Suitza, 1880ko hamarkada. Armadak erabaki zuen soldaduek sakelako tresna praktiko eta eramangarria izan behar zutela. Tresnak labana izango zuen, eta poto-irekigailu bat ere bai. Gainera Suitzako soldaduek Schmidt–Rubin errifleak erabiltzen zituzten eta horiek muntatzeko bihurkina behar zen. Hala, hiru funtzioko labana tolesgarria egiteko enkargua egin zuen, baina Suitzan horrelakoak ekoizteko enpresarik ez omen zegoenez, labanak Alemanian egiten hasi ziren. Modell 1890 izena ipini zioten eta 1891ko urrian iritsi ziren 15.000 soldaduren eskuetara.
Karl Elsener (1860-1918) asmatzaileak ekipamendu kirurgikoa ekoizten zuen enpresa bat zeukan garai hartan, eta armadaren tresna atzerritik ekartzea aberriarentzako iraina iruditu zitzaion.Gailua etxean ekoiztea erabaki zuen eta Alemaniatik etorritakoaren antzeko labana asmatu zuen. Armadako hainbat kidek probatu zutenean, erantzuna ez zen txarra izan, baina zenbait kexa ere jaso zituenez, produktua hobetzen ahalegindu zen. Malguki sistema berritzailea asmatu zuen, gaur egun oraindik erabiltzen dena eta tresnak labanaren bi aldetan jartzeko aukera ematen duena.
Horri esker, arrakastaren giltza aurkitu zuen: kortxo kentzekoa erantsi zion. Janari potoak irekitzea bezain garrantzitsua zen, nonbait, botilak ireki ahal izatea. Elsenerrek armadaren labana ekoizteko kontratua lortu zuen.
1909an enpresak Victorinox izena hartu zuen. Urte hartan Elsenerren ama hil zen eta haren izena jarri nahi izan zion: Victoria. Izenari “inox” gehitu zion, labana altzairu herdoilgaitzez egina zegoelako.
Konpetentzia izen berria baino lehenago iritsi zitzaion Victorinoxi. 1893an Paul Boéchat & Cie enpresa –gerora Wenger izango zena– antzeko produktua ekoizten hasi zen. 1908an, faboritismoak saihestu nahian, eta prezioak jaisteko itxaropenez, armadak kontratua bi zatitan banatu zuen eta bakoitzari enkarguen erdiak eman zizkion. Victorinox “Suitzako armadako labana originala” izango zen handik aurrera, eta Wenger, berriz, “Suitzako armadako benetako labana”.
2005ean Victorinoxek Wenger erosi zuen, baina bi markak atxikiko zituela iragarri zuen. 2013an, ordea, Wenger labanak ekoizteari utziko ziotela jakinarazi zuen, labana suitzarraren neutraltasun historikoari azkena emanez.
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Joan den astelehenean, Paris inguruko Bougival herrian izenpetu zen "oinarrizko akordioa", Kanakiaren etorkizun politikoari buruzko dokumentu garrantzitsua. Testuinguru honetan, Kanakiako Nazio Askapenerako Fronte Sozialistak bere lehen adierazpen ofiziala plazaratu... [+]