arte. Lanean jarraituko dugu, etorkizuneko demokraziak behar duen eredu hori bizirik mantentzeko.

Ustelak biluzten

“Txikia nintzenetik onkeriatik urruti ikusi dut nire burua. 18 urte nituenean unibertsitatean izena emateko puntuan egon nintzen, eta batxilergoko azken azterketa ezin hobeki egin nuen arren, irakasleek zazpi puntu kendu zizkidaten ‘erakundeenganako begirunerik ez izateagatik’. Sekulako faborea egin zidaten, horri esker utzi bainuen Italia. Bartzelona aukeratu nuen bizitoki, artearen eta aktibismoaren sorlekurik aberatsena baita. Azken hamarkadetan erronkak finkatu eta ase ditut, aurreikusitako epeak beteta. Baina oraindik ere lapur gehiegi dago kartzelan sartzeko eta, beraz, justiziak jartzen dituen traben gainetik, ustelkeria auziak biluzten jarraituko dut lanean”. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezkerreko pentsamendua
Alemaniako ezkerra: BSW geratzeko etorri da

Alemaniako Brandenburgo estatuaren azken hauteskundeetan Sahra Wagenknecht Aliantzak (BSW) botoen %13,5 lortu zuen. Alderdia Sahra Wagenknecht-ek sortu zuen, Die Linke alderdi ezkertiarraren kide ohiak. Die Linke botoen %10,7tik %3ra iragan da, eta estatuko legebiltzarretik... [+]


Eskuinaren berrindartzea Latinoamerikan

Ezkerraren krisiak Latinoamerikara salto egin du. Orain gutxira arte eskualdeko mapa ia guztian gobernu aurrerakoiak topatu zitezkeen. Baina gauzak aldatzen ari dira azken hilabeteetan. Hiru hauteskunde presidentzialistek inflexio puntua markatu dute: Daniel Noboak Ekuadorren... [+]


Lenin gogoan

Tariq Ali idazle pakistandarrak kontatzen du Lenin hil ondoren buro politiko sobietarrak momifikatzeko hautua egin zuela, familiaren erabateko ukoarekin. Stalinek, Leninen figura erabili nahi zuen bien artean jarraikortasun historiko eta politikoa zegoela adierazteko. Izan ere,... [+]


Atzerantz ala aurrerantz matxinatu?

Gizarte- eta protesta-mugimenduen historia aztertzen denean, ikergai oparoenak Aro Garaikidekoak izaten dira. Iturriak ugariagoak dira, gatazkak ere bai, eta gainera, ikertzaileok ikergaiaren mundu ikuskera konpartitzen dugu. Hau da, aurrerabidearen eta progresoaren galbahetik... [+]


2023-05-31 | ARGIA
Maria Mies soziologoa hil da, ekofeminismoaren aitzindaria

Maiatzaren 15ean hil da Maria Mies (1931-2023) soziologo alemana 92 urterekin, azken hamarkadotan ekofeminismoak eduki duen erreferentzia teoriko nagusietakoa.  Silvia Federici eta beste batzuekin batera, Miesek landu zuen feminismo antikapitalistaren ildo teorikoa,... [+]


Angel Prado. Demokrazia komunala
“Ez dugu irla bat izan nahi”

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


2023-01-25 | Aurélien Berlan
Gure beharren asetzea, geure gain

Aurélien Berlan filosofo eta baratzezainak denbora erdiz idatzi eta kurtsoak ematen ditu eta beste denbora erdia ‘bizirauteko lanetan’ ematen du, baratzean bezala etxean. 2021eko azaroan La Lenteur argitaletxe txikian plazaratu du ekologia politikoaren mundu... [+]


Brasilgo hauteskundeak: herrialde guztiz polarizatu baten erakusgarri

Urriaren 30ean egingo dute hauteskunde orokorren bigarren itzulia: Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren eta Luiz Inácio Lula da Silva Lula ezkertiarraren artean aukeratu beharko dute. Ez da edonolako aukeraketa: egungo presidente Bolsonarok politika ultrakontserbadore eta... [+]


2022-10-03 | ARGIA
Herriz herriko aurkezpen bira egiten ari da Kimua ekimena

Euskal Herrian "paradigma iraultzaile berria" zabaldu eta garatu nahi duen Kimua ekimen herritarra zenbait herritan aurkezpen bira osatzen ari da. Hala Bedi irratian Kimuako kide batekin hitz egin dute proiektuaren inguruan gehiago jakiteko.


Eguneraketa berriak daude