Greziak ezin ditu gelditu Europarantz datozen beste milioi bat iheslari

  • Europar asko kexu diren arren dagoenekoz etorkin gehiegi hartu dituztelako etxean, 2016an ohartuko dira errefuxiatuen krisia hasi baizik ez dela egin. Kalkulurik kontserbadoreenetan milioi bat gehiago iritsiko dira aurten, funtsean Ekialde Hurbiletik. Krisi ekonomikoarekin batera gertatu delarik, Europaren arkitektura politikoa kolokan jarri du infernutik ihesi bizimodu bila iritsitako jendeon etorrerak.

2015eko urrian egina da Catholic News Service hedabideak eskainitako argazki hau: Greziako Lesbos uhartera txalupa pneumatikoz beste iheslariekin batera iritsi den neskato siriarrari lehorreratzen laguntzen dio boluntario batek. Kanpaleku sorta batean ari
2015eko urrian egina da Catholic News Service hedabideak eskainitako argazki hau: Greziako Lesbos uhartera txalupa pneumatikoz beste iheslariekin batera iritsi den neskato siriarrari lehorreratzen laguntzen dio boluntario batek. Kanpaleku sorta batean ari dira lanean Greziakoez gain mundu osotik etorritako bolondresak, saiatuz itsasoz datozenei laguntzen, batzuk uretatik ateraz, beste guztiak ahal den moduan aterpetuz. Turkia itsasoz 15 kilometrora dauka Lesbosek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Europa ez dago mundu mailako errefuxiatuen krisiaren abangoardian, idatzi du Foreign Policy aldizkarian Christian Carylek: “Hedabideetako kronika eta irudietan erakusten zaizkigulako jendeak Hungariako soroetan barrena eta leporaino betetako itsasontzietan iristen Mediterraneoko kostaldera, uste izan dugu gauzak horrela direla. Baina errealitatea oso bestelakoa da planeta mailan. Datuek erakusten dutenez, lekuz aldatutako jende gehiena bizi da zer eskainirik ez daukaten herrialde behartsuetan; ez du aldatzeko itxurarik eta etorkizunean kalte handiak eragingo ditu honek”.

Jordaniak, esaterako, ia 700.000 errefuxiatu dauzka bere kanpalekuetan,  askotxo ahalmen ekonomiko gutxiko herrialdearen 6,6 milioi biztanleentzako. Carlylek oroitarazi du hain aspaldikoa ez den adibide historiko bat, alegia Pakistan hasi zela egonkortasuna galtzen 1980ko hamarkadan Afganistandik milioika iheslari iritsi zitzaizkionean. Esan nahi baita, Libano, Turkia, Jordania eta enparauetako egonkortasun politiko eta soziala ez dituela onik utziko uholdeak.

Baina europarrak ez ditu horrek kezkatzen, Danimarka edo Holandako herritarrari ez aipa Jordanian estuago dabiltzanik. Europako herritarrek sentitzen dute bere bizimodua dagoenekoz aski aldatu dietela etorkin berriok, berdin da beren inguruetan ugari ez badira ere: telebistan ikusi dituzte hurbiletik. Aski dituzte orain artekoak, diote... ohartu gabe uhin gehiago datozkiela atarira.

Ez da gehiago paradisurik Europan. Danimarkak eta Suitzak bitxiak eta dirua kenduko dizkie iheslariei. Alemaniak berdin. Norvegiak atzera Errusiara bidaltzen ditu siriarrak. Suedia, Holanda, zer esanik ez Hungaria edo komunista izandako herrialdeak... Asko urritu behar izan du gizatasunak herritarren artean, politikariek hauteskundeen emaitzei begira horrelakoak erabakitzen dituztenerako.

2016ko udaberritik aurrera uholde berria prebenitzeko ahaleginean, Europar Batasunako gobernuek ugaritzen dituzte proposamenak. Alanbre hesi gehiago eraiki. Fronterak itxi. Soberan diren iheslariak sorterrira deportatu. Greziari mugak zaintzen laguntzera militar gehiago bidali. Turkiari ordaindu errefuxiatuak bere lurrean luzaroago eduki ditzan.

Turkia, Grezia eta Alemaniak protagonismo berezia daukate etorkin olatu erraldoiaren kudeaketan, Paul Mason kazetari ingelesak azaldu duenezEurope’s refugee story has hardly begun (Europako errefuxiatuen istorioa hasi besterik ez da egin) kronikan.

Channel 4 telebista publikoko kazetari famatuaren ustean Alemania erabaki zailen aurrean dago: “Asilo bila datozenak hartu ahal izateko prest bazaude Estatuaren aurrekontuetan defizita onartzeko, nola esplikatu Angela Merkelen murrizketa basatiek zanpatu dituzten herritarrei dirurik ez zeneukala azpiegitura eta beste inbertsioetarako?”.

