"Jazzean badaude bertsolaritzaren antzekoak"

  • Kontserbatoriotik piper egin eta Koldo Mitxelenako fonotekako bidea hartzen zuen biolina bizkarrean zintzilik. Beti jazz inguruko diskoetaraino. Orain, ametsak kantu bihurtu eta Scat jazz diskoaren inguruan borobildu ditu bere baitako “ni”ak. 

‘Scat’ du izena Ortegaren diskoak: scat-a jazzean ahotsarekin egiten den inprobisazioa da, inguruotan gutxi lantzen den estiloa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ia barne terapia izan da guztia eta, orain bai, musika klasikoa aditzen du etxera iritsitakoan. Baina “beste era batera” dio. Bere “ni”ez gain, Iñaki Salvador, Hasier Oleaga eta Javier Mayor izan ditu proiektuan eta Amaia Zubiria, Mikel Andueza, Baptiste Techer eta beste zenbaiten ekarpenak ere biltzen ditu diskoak.

Txikitatik musika giroan bizi izan zara, aita Incansables Txarangako “Canario” duzu eta ama Margari piano-jotzaile eta solfeo irakaslea. Musikariak biak.

Amarekin ikasi nuen solfeo guztia. Eta Eduardo Lassalettarekin biolina. Gizon goxoa zen, biolinera maitekiro hurbildu gintuen. Garai hartan gure etxea akademiatxo bat zen, beti ikaslez beteta, txirrinak, haurrak, gurasoak, musika, pianoa, kantua... Eta aitaren txarangaz, zer esan, erotu egiten ninduen. Biolinarekin bere diskoak behin eta berriz jotzen nituen, txarangaren soinuari hain ondo ematen zion...

Baina Gradu Profesionaleko Kontserbatorioan bestelako esperientzia izan zenuen, nahiz eta ikasketak amaitu...

Bai, gogor eginda bukatu nituen, han ezin zelako musikarekin jolastu, sistema zaharkituarekin egiten delako lan. Bukatutakoan, ohe azpian sartu nuen biolina, hautsa hartzera. Saturatuta bukatu nuen eta unibertsitatera joan nintzen Psikologia ikastera.

Abesti bat ere eskaini diozu Kontserbatorioko giro horri. Chopinen Nocturno batekin hasi eta Brasilgo bossa-nova batekin amaitu, askoz kontentuago. Katarsia?

Zalantzak neuzkan kantu hori diskoan sartzearekin baina hainbestek esan dit identifikatuta sentitzen dela... musika jolasa dela, egiten ari garena ez dela “hain garrantzitsua”, gaizki eginda ere hemendik edo handik tira eta eboluzionatzen joan gaitezkeela, alegia, ondo aritzeko geure buruari gaizki egiteko baimena eman behar diogula. Horiek guztiak gerora jazzarekin landu ditudan balioak dira.

Deigarria eta ederra iruditu zait diskoan hau irakurtzea: “Eskerrik asko Koldo Mitxelena Kulturuneko fonoteka hornitzen dutenei, hantxe amestu bainuen lehendabizikoz abeslari nintzela”. 

Erotu egin ninduen hura ikusteak, diskoz beteriko espazio hark! Askotan Kontserbatorioko eskolaren bat uzten nuen hara joateagatik. Diskoak ateratzen nituen eta, egia esan, beti jazz inguruan bukatzen nuen. Estetika ilun haiek, aurpegi beltz horiek, bluesak... guztiz harrapatu ninduten! Han hasi nintzen jazz abeslariak entzuten.

Gerora Iñaki Salvadorrekin armonia modernoa ikasten hasi nintzen. Orduan hasi ziren antolatzen Zarauzko Jazz Mintegiak eta Sheila Jordan abeslaria entzun, eta markatu egin ninduen. Garai hartan Musikenen Jazz Departamendua jarriko zutela, eta bertan hasi nintzen. Ohartu nintzen hura zela nire lekua. Han guztia zen argia, ilusioa, ikaskide zoragarriak, gertukoak, munduan erreferenteak ziren irakasleak ekartzen zizkiguten, ametsa bezalakoa izan zen guztia.

Eta Musikene bukatuta, zer?

Ba, amildegi handi bat, egia esateko. Handik atera eta irakaskuntzako zerrendetan sartzeko titulazioarekin arazoak ditugula ikustean, emanaldiak ere oso urriak direla ikusten duzunean... Ba, korapiloa ederra da, bai. Urte gogorrak izan dira.

Scat da zure diskoaren izena...

Scat-a jazzean ahotsarekin egiten den inprobisazioa da. Silabak tartekatuz, esanahi zehatzik gabekoa.

Egiten duzun abiaduran inprobisatzeko, zein lan egiten duzu?

