Amelia Earhart, Nikumaroro uhartean naufrago

  • Amelia Earhart abiazioko aitzindaria 1937an galdu zen Ozeano Barean, munduari bira emateko ahaleginean. Handik urte batzuetara Nikumaroro uhartean giza eskeleto bat aurkitu zuten, baina Earhartena ez zela esan zuten, besteak beste humero luzeek gizonezko batena zela adierazten omen zutelako.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Orain, TIGHAR arkeologia aeronautikoko fundazioak hezur horien ikerlana berraztertu –hezurrak eurak aspaldi galdu baitziren– eta emakume kaukasoar batenak, beraz, Earhartenak izan daitezkeela jakinarazi du. Beso luzeek, hipotesia baztertu ez ezik, indartu egiten dute, hegazkinlaria gorputz adar luzekoa baitzen, argazkian ikus daitekeenez. Gainera, kremailera zati bat, botoiak eta Ameliaren neurriko zapata bat ere aurkitu zituzten uhartean.


Irakurri gehiago: Historia
Historia kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 4
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...