Egia da Alemaniara jo dutela iheslari gehienek, iaz milioi bat inguru. Herri eta hiri askotako bizimodua aldatu du horiek aterpetu beharrak: harrerarako txoko probisionalak, etxebizitzak, elikatu, hizkuntza irakatsi, umeak eskolaratu, helduei lana bilatu ... Adibietzat, ARTE telebista franko-alemanak otsailaren 2an erakutsi du hori nola egiten duten Sasbachwalden herrian, 2.400 biztanleko udalerrian 700 errefuxiatu sartuta. Gurean famatu egin den Baigorriren kasuak –ziento erdi, kopuru handia hemengoentzat– hutsa dirudi Sasbachwaldenen aldean.

Koloniako eraso sexistek harrotu zituzten hautsak, baina hori baino askoz gehiago da, II. Mundu Gerratik Europan ezagutu duen masa mugimendu handienak Alemaniako gizartea eta ekonomia astindu ditu. Iheslarien aterpetzearen inguruko negozioak berotu ere bai: kontainer gisako etxe probisionalak saltzen dituztenak eta segurtasun konpainiak zorioneko daude, aspaldiko negoziorik borobilena egokituta.

Politika versus bihotz oneko jendeak

Etorkin uhina Turkian barrena datorkio Europari, eta Turkia atzeraldi politiko orokor batean murgilduta dago, Paul Masonek moral implosion definitu duen prozesuan. Recep Tayyip Erdoganek Kurdistango eskualdea gerra eremu bihurtu ditu. Cumhuriyet aldizkariko bi kazetari bizitza osorako espetxera kondenatu nahi ditu, ikertu ondoren argitaratu dutelako Ankarako agintariek Estatu Islamiarra armaz hornitu dutela.

“Ez da epaile bitxi baten erabakia –dio Masonek– Erdoganek berak eskatu du 30 urteko zigorra. Eta Erdoganen Turkiak oraindik nahi du Europar Batasunean sartzea, OTANen bazkide izaten segitzen du eta gaurdaino Bruselatik inork ez dio hitz bat esan”.

Batetik Europar Batasuna gero eta eskuineratuagoa, Turkia bestetik, zepoan harrapatuta daukate Grezia. Diplomatikoki masakratua izateko zorian. Kontrola ezinezko itsas hegi eder bezain konplikatu baten jabe izanik, Bruselatik ultimatuma ere bidali zaio, hilabete gutxitan lortzen ez badu Turkiatik datorren iturria butxatzen Schengen itunetik kanporatuko dutela. Greziarrei iseka egiten hasita, badira proposatu dutenak Grezia isolatzeko burdin hesi berri bat eraikitzea... Europar Batasunakoa ez den Mazedoniako aldetik!

Esku batean akuilua eta bestean azenarioa, diplomatiko alemanek filtratu dute Merkel prest legokeela Grezia saritzeko iheslariak geldiarazteko ahalegina: 400.000 errefuxiatu Greziako kanpalekuetan preso edukitzearen truke, greziarren zorra kitatzea.

Financial Timesen Gideon Rachmanek zehatzago aitortu du plana: “Eredua izan litezke II. Mundu Gerra ostean atzerriratuentzako eraikitako kanpamenduak. (...) Akordioaren hari nagusiak sinpleak lirateke. Greziak onartzen du Iparraldeko frontera zigilatzea Europar Batasunaren laguntzarekin, horrela blokatuz Europako Iparraldera datorren jende etorrera. Ordainetan, Alemaniak onartzen du Greziaren zorraren parte handi bat barkatzea eta Greziari laguntza berezia ematea iheslarien krisia kudeatu ahal izan dezan”.

2008ko krisi ekonomiko erraldoiak, horrela, jauzi berri bat ezagutuko luke Greziarentzako: ekonomia suntsitu dizugu, gizartearen oreka eraitsi, arnasa ere ukatu, baina orain kontratatuko zaitugu atzerritarren poliziatzat.

Politikakerietatik at, zorionez, jendea geratzen da, Paul Masonentzat: “Isilik eta erretolikarik gabe, errefuxiatuei laguntzeko mugen gainetik sekula ikusi den elkartasun mugimendu handiena piztu da. Elizak, GKEak, udalak, zerbitzu sozialak, gehi agenda handietatik at bizi diren jende korrienteak... horiek guztiak ari dira pertsonak salbatzen, jana, edana eta arropa ematen, eta baita etxean bezala senti daitezen ahalegintzen ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Nekropolitiken politika

"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Ertzaintzako kargu baten semearen drogen testaren desagerpena ikertzen ari da Polizia

Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
 


Teknologia
Itzaletan

Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.

Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


Zazpi migratzaile hil dira eta bi haur larri daude Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Nazioaren pendulua, han eta hemen

Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]


2025-04-30 | Jone Arruabarrena
Loueila Sid Ahmed Ndiaye:
"Atzerritarren Legearen erreformak asiloari uko egitera behartuko ditu pertsona zaurgarrienak, erregularizatu ahal izateko”

Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Eguneraketa berriak daude