Lan prekarietateak ere hiltzen du

Azken asteetan Euskal Herrian hainbat langile hil dira. Urrian, etxeko lanetan aritzen zen emakume bat hil zen Derion, egunero deskantsurik gabe 24 orduz beharrean aritzen zelako; eta Santurtziko portuan lan istripuz beste bi lagun hil dira berrikitan. Aurten jadanik 50 pertsona hil dira lan istripuz, horietako askok kontratu prekarioak eta behin-behinekoak zituzten.

Azken urteetan bizitzen ari garen krisi ekonomiko luzeak prekarietate eta miseria laborala sortu du. Prekarietate horrek lantokian baldintza kaskarragoak ekarri ditu –lan-arriskuen prebentzioan eta segurtasun neurrietan dagoen inbertsio eskasa adibidez–, eta ez gutxitan langilea heriotzaraino eramaten dute, gorago aipatu ditugun kasuen moduan. Ez dira gutxi egunean 11 orduz lan eginarazi eta ordua 5 eurotan ordaintzen duten azpikontratak –baita administrazioaren barruan ere–. Confebask euskal patronaleko presidenteak berak, Roberto Larrañagak, azpikontrata sarea sortu zuen lan baldintza horiekin, ELA sindikatuaren esanetan. Bistan da lan prekarietateak, pobretzeaz gain, hil eta asasinatu ere egiten duela.

Esplotazio eta zekenkeria hori ez da anonimoa ordea. Arduradunek izen abizenak dituzte. Eta langile klaseak eskubidea du haiek ezagutzeko. Orain, kanpaina sindikal ausart eta eredugarria jarri dute martxan hori dena salatzeko, enpresa garrantzitsuenen eta administrazioaren arduradun nagusien argazki eta guzti. “Pertsona konkretuen irudia kaltetzen” duena, EAEko Enplegu kontseilari Angel Toña jauna, ez da sindikatuen kanpaina grafiko bat, langileen artera pobrezia eta baita heriotza bera ere ekarri dituzten prekarietate, miseria eta esplotazioa baizik.


ASTEKARIA
2015eko azaroaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude