Burujabetza energetikoa helburu, lehen proiektua abiatu du I-Ener elkarteak

  • Bederatzi kilowatt (kW) ekoizten dituzten eguzki panelak instalatu dituzte Uztaritzeko Arruntza eskola publikoan eta Kiroleta frontoian.


2016ko apirilaren 13an - 16:59
Bederatzi kilowatt (kW) ekoizten dituzten eguzki panelak instalatu dituzte Uztaritzeko Arruntza eskola publikoan eta Kiroleta frontoian (Arg.: Gaizka Iroz).

Energia berriztagarrien inguruko proiektuak gauzatzeko beharrezko kapitala biltzen du Ipar Euskal Herriko elkarteak. Kapital horrekin, eguzki panel fotoboltaikoak instalatzen dituzte, eta energia elektrikoa ekoiztu eta saltzen dute.

Sozietate herritarra da, eta Ipar Euskal Herriko burujabetza energetikoa du helburu:  “Ipar Euskal Herritarrek kontsumitzen dugun energiaren %99 inportatu egiten dugu: ezinbestekoa da energia Euskal Herrian bertan ekoiztea, energia berriztagarrien bidez“.

Lehena, baina ez azkena

Uztaritzeko proiektuez gain, hainbat proiektu dituzte buruan. Makeako frontoian eta Hendaiako zentro teknikoan, esaterako, 100 kilowatt-eko eguzki panelak instalatuko dituzte.

Energia berriztagarrien inguruko proiektuak garatu nahi dituzten pertsona zein gune gehiago aztertzen ari da Bixente Ugalde elkarteko langilea: “Espazio berriak aztertuko ditut; proiektuak ahalik eta ondoen eraikitzeko, ekonomikoki eta teknikoki”.

2014ko urrian sortu zen elkartea, eta laguntzaileen lanari esker garatu da. Hain zuzen, lehen lanpostua srotu zuen elkarteak pasa den astean. Herriak eta herri elkargoak proiektura batzea da elkarteko kideen helburua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-09 | Enbata
Euskal Monetak mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Eguneraketa berriak daude