“Neighbor taldearekin, basoan sartu naiz, jakin gabe, eta ez dakit ondo nondik aterako naizen”

  • Kontzertu batean berez atera zitzaion irrintzi bati esker ezagutu nuen Maite Larburu, Asier Altunaren Zela Trovke (2013) film laburrean. Neighborren zuzeneko dibertigarriak eta soinu liluragarria etorri ziren gero. Bigarren diskoa kaleratu berri duten honetan, gehiago ezagutu nahi izan dut Larburu bera eta antzinako musika, musikari freelancearen baldintzak; hangoa eta hemengoa, atzerria eta itzulera.

Dani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Maite Larburu (1979, Hernani)

Biolina ikasi zuen Donostiako kontserbatorioan, eta Amsterdamen jarraitu ikasketekin: bachelor gradua eta masterra egin zituen han. Hantxe hasi zen, baita ere, antzinako musika ezagutzen, eta horretan dabil lanean ikasketak amaituz geroztik, Holand Baroque taldean, besteak beste. Orain hiruzpalau urte Neighbor taldea sortu zuen Josh Cheathamekin batera, eta bi disko argitaratu dituzte: Ura patrikan (2013) eta Hau (2016), biak ere Gaztelupeko Hotsak etxean. Besteak beste, herri musika eta jazza nahasten dituzte.

Antzinako musika ikastera joan zinen Amsterdamera.

Amsterdamen bizi izan naiz 14 urtez, etenik gabe; azken urte eta erdian, berriz, Hernanin bizi izan naiz, lana daukadanean hara bidaiatuz, proiektuka egiten baitut lan, eta akaso proiektu batek iraun ditzake bi aste edo hilabete.

Zergatik itzuli zara?

Komunitate moduko batean bizi izan nintzen urte askoan. Herbehereak guztian daude halako Woongroep-ak (bizi taldeak), eta hala esaten zaie komuna ez deitzeagatik, komuna esanez gero jendeak sexu librea eta ez dakit zer irudikatzen baitu. 14 urteren ostean alde egin behar izan genuen handik eta etxea aurkitzea oso zaila da Amsterdamen. Gainera, luxuzko etxe batean bizi izan bazara (alokairu sozial merkea, sekulako espazioa, lorategia, sotoa…), bada ia ezinezkoa da horrelako beste zerbait aurkitzea zure bizi estiloa aldatu gabe. Amonak pisu bat utzi zuen hemen eta, orduan, pentsatu nuen hona etorriko nintzela zer egin pentsatu bitartean... Eta oraindik horretan nabil.

Nola funtzionatzen dute Woongroep ek?

Herbehereetan, okupatzea legala izan da duela lauzpabost urte arte. Jendeak gobernuaren etxe asko okupatu zituen, hutsik zeuden-eta (gure etxea, adibidez, polizia-geltokia izana zen). Orain, okupatuz gero, kanpora bidaltzen zaituzte, baina 80ko hamarkadan ez zen hala. Gure etxearen kasuan, emakume-talde batek sustatu zuen, lehenbiziko Woongroep feministetako batizan zen, eta azkenean akordio bat lortu zuten Udalarekin: guk ordainduko dizuegu alokairua, gu etxe honetan bizi ahal izateko, baina gu gara etxe honetako taldea, eta guk aukeratuko dugu nor etorri eta nor joan. Etxe horrek etxebizitza sozializatzen jarraitu behar du, alegia, bizimodua konpartitu behar da, familia moduko bat sortu.

“Musika klasiko normalaren barruan antzinako musikariak hippytzat hartzen dituzte”

Nola iritsi zinen hara?

Beste Woongroep horretan bi lagun neuzkan eta esan zidaten beheko andreak alde egin behar zuela eta haren ordez etortzekoa zena ez zela hiru hilabete geroagora arte sartuko. Azkenean hark ez etortzea erabaki zuen, denek onartu ninduten, eta han geratu nintzen.
Ni iritsi nintzenean Woongroeparen ideia pixka bat galduta zegoen. Lehenengo bi pisuetan jende helduagoa bizi zen, okupazioaren garaikoa, eta goiko pisuan, berriz, hiru musikari. Taldea pixka bat apurtuta zegoen. Nik ez neukan halako idealik ezta ezer, musika ikastera joana nintzen; han sartu eta flipatuta geratu nintzen. Ni sartu nintzen garaian jende berri asko etorri zen eta orduantxe hasi ginen pixka bat ikasten, goikoa eta behekoa nahasten...

