80 urte igaro dira 1936ko Gerrak eztanda egin zuenetik, eta iragan hori oraindik ate-joka dugu. Euskal komunikabideetan gerra galdu zutenen oroitzapenak biltzen ari diren bezala, errepresioaren arduradunen goraipamenak ezabatzen dihardute Nafarroako kaleetan. Historia berridazten, birsortzen eta moldatzen ari gara etengabe.
2016ko Donostiako Zinemaldiak ere egin dio keinu memoriari (ala ahanzturari, nola begiratzen den), errealitatea iraganean bizi duen emakume errenteriarraren istorioarekin. Ni ez naiz hemengoa dio Josebek bertan, Joseba Sarrionandiak zioen bezalatsu. Ildo horretan, gomuta-lekutzat har dezakegu Antzararen bidea. Eleberriak ia hamarkada bete badu ere, gaia nahiz garaia oso gertukoak ditugu euskaldunok, eta bertako pertsonaiek bizi-bizirik diraute.
1936ko nafar Erribera eta 2003ko Donostia. Bi une historiko horietan pentsamendu eta jokabide ezberdinetako pertsonaiak biltzen ditu Jokin Muñozek, nahiz eta polifonia horretan bi bakarlari nagusitzen diren: batetik, gerra hasi berritan Donostiara ihes egin behar duen agurea (Jesus) eta, bestetik, semea bonba bat manipulatzen ari zela hil zaion emakume gaztea (Lisa). Ezinezkoa dirudien ispiluaren alde banatan dago bakoitza, kezka existentzial berberen aurkia eta ifrentzua direla konturatzera eramaten dituen arte. Ahots askoren artean bi horiek nabarmentzen dira, baina beste pertsonaia batzuen etengabeko zurrumurruak ere zeharkatzen ditu istorioak. Lehenaldiko oihartzunak dakartzan marmar horretan topatzen ditugu, esaterako, bi emakume oso ezberdin: Paula eta Candi. Eguna eta gaua, baina bi-biak zapalkuntza berak berdindurik, gerrako genero-indarkeriak markaturik. Bata, eraila; bestea, iragan hartan harrapatua.
Jokin Muñozek, ohikoa duen gisan, euskaldunon minez dihardu, gure gizartearen arrakaletan arakatuz kritiko agertzen da, dela 36ko Gerrari buruzko diskurtsoan jazarriak izan diren taldeen ahotsak gerturatuz, dela gatazkaren inguruko irakurketa-proposamenean ezker abertzaleen jarrera batzuk salatuz.
Hori guztia hizkuntza literario landu eta onduan eskaintzen digu idazleak: Erriberako paisaien deskribapen ederrak, narratzailearen ironia fina, askotariko ispilu-jokoak, intrigari eusten dion erritmoa, pertsonaia batzuen umorea... Hala, zilegi den memoriaren eta ez denaren arteko tentsioa azaleratuz, hamaika galdera eta berrirakurketa gorpuzten ditu Antzararen bidea eleberrian, denborari iskin egiteko eta haren joanaz hausnartzeko aitzakia bilakatzen dela.
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) Kirmen Uriberen nobelan oinarrituta, Karmele pelikula zine aretoetan estreinatzear da Asier Altuna (Bergara, 1969). Lehen lurreratzea Donostiako Zinemaldian izan du, eta bertako ateak ireki orduko eman dio elkarrizketa ARGIAri, goizean... [+]
Neskenegun arratsan Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da herritarrei. Herriko gela gainezka zen eta kargudun ezberdinen hitz hartzeen ondotik herritar bakotxak bere izena eman du izan arizale ala laguntzaile izaiteko.
Emakumeak plazak hartzen hasi direnean herri askotan mutilak desagertzen hasi dira. 10-15 urteren buruan gizonek bakarrik dantzatzen zituzten dantzak ia emakumeek soilik osatutako dantzari taldearen esku gelditu dira. Badirudi gizonezkoei plaza emakumeekin konpartitzea ez zaiela... [+]
Azaroaren 1ean Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Etxarri Aranatzeko bertsolariak. 120 bat bertsozale bildu dira Aurizko Kultur Etxean, txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko.
Elkarteak salatu dutenez, Aditu adimen artifizialeko erreminta tresna bikoizketak ere egiteko gai da, eta bikoiztaileen ogibidea zein bikoizketaren kalitatea arriskuan ikusten ditu.
Mungiako Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendiburu.
Elorriagaren 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima', Mitxelenaren 'Aitona Floren' eta Rosenderen 'Traba' saritu ditu aurten Eusko Jaurlaritzak. Sari banaketa azaroaren 26an egingo da.
Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks... [+]
Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]