Garezurra eskuan izan ala ez izan

Laurence Olivier ‘Hamlet’ (1948) filmean, 
printze daniarraren rolean, Yoricken 
garezurra eskuan duela.
Laurence Olivier ‘Hamlet’ (1948) filmean, printze daniarraren rolean, Yoricken garezurra eskuan duela. Universal
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hamletek “izan ala ez izan” dioenean, hirugarren ekitaldiko lehen eszenan, printze daniarra bere gazteluan dago, eta ez du garezurrik eskutan. Garezurraren pasartea bosgarren ekitaldiko lehen eszenakoa da. Hamlet hilerri batean dago, gorteko bufoi eta txikitako lagun Yoricken burezurra eskuan, eta heriotzaz zein denboraren joanaz hausnartzen du, lagunaren bertuteak gogoratzeaz batera. Obraren irudi indartsuenetakoa izanik, Hamlet maiz garezurrarekin irudikatu izan da koadro eta karteletan. 

Beraz, pasarteen artean bi ekitaldi osoko aldea dago. Baina denboraren poderioz, Hamleten esaldi ezagunenak eta irudi zabalduenak bat egin dute imajinario kolektiboan.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!