Musika-tresnekin bezala egiten da etxeko lana. Pianoarekin aritzen naiz denbora askoan. Armonia landu eta buruz ikasten dut. Eta lehendabiziko buelta batean “belarriz” inprobisatzen saiatzen naiz, arrazionalki gehiegi pentsatu gabe, ahal dudan modurik naturalenean. Ondoren armoniaren eta eskalen lanketa sakona egiten dut, arrazionaltasunaren galbahetik pasatzen dut guztia, aukera berriak, “tentsio” interesgarriak bilatuz. Kantuan bai baitugu muga bat, barnean “entzuten” ez duguna ezin dugu kantatu. Beraz, armonia horri aukera berriak bilatu eta gero baliabide hori neure bilakatzen saiatzen naiz. Ondoren  kontzertuan bat-batean erabili ahal izateko. Kontzertuan ez baitago notetan pentsatzen hasteko astirik.

Bertsolarien bat-batekotasuna eta haien prestaketa lana datorkit burura zuri entzunda. 

Bai, jazzean ere badaude testuekin jolasten dutenak baina askotan hitzen bat, esalditxoren bat, zertzelada txikiren bat izaten da. Badago Ella Fitzgeralden Mack the Knife Berlingo zuzeneko emanaldiaren grabazioa non, letra ahaztu eta bat-batean inprobisatu egin zuen, izugarri famatu egin zen, historiko bilakatu da grabaketa hori. Bluesean ere letrak inprobisatzen dira. Beraz, badaude bertsolaritzaren antzekoak jazzean ere.

Irakurri zaitut esanez zeure diskoa jazz etiketaduna dela, ia haserre puntu batekin. Zergatik hori?

Kar, kar! Ez da haserrea baina bai apropos egindako zerbait. Aspertuta nago “ez nuke neure musika etiketatuko” entzuteaz. Ironiaz esaten dut iritsi dela puntu bat ez dituguna geure miseriak eta zorionak erakutsi nahi, eta “ni halako naiz” esatea kosta egiten zaiguna, geure dohain eta gabeziekin, baina “halako”. Garena. Jarrera snob horren aurrekoa da nire baieztapena.

Diskoko argazkia oso Billie Hollidayren estetikakoa da, ezta? Lore gorria buruan eta iluna, gorria, beltza... Baina pajaritaz eta gizon trajez jantzita gero.

Bai, alde batetik etiketa horretan sartu nahi nuelako dago lorea; eta nik horrelakoak askotan eramaten ditudalako. Eta gizon trajearena, ba, aspertuta nagoelako “abeslari sexy”aren topikoaz, emakume, gizon, jazzman, jazzwoman, biak daude nire baitan. Lorea emakumearen topiko bezala, pajarita gizonarena... Jazz musikaria naiz eta ahotsa da nire musika tresna. Ez dago besterik.

Zer egingo duzu hemendik aurrera?

Diskoarekin emanaldiak egingo ditugu: abenduaren 9an Victoria Eugenian dugu lehenbizikoa, Bilboko Bandarekin ere arituko naiz Euskaldunan abenduaren 20an eta antzerkian nabil New Orleansko Cyrano obrarekin. Gainera, ETBn urtarrilean hasiko den Eskamak Kentzen telesailean ari naiz. Gelditu gabe! 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2025-06-18 | Xalba Ramirez
Miruenea, salda badago

Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025

--------------------------------------------------------------

Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Amaiera ederra Otellorekin

VERDIREN OTELLO OPERA

  • OLBEk antolatutako emanaldia.
  • Musikariak: Kieveko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Operaren Abesbatza.
  • Bakarlariak: J. de León, E. Jaho, C. Sgura, M. Atxalandabaso, A. Tobella, V. Esteve, F. Latorre, J.M. Díaz.
  • Non: Bilboko... [+]

Hernaniko San Juan Preludioa
“Haziak erein nahi izan ditut, gerora emaitza artistikoak jasotzeko”

Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]


Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

2025-06-06 | Iker Barandiaran
Mugarik ez!

Dirudienez
Karma
Autoekoizpena, 2025

--------------------------------------------------------

Mugatzat ez badugu ere, muga da askotan Bidasoa; kulturala, informazioarena… Eta beste aldekoa urrun gelditzen zaigu. Bada, gogoa eta laguntasuna dira muga apurtzaile... [+]


2025-05-29 | Xalba Ramirez
Xak: unibertso propio batera atea

XAK
Xak
Mukuru, 2025

---------------------------------------------------------------

Entzun baduzu eta ez bazaizu sobera sartu, esango nizuke: entzun berriro. Nire urteko disko kutunena izango dena egin berri du Paxkal Irigoyen baxenabartarrak, oraingo honetan, XAK... [+]


Hitzik gabe

AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.

-----------------------------------------------------------
 
Etxebizitza eta elikadura egituren aldeko Tira jaialdiaren laugarren edizioa dugu gaur... [+]

Gorputz hotsak
“Musika da mina kudeatzeko eta kanalizatzeko modu bat”

Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]


2025-05-22
‘Queer’ klasikoa

Samuel Mariño + Gabetta Consort

Zuzendaria eta biolin bakarlaria: Stefano Barneschi.
Zer: Purcell, Händel, Geminiani, Vivaldi eta Graunen lanak.
Noiz: maiatzaren 9an.
Non: Iruñeko Baluarte Jauregian.

[+]


Eguneraketa berriak daude