Mugaz eta instituzioez gaindiko film festibala

  • Extremadurako Val de la Calzada, 1958. Urte bat zuela gurasoekin emigratu zuen Frantziako Gers departamendura. Handik Irunera aldatu zen, Mosku auzora. Hendaian finkatu zen gero. “Txori bitxia zara, Angela”. Irriño herabea zabaldu zaio: “Ez dakit nor naizen”, erran digu. 

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zuzenbidea ikasten hasi zinen. Defentsarik gabekoen abokatua izan nahi zenuela esan digu lagun batek.  

Baina, halabeharrez, jostun, estilista edo sukaldari aritu naiz. Gaizki tratatutako aita emigrante baten alaba, munduko bazter batetik etorria. Etxean hotza eta gosea pasa genituen. Hori ez duzu sekula ahazten. Argazkilaria naiz. Mundua kurritzen dut usu, herri zapalduak batez ere, eta ohartzen naiz, ez zaigula axola haiek nola bizi diren. Haiek esplotatuta  daude Mendebaldean gero eta gehiago nahi dugulako. Euskaldunak hemengo indigenak direla jakitun naiz txikitatik, baina euskaldunak ere konkistatzaileen antzerakoak bihurtzen ari dira edo gara. Instituzioetan leku hartzen dugun unetik, fini. Ipar Euskal Herriaz ari naiz orain, Hendaiako film festibalaren esperientzia ezagutu ondoren.  

Festibaleko zuzendaria zara. Aurten hirugarren edizioa izan da. Zein izan da zure esperientzia? 

Biharamunean hustuta nintzen, erditze baten ondoren bezala. Itxiera ekitaldian “ez duzu deus egin” esaten nion nire buruari. Agurreko afarian jendea pozik zegoen, zinemagileek inpresioak eta kontaktuak pasatzen zizkioten elkarri, baina ni haluzinatuta nengoen. Inpotentzia baino ez nuen sentitzen, bete ezin izan  ditudan asmoak burutik kendu ezinik.

Hainbat arrazoi duzu kexu izateko, antza denez.   

Aurten, lehen urtean ez bezala, autoritateek eta hedabideek ez digute atentziorik eskaini, ez frantses ez espainol aldean, Sud-Ouest egunkariaren salbuespenaz. Festibalak balio eta merezi duela erakutsi dugu. Hendaian pilota, errugbia, edo harri-jasotzaileak eta aizkolariak dira espresio nagusiak, folklorea oroz gain. Festibalak jendearen espiritua ireki du, kultura zinematografikoak lekua duela erakutsi dugu hiru urte hauetan. 

Nola sortu zen festibala?

Argazki erakusketak egiten nituen, jite sozialekoak. Hauekin batera konferentziak ematen nituen. Alabaina, jendea ez zetorren gaiaren interesarengatik, egilea Angela zelako baizik. Argazkiak politak zirelako eta beste. Besterik ez. Niri bost axola argazki polita izatea. Nire nahia munduan gertatzen dena jakinaraztea da. Nire buruan ez zegoen film festibal bat antolatzea. Film-sorta baten bitartez topaketa moduko bat antolatu nahi nuen, jende-kopuru mugatu bati zuzendua. Ordea, festibala muntatu nuen erakusketa bat balitz bezala. Egiari zor, oker nengoen. Erotzat jo ninduten.

Nola definituko zenuke Hendaia Film Festivala? 

Definiziorik eman gabe abiatu nintzen, baina ikuskizunak trukerako balio behar duen ideia nuen buruan: kidetasuna, jendetasuna, elkartasuna eta irekiduraren eredu izan behar zuen. Irekidura, lehenbizi herritarrenganako eta instituzioekiko ondoren. Nire helburua bete dut, umiltasunez diot. Satisfazioa ere hartu dut, baina ez erabatekoa. Hegoaldeko eta Iparraldeko jendea batzea lortu dugu neurri batean, baina ez nahi bezainbeste. Halaber, Frantzia, Espainia, Europa eta munduan barrenetik hurbildu dira festibalera, eta tamainak gainditu gaitu. 

Film laburren festibala da. Zergatik?  

Film laburra argazkia bezalakoa da, denbora laburrean inpaktua lortu behar du, argazki on baten antzera. Argazkilari ona zinegile bihur daiteke. Laburrak di-da batean transmititu behar du, jendea aspertu gabe, zaila da, baina oso egokia eta polita. 

Zein da festibalaren aurrekontua?

Aurtengoak 24.000 euro balio izan du, baina gutxienekoak ordaintzeko ere ez daukagu. Inork ez du sosik kobratzen. Nik ez dut euro bat ikusi, urte  osoko egun guztiak lanean. Argazkilaritza lantzeko betarik ez dut izan. Festibalak Begiradak elkarteari esker egin ditu hiru urte, argazkilaritzako sortu nuen elkarteak oinarri juridikoa eman digu. Bizitza ulertzeko beste modu bat duten lagunak biltzen dira, sistemaren alternatibak bilatzen dituztenak, batzuk marjinatuak edo elbarriak dira, jende duina. Festibalean pozarren ari dira eta tokia hartzen dute jendartean. 

Zer gehiago behar du, zuk nahi duzuna lortzeko? 

Oroz gainetik, ez dut nahi Angela Mejiasen festibala izatea. Katalogoa, filmak eta eszenatokian egiten den guztia hiru hizkuntzetan egitea nahi dut. Aurtengo editoriala frantsesez baino ez dago. Lehen urtean mugaz gaindiko laguntza izan genuen, Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren karietara, Kontseiluarekin elkarlanean. Festibalean sartu genuen, berezko atala izan zen. Baina, laburmetraiak ez ziren onak. Asmo onez eta amultsuki ekarri zituzten filmak, baina eskasak ziren. Bigarren urterako kalitate gehiago eskatu nien. Ez zuten ekarpena hobetu eta aurten ez da sail hori izan. Ez da nahikoa lehiatzea, ekartzen diren lanek gutxieneko kalitatea behar dute. Frantsesezko laburrak euskaratu izan ditugu, ahalbideak eta diruak eman digun arte. Festibalaren xedeetako bat kulturen arteko ulerkuntza erraztea da.  

Akitaniako Erregioak behar luke festibala lagundu bereziki, baina ez da horrela izan. Instituzioen jarreren inguruan iritzi nahasgarriak izan dira.  

Hasteko eta behin, konstatazio bat: Akitania-Euskadi mugaz gaindiko instituzioko frantsesek ez dute Hegoaldearekin elkarlanean aritu nahi. Akitaniako Erregioaren Gobernuak hiru urtetan ez digu deusik eman. Lehen urtean normala da. Baina bigarrenean erakutsi genien zer egiteko gai garen. Eskutitz bat heldu zait laguntza ukatuz. Nik kritikatu dut bereziki Erregioa, EEP eta Mugaz Gaindiko organismoa. Sud-Ouest egunkariak nire hitzak oso gaizki interpretatu ditu. Laguntza miserablea zela esan zuen, 1.400 euro jaso baikenuen; eta nire kritika osoa EKEri bizkarreratu zion. Ez da zuzena. Nik EKEko Pantxoa Etxegoien zuzendaria estimatzen dut. Baina, egiari zor, 21.400 euro horietatik 20.000 euro Hendaiako Herriko Etxetik jaso dugu. Gainerakoa, 2.600 euro, herritarrek eman dute. Battitte Salaberry auzapez ohia eskertu nahi dut bereziki, bera auzapez zelarik bultzada eman baitzion festibalari, proiektuan sinetsi baitzuen. Diru hori gabe, nola ordainduko genituzke epaileen hegazkin bidaiak eta beste gastuak? Batzuek festibala nire kapritxoa dela diote. EEPk ez du ulertzen filmak itzuli behar direla. Itzulpenak garestiak dira. Azpitituluak behar dira, eta onak. Itzultzaileak, muntatzaileak eta teknikoak ordaindu behar dira. 

Zer bagaje utzi digu aurtengo festibalak? 

Nazioarte sailean goi-mailako filmak eman ditugu. Serbia edo Eslovenia bezalako herrialdeetatik etorriak, ezezagunak guretzat. Etorkizuneko zinemagileak ezagutarazteko eta hemengo publikoari filmak ezagutzeko parada da festibala. Akitania-Euskadi sailean berriz, Euskal Herrian egiten diren labur onenak bildu ditugu, baditugu puntako egileak, Telmo Esnal, Asier Altuna... Maleruski Akitanian ez dituzte ezagutzen. Euskal zinegile onenak dira labur nahiz luzemetraian. Amama filma Espainiako Estatuan bigarren film ikusiena izan da, baina frantsesei ez zaie Hegoaldeko zinearen kalitatea axola. Horrek biziro ernegatzen nau. 

Zein film azpimarratuko zenituzke? 

Maïmouna Doucouréren Maman(s) saritua biziki ona da, baina David P. Sañudoren Artificial eta Aitor Gutiérrezen  Anomalo ez dira eskasagoak, Euskal Herrikoak biak. Nazioarte sailean, Lituaniako The Fish of My Life izan da irabazlea, Julius Siciunasena. Sarituak onak dira, eta saritu gabeak ere bai. Nik sarien gainetik, film laburra goraipatuko nuke oro har: ematen du film laburrek ez dutela deus kontatzen, baina funtsezkoa kontatzen dizute. Munduan kokatzen gaituzte, egunerokoan zer garen azaltzen digun irudi sortatxoa da. Film laburra errutinaren isla da, eguneroko arte espresio bikaina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2025-09-15 | Iker Barandiaran
Atzera begira gaztea

Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.

KAK! taldea... [+]


Ezberdinak eta antzekoak

Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025

---------------------------------------------------------------------

Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]


2025-09-14 | Atx Teatroa
Arren ganbara eta emeen sotoa
MULTIMEDIA - Antzezlana

Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “aka­tsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]


Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza literatur bekari, CAF diru-emaile delako

"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]


Gaur ez noa udalekuetara dantza egin behar dugu eta

Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Irati Zubia. Jakintzari begirunez
"Laguntasuna iruditzen zait sekulako potentzialitatea daukan harreman mota, Akaso horizontalagoa delako"

Amonarena zen etxean bizi da Irati Zubia duela urte batzuk, lagunekin. Donostiako atari zaharren usaina dauka atariak. Zaintza existitzen ez den mundu batean izan nahiko luke zaintzaile eta eskarmenturik ez zaio falta: irribarre zabalaz hartu nau etxean Aste Nagusi betean, sofa... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


Izpegiko gainak herri baten aldarri izanen dira buruilaren 19 eta 20an

Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


Eguneraketa berriak daude