Veronica gehiago ez

Iragan asteburuan hainbat talde solidario Bilbon eta Gasteizen elkartu ziren Veronicaren heriotzagatik haserrea azaltzeko. Veronica neskame aritzen zen, eta sistema bihozgabe eta esplotatzailearen biktima izan da. 28 urteko nikaraguarra –herri hartan 9 urteko alaba zuen– urriaren 13an hil zen Derion, menpekotasun egoeran dagoen pertsona  zaintzen zuen etxe berean. Bihotza lehertu zitzaion, ezin izan zituelako 24 orduko lanegunak gehiago jasan. Astean zazpi egunez aritzen zen, deskantsu eta baimenik gabe, ezta sendagilearengana joateko ere. Esklabotza zaharra eta berria da sistema kapitalista honek dakarkiguna,: ez lan eskubiderik, ez ordutegian mugarik, ez gizarte-segurantzarik…

Gure jendartean Veronica asko dago, eta kapitalismoaren baldintzak gainditu ditzaketen arren, haietara makurtzen diren familia asko ere bai. Legeari heltzen diote euren enplegatuei inposaturiko lan baldintzak justifikatzeko. Veronicaren heriotzak zer pentsatua eman beharko lieke sindikatu eta erakundeei. Zein baldintzatan aritzen dira etxean eta zaintza lanetan dabiltzan kolektibo baztertu eta ikusezinak? Egia da sindikatuen aldarrikapenak jadanik lana dutenen baldintzak hobetzera zuzenduta daudela gehienetan. Hori horrela da. Baina, zer eskaintzen diete esplotazio gehien jasaten dutenei? Zer, etxeko lanetan aritzen direnei, edo langabezian daudenei, edo paperik gabeko migratzaileei?

Zenbat Veronica hil behar dira egiatan kolektibo horiekiko konpromisoa har dezaten? Sistema kapitalista krudela bezain hiltzailea da. Baina sindikatuek eta erakundeek badute ahalmenik alternatibak eskaini eta Veronicaren moduko egoerak eragozteko. Borondate politikoa eta sindikala baino ez da behar, eta elkartasuna ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude