Odol analisiak, historia klinikoa, traumatologoaren txostena... ez dituzu sekula euskaraz irakurriko, ez bada aurrez euskaraz jasotzea eskatu duzula. Eskariak eskaintza aupatuko duela uste du Aitor Montes Aramaioko medikuak. Iaz Arrasaten bezala, orain Oñatin egin dute osasun informazioa euskaraz eskatzeko kanpaina.
“Osasun arreta euskaraz eskatzen badugu, orduan ikusiko dute horren beharra, eta hasiko dira eskaintzen. Zenbat eta gehiago eskatu, orduan eta gehiago eskainiko dute”, adierazi dio Aitor Montesek Goiena agerkariari. Uste horrekin, otsailaren 17an, Oñatin, Bidebarrietako erabilera anitzeko gelan eskaera bilketa egin dute.
Eskaera bilketa egiteak honakoa esan nahi du: Aitor Montes medikuak eta ekimeneko beste kideek dokumentazio klinikoa, ekografia, pediatria, ginekologia eta traumatologiako zerbitzuak eta erresonantzien emaitzak euskaraz jasotzeko eskaera ereduak prestatu zituzten. Ordenagailuetan eskaera ereduak ireki eta herritarrek zein eskaera mota egin nahi zuten esatea besterik ez zuten.
Ekimeneko kideak eskaerak edo kexak Osakidetzara helarazteaz arduratuko dira, eta horretarako hizkuntza eskubideen urraketak azaleratzeko dauden bi bideak erabili dituzte. Batetik, Eusko Jaurlaritzako Elebide zerbitzura bidali dituzte, eta bestetik, Akuilari aplikazio estreinatu berria erabiliz Hizkuntz Eskubideen Behatokira.
Oñatikoa ez da lehen saiakera. 2015eko martxoan Arrasaten egin zuten estreinakoa. Aitor Montes medikua eta Garazi Sagasta erizaina Arrasateko Euskal Herrian Euskarazkoekin elkartu ziren azken horiek kudeatzen duten Jai Zale tabernan. Kexa poteoa deitu zioten kanpainari, eta ostiraletako tabernaz tabernako prozesioa baliatuz, hainbat herritarrek eskaerak bete zituzten.
Ekinaldi hartan, arratsalde batean, 78 kexa eta iradokizun jaso zituzten. Halako saioek izan dezaketen eragina azpimarratu nahian, Montesek 2013an Elebiden jasotako kexa kopuruarekin alderatu du: osasun arloari lotutako 20 kexa. Aramaioko medikua baikorra da eta dio Arrasateko eta Oñatiko bilketa modua erabilita 2.000-3.000 eskaerara heltzeko aukera dagoela. Hasierako argumentaziora itzuliz, eskariak eskaintza behartuko duelakoan, gaur-gaurkoz Osakidetzak ez baitu euskarazko osasun arretarik bermatzen.
Zergatik ez gara kexatzen? Osasun arloa ez da hizkuntz eskubideak errespetarazten hasita euskal hiztunak borrokalarien ibiltzen diren eremua. Bi behintzat izan daitezke arrazoiak. Batetik, osasun zentrora gerturatutakoan pazienteak sarri uzten ditu bigarren mailan hizkuntz eskubideak, osasunez pattal dabilelako, zer daukan ez jakin eta kezkatuta dagoelako… nahikoa lan bere buruarekin. Bestetik, Osakidetzaren egitura konplexuak ere ez du batere laguntzen hizkuntz eskubideak urratzen direnean kexa nola bideratu asmatzen, eta helburua lortzen. Horregatik, Arrasateko eta Oñatiko ekimenen bultzatzaile Aitor Montesen iritziz, osasun langileek beraiek asko egin dezakete euskal hiztunen eskubideak errespetatzeko baliabideak eskaintzen. |
Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]