Aise erabaki al zenuen atzerrira joatea?

Banekien atzerrira joan nahi nuela musika ikastera. Donostiako kontserbatorioko esperientzia ez zen oso ona izan, eta banekien Alemanian-eta bazegoela musika klasikoaren tradizio oso handi bat.

Zer-nolako esperientzia izan zenuen bada Donostiako kontserbatorioan?

Nire sentipena zen inbutu batetik sartzen zizutela musika eta zugandik ateratzen zen horrek ez zeukala tokirik. Askori gertatu zaio hori kontserbatoriotan, ez bakarrik hemen; halakoxea da akademizismoa. Askok utzi egiten zuten, baina ni txintxoa nintzenez, bada jarraitu egin nuen.

Amsterdamen, berriz…

Hemen, musikari begiratzeko bizpahiru modu zeuden, eta han, berriz, 57,5 bide musika egiteko, ikusteko eta ulertzeko; niretzat deskubrimendu handia izan zen. Irakasle oso ona izan nuen, gainera: jakin zuen sumatzen zer atera zitekeennigandik. Hura saiatu zen ni antzinako musikarantz bideratzen, nahiz eta, hasieran, nik nahi ez izan.

Argazkia: Mikel P. Ansa.

Zergatik?

Pentsatzen nuelako nire inguruan ikusiak nituen beste musikariak bezalakoaizango nintzela. Bukatuko nituen ikasketak, gero egingo nituen oposaketak kontserbatorio batean edo orkestra sinfoniko batean sartzeko, eta hori izango zen nire bizitza: orkestra berean, egunero, 10etatik ez dakit zer ordutara, betiko, behin lanpostua lortuta. Lanpostu horiek ondo ordainduta daude, eta ondoren zerrendan datozen gauza guztiak egin ditzakezu: etxea erosi, ezkondu... Neronek ez nekien akaso ez nuela horretarako balio, baina irakasleak igarri zuen.

Eta, beraz, ez zenuen bide hori hartu.

Ez, azkenean ez. Azkenean antzinako musikak txunditu ninduen eta ikasketak bukatu nituenean ez zitzaidan burutik pasa ere egin orkestretan sartzeko entzunaldiak egitea, deika hasi baitzitzaizkidan antzinako musikako taldeetatik, handik eta hemendik.  

Hasierako erreparo hori, zer dela-eta?

Musika klasiko normalaren barruan antzinako musikariak dira txarrenak, edo ez dute hain ondo jotzen, hippytzat hartzen dituzte. Antzinako musikaren iraultza 70eko hamarkadan hasi zen eta horretan ibili ziren musikarietako asko ez ziren guztiz egokitzen musika klasikoaren mundu arruntera. Apur bat eroa izan behar da museo batean ikusi duzun XVIII. mendeko oboe bati buruz galdezka hasteko, giltzak beharrean zuloak dauzkala-eta, norbaiti eskatzeko kopia bat egin dezan, eta abar. Estereotipoak dira, jakina: antzinako musikari denak ez dira hippyak, jende asko dago ezkonduta... Baina, kanpotik, hori zen itxura. Batez ere niretzat, hemendik etorrita.

Zer alde dago musika klasikoaren eta antzinako musikaren artean?

Iraultza frantsesak haustura handi bat ekarri zuen musikaren historian. Artean, orokorrean, klasikoetara itzuli ziren 1789aren ondoren, eta musikan ere hori egin nahi zuten, baina ez zegoen Greziako eta Erromako musikarenaztarna handirik. Orduan, konpositoreek erabaki zuten beraiek sortuko zutela klasizismoa. Orduantxe sortu ziren musika-aretoak eta orduan bihurtu zen konpositorea oso figura handi bat, enperadoreen pareko soin eta guzti. Garai horretakoak dira orkestra, kontserbatorioa, argitaletxeak...
Horren aurretik oso bestelako gauza zen musikaria izatea. Musikari ertain guztiek zekiten unean inprobisatzen. Tresna bat baino gehiago jotzen zuten denek, eta musika idazten. Gero, bat-batean, hori hautsi zen eta gero eta gehiago espezializatzen hasi ginen: orain, biolinista bazara, hori bakarrik zara, eta partitura irakurtzen ikasten duzu.

Zure bidera itzulita, freelance moduan diharduzu, ezta?

Antzinako musikaren zirkuitua ez da klasikoa bezalakoa. Prekarioagoa da, esan dezagun ez daukazula lanposturik.Norbaitek ezagutzen zaitu, deitzen dizute jotzeko eta, zure lana ondo egiten baduzu, berriz deituko dizute. Orain, talde batzuetako kide ere banaiz, eta talde batzuetan gehiago jotzen dut beste batzuetan baino.

Zer-nolako baldintzak dauzkazu?

Herbehereetan naiz autonomo, eta ez dakit babestuta ote gauden, baina autonomoa izateagatik ez dut ordaintzen. Zuk egiten dituzu zure fakturak, ordaintzen dituzu zure zergak, baina autonomoa izatea bera doakoa da. Herbehereak asko aldatu da, oso soziala izan da eta orain gero eta gutxiago, baina, teorian, han pozik daude norberak bere enpresa sortzen baldin badu, hori ona da herrialdearentzat, bertakoa delako. Frantzian, berriz, aldizkakotasuna deitutako zerbait daukate, eta, musikari librea baldin bazara eta kontzertu kopuru minimo bat egiten baduzu, soldatatxo bat ematen dizute hilero. Espainian, ordea… Garai batean asko jotzen nuen Zaragozako talde batekin, Al aire español, eta musikari asko penintsulakoak ziren, baina, noski, irakasleak ziren gehienak. Zaila zitzaien bi lanak uztartzea, baimenak-eta eskatu behar izaten zituzten, baina bestela horretatik bakarrik bizitzea ez da posible.

Zure musika-ibilbide profesionalaz aritu gara orain arte, baina bazabiltza bestelako musika-proiektu batean ere. Nola sortu zen Neighbor?

Kantua beti gustatu izan zait. Gainera, uste dut jotzea baino lehenago zegoela kantatzea. Saiatu nintzen horrekin zerbait egiten, Donostiako Jazzle akademian ibili nintzen, Amsterdamen ere sartu-irten bat egin nuen jazz-sailean…Baina ez nuen ahotsarekin pasa nahi biolinarekin bizitako akademizismoa, ez nuen modu batera kantatzen ikasi nahi. Gero, ekialdeko musikari batzuk ezagutu nituen, tartean, Eslovakiako Miloš Valent. Beren modura egiten dute musika, tresna ateratzen dute tabernan eta jotzen eta kantuan hasten dira; halaxe bizi dute. Inbidia handia eman zidan horrek. Hala ere, ez zen halako gauza kontziente bat izan. Josh [Cheatham] ezagutu nuen eta brometan esaten genuen musika-talde bat egingo genuela eta joko genuela nahi moduan, ez esaten diguten moduan.

Argazkia: Dani Blanco.

Orduan, lanaren eta Neighborren arteko aldea litzateke bata markatua dagoela eta bestea askea dela?

Ideala hori litzateke. Gero errealitatea da bestearen aztarna daukazula jada, eta belarria modu batera eginda. Nolabait ere, nahastuta dago dena.

2013an atera zenuten lehen diskoa, eta harrera beroa jaso. Zer moduzko esperientzia izan zen lehenengoz jendaurrean kantatzea zeure abestiak?

Ikusi nuenean jendeak kantak zekizkiela, flipatu egin nuen. Gogoratzen naiz behin kontzertu batean ikusi nuela neska bat kanta zehatz batekin negarrez, sufritzen bezala, eta neroni ere hunkitu egin nintzen, eta, ufa, distantzia pixka bat hartu behar nuela sentitu nuen. Sinetsi nahi dut, behin kanta aterata, jada ez dela nirea, entzuten duenarena baizik, eta entzuten duenak kantarekin daukan harremana berea dela, ez nirea.

Kuriosoa da, zeren niri, zuen kontzertuetara joanda, iruditzen zait jendea asko dibertitzen dela, beti dago halako giro alai bat…

Oholtza gainean biolina jotzen ari naizenean, masan egon ohi naiz; beste batek dauka gidaritza eta nik jarraitu egiten diot. Neighborrekin, berriz… Igual sekulako arriskua da: eman pertsona bati mikrofonoa, eta ez da isilduko. Nire buruaz barre egiteko aritzen naiz hala. Klasikoan serioa da dena, konpositorearen musikak ez dakit nora eramaten zaitu eta halako eta bestelako sinbologiak dauzka. Eta zer esan behar dut nik neure kantez? Ez dago-eta ezer esateko. Orduan, zer? Bada, barre egin. Oso serio hartu ohi ditut gauzak eta horrekin hautsi nahi nuen.

Irailean kaleratu eta aurkeztu duzue bigarren diskoa, Hau. Nola etorri da?

Asko pentsatu gabe. Jotzen genuen eta jendeak galdetzen zigun: hurrengoa noiz? Nik pentsatu nuen: biltzen baditut beste hainbeste kanta, bada egingo dugu, eta ez baditut biltzen, bada ez. Hau kanta sortu zen lehenengo. Jolas baten modukoa zen, normalean bis bezala jotzen genuen. Hau hitza errepikatzen nuen, harmonia ezberdinekin, entzuleari galdetzeko ea ezberdintasunak nabaritzen zituen, edo esateko oraina hau dela, eta hau ere bai, eta hau… Gero, segitu dut kantak egiten. Hasi nintzen beste tresna batzuk jotzen, zuzenekoetan aukera gehiago edukitzeko, eta hortik sortu dira kantak, eta ahotsetik ere, noski. Baso batean sartu naiz, jakin gabe sartuko nintzela, eta hortxe nabil, ez dakidala oso ondo nondik atera…

Bigarren diskoa erabakigarritzat jo ohi da. Ez duzu presiorik sentitu?

Neure burua da niretzat presiorik handiena. Niri gustatuko litzaizkidakeen kantak egiten ditut. Besteek beren iritzia ematen dute, jakina, baina saiatzen naiz belarri batetik sar dadin, eta bestetik atera. Zerbaitek oihartzuna egiten badu barruan, saiatzen naiz kontuan hartzen.

Eta zure buruari egindako presioak eskatu al dizu lehenengo diskotik bigarrenera zerbait aldatzeko, zerbaitetan sakontzeko?

Ikasten ari naiz eta iruditzen zait oso koadrikulatua naizela. Halakoak dira Ura patrikaneko kanta asko: neurri batdaukate, simetria bat, hainbeste bertso… Horrekin apurtu nahi nuen hurrengo kantetan, hain zorrotza ez izan, ikusi ea gauzak beste modu batera musikatu ote zitezkeen, beste batzuek lortzen baitute, eta neuk ere egin nahi nuen. Akaso, horren adibide nabarmenena da Invisible threads abestia. Nahita erabaki nuen kanta asimetriko bat sortzea, kanta herren bat.
Disko batetik bestera zenbait gauza aldatu ditut, nire gaitasuna neurtzeko batez ere.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2025-07-11 | Xalba Ramirez
Auzo-lotsaren printzesa: gora Azuleja!

C.R.I.N.G.E
Azuleja
Le Royale, 2024

--------------------------------------------------------------------

Bai, ia beti euskal taldeak dira lerro hauetan intereseko. Guretzat, eta zuentzat. Baina pixka bat epifania moduan, Amabirjina ikusi duenak nola, hala daukat... [+]


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


Jon Esnaola
“Egunero jarri behar den artisaua da konpositorea”

Jon Esnaola (Tolosa, Gipuzkoa, 2000) konpositoreak Eusko Ikaskuntzaren saria jaso du joan den apirilean, Nestor Basterretxearen omenezko LUUR obrarengatik, eta lan horixe bera joko du Euskadiko Gazte Orkestrak orain, uztailaren 11tik 15era, EAEko hiriburuetan eta Hondarribian... [+]


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


'Missa Solemnis'
Bihotzetik zeruraino

Beethovenen 'Missa Solemnis'

  • Taldeak: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (zuzendaria: Nuno Coelho), Bilbao Koral Elkartea (Enrique Azurza) eta Iruñeko Orfeoia (Igor Ijurra).
  • Bakarlariak: Mira Alkhovik (sopranoa), Nerea Berraondo (mezzoa), Michael Porter (tenorea)... [+]

2025-06-27 | Iker Barandiaran
Portu askotatik abiatuta

Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025

---------------------------------------------------------

Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]


Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela Bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


Hil Faborez Fest
Ez hil, faborez

HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3

Data: 2025eko ekainaren 14a.

--------------------------------------------------------

[+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


2025-06-18 | Xalba Ramirez
Miruenea, salda badago

Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025

--------------------------------------------------------------

Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Amaiera ederra Otellorekin

VERDIREN OTELLO OPERA

  • OLBEk antolatutako emanaldia.
  • Musikariak: Kieveko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Operaren Abesbatza.
  • Bakarlariak: J. de León, E. Jaho, C. Sgura, M. Atxalandabaso, A. Tobella, V. Esteve, F. Latorre, J.M. Díaz.
  • Non: Bilboko... [+]

Eguneraketa berriak daude