Azoka, herriko altxorren plaza

Mungia eta Busturia aldeko jende askoren agendetan gordeta dago hilabeteko lehen igandea: “Hileko lehen domekako azoka Arrietan” idatzita egonen da orrialde horretan, segur aski. Izan ere, 2013ko abuztutik hilero-hilero, hutsik egin gabe elkartzen dira herriko plazan hango ekoizleak eta inguruetako bizilagunak. Tokiko kontsumoa, ekonomia lokala eta bertako baserritarren jarduna bultzatzeko helburuarekin sortu zuten Lekukoartu Elkartea Arrietako (Bizkaia) baserritar eta artisauek. Behin azokaren ideia buruan zutela, aukera ezberdinak aztertu eta Arabako Gaubea herrian egiten dena hartu zuten eredu.

Tokikoa eta sasoikoa

Hilero hartzen dute parte azokan Arrietako baserritarrek, baina horiez gain, azoka bakoitzean inguruko herrietako zenbait ekoizle ere gonbidatzen dituzte.

Postuekin batera bestelako eskaintza ere egoten da azoka egunean: sasoiko produktuei lotutako tailerrak eta erakusketak (maiatzean, adibidez, erleen eta liztor asiarraren gainean aritu dira), kontzertuak, pintxo-poteak, haurrentzako ekintzak, txosna… “Azokak dimentsio zabalagoa hartzen du: giro paregabea izaten da, lagun artekoa, eta jendea oso gustura etortzen da egun-pasa”, dio Rosina Enzunza elkarteko kideak.

Herritarrak azokaren parte

Hasieratik erantzun oso ona jaso du azokak, Enzunzaren arabera. “Argi genuen herritarrak honetan inplikatzea beharrezko zela, eta lehen azokan, adibidez, baserriz baserri aritu ginen antzinako ortuko erremintak biltzen”, kontatu digu. Erreminta horiekin erakusketa egin zuten 2013ko lehen azoka  hartan.

“Lekukoartu” izenak bi zentzu izan ditzake: lekukoa hartzea, tokikoa, bertakoa; eta lekukoa hartzea, erreleboa hartzea. Bi esanahi horiekin jokatu nahi izan zuten elkarteari izena ematean, eta bi esanahi horiek lantzen ari dira hilero: izan ere, tokiko produktuak bultzatzeaz gain, ekoizleen eta azokara hurbiltzen direnen artean asko gazteak dira. “Gazteak badatoz, nik badut esperantza etorkizunera begira”.

Ez da makala Arrieta bezalako herri txiki batentzat azokari esker eskualdean erreferente bihurtu izana. Segi dezatela, bada, lekukoa hartzen/ematen!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzea
"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Agenda batek hainbeste joko eman zezakeenik

Nork bere baratzea gehiago ezagutzeko tresna da agenda hau, agenda arrunt baten eran oharrak apuntatzeko erabilera izateaz gain, landareekin egiten ditugun lanak apuntatzeko ere prestatuta dagoena”. Halaxe definitu du Jakoba Errekondok, irakurle, zazpigarren urtez... [+]


Sendabelarrek espazioa merezi dute

Azaroak 26, larunbata. Ordurako bete da Hernaniko Plaza Feministako aretoa. Eta sarri ez bezala, ordurako hasi da Garbiñe Larrea Iturralderen azken liburuaren aurkezpena. Han da bera, landareen babesean, hamabi sendabelarrez osatutako palaxuaren atzean. Iridiologo... [+]


2022-09-30 | ARGIA
Iker, hamar urte baratze ekologikoa lantzen
"Ematen du gure agintariek Food For Future eta proiektu hidroponiko eta galaktikoetan jarria dutela begirada"

Baratze ekologikoen kostu prezioak eta lan baldintzak ikertu ditu Duina lanketa kolektiboak. Azterlan honen emaitzak aurkeztu ditu Biolurrek irailaren 27an eta bertan irakurri zuen honako testua Ikerrek. Bera, beste hamar baratzezainekin batera aritu da bere eguneroko jardunaren... [+]


2022-09-30 | Estitxu Eizagirre
Biolurren "Duina" ikerlana
Zein da barazki ekologikoen kostu prezioa?

Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak "Duina" izeneko lanketa kolektiboaren ondorioak aurkeztu ditu. Baratze ekologikoen ekoizpen kostuak eta lanorduak zehatz ezagutzeko Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 baratze proiekturen datu xeheak jaso dituzte. Ondorioetako... [+]


Eguneraketa berriak daude