EAEko Auzitegi Nagusiaren lehen epaia: aktak euskaraz zilegi dira

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Epaia irmoa da, ez du beste helegiterik onartuko. Jurisprudentzia aurrekaria da, bi epaik sortzen baitute jurisprudentzia. Irurako Udalari eman dio arrazoia.

UEMAren ustez, epai garrantzitsua da hainbat udal aktak euskaraz egiteko zilegitasuna defendatzeko urratzen ari diren bidean. Orain arte Bilboko eta Donostiako Lurralde Auzitegien epaiak zeuden, lehenengoak ezetz ebatzi zuen, bigarrenak berriz baietz. Kontua da EAEko Auzitegi Nagusiak lehen aldiz eman duela epaia eta irmoa dela.

Irurako Udalari eman dio arrazoia EAEko Auzitegi Nagusiak. Espainiako Gobernuko ordezkari Carlos Urquijok Irurako Udala auzitara eraman zuen aurrekontuetan Udalbiltzarentzat diru partida edukitzeagatik. Gobernu ordezkariak eskatutako informazioa euskara hutsean bidali zuen Udalak, erakunde horrek euskara hutsean funtzionatzen baitu. Urquijok informazio hura ez jasotzat eman zuen.

EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du EAEn euskara ofiziala denez administrazio publikoek euskaraz aritzeko eta hizkuntza hori ulertzeko gai izan behar dutela, eta beraz, ez du onartu Gobernu ordezkaritzaren helegitea.

Lurralde Auzitegien epaiak jasoak dituzte Bergara, Arama, Elgeta, Gaintza, Amezketa eta Lekeitiok. Lehen bostek aldekoa eta azkenak kontrakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
2024-03-13
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eguneraketa berriak daude