Zapalduen ertzeko rapa

“Haur txiro baten bizitzak, klase ertain edo klase akomodatu bateko beste batenak adina balio du”. Buenos Airesko poliziak 16 urteko Luciano Arruga anaia bahitu eta hil zion Vanesa Orietaren hitzek irekitzen dute Norte Apacheren Juanito Laguna azken diskoa. Hego Amerikatik hasi eta Bilboraino, periferian bizi diren milioika herritar ikusezinak gerturatuz, munduko zapalduei omenaldia da disko hau.

Mimo handiz egindako diskoa da, euskal raparen zaleontzat oparia. Doinu sarkorren bidez internazionalismoak zeharkatzen duen kritika soziala, eguneroko bizitzaren zailtasunak eta euskal raparen apologia jorratu dituzte aho bilorik gabe. Abesti batzuk nabarmentzearren, Satriale's gordina, Freedom Kanaky Kaledonia Berriko herritarren zauri zahar kolonialez, Norzzone eta Rufohren kolaborazioekin Ainauria indartsua, Galtzerdi Zulatuen Loratza beldurraz eta adoreaz... Diskoa ixten duten azken bi abestiak bereziak dira: Hazi Berriak keinuz betetako euskal raparen historia musikatua MAK taldeko abeslari Jon Eiherabide eta Selektah Kolektiboko Manugaitzen kolaborazioekin (“Azken zatia kantatua eta pixka bat lehenago”); eta azkenik, Rage Against The Machine taldearen Killing in the Name Of mitikoaren bertsioa poliziaren bortizkeria salatu eta justiziaren aldeko oihu bat da, Iñigo Cabacas eta Luciano Arrugaren omenez.

Rayco, Aitor eta Ibon Ezkerraldeko indio metropolitarrek agur esan dute diskoarekin batera. Albiste hau nahiko oharkabean igaro izanak baieztatzen du euskal kulturaren ertzean kokatutako talde ausarta izan dela beti Norte Apache. Zazpi urtean lau diskorekin eta Euskal Herri osoan emandako ehunka kontzerturekin, beren ekarpena balorean jartzeko modukoa da: 2009an Hesiaren Beste Aldean atera zuten, 2010ean zuzenekoa, eta 2011n salto kualitatibo ikaragarria emanda oso gomendagarria den Quilombo. Ongi merezitako atsedena hartu dute Juanito Laguna atera ostean (2015). Egindako lanak erakusten du ez direla etxean geratzekoak, eta ziur beren berri izango dugula aurrerantzean ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude