Sagar urtea

Golden Delicious izango da aurten Europar Batasunean  gehien bilduko den sagar aldaera.
Golden Delicious izango da aurten Europar Batasunean gehien bilduko den sagar aldaera.Einstein02-CC By SA

Aurrera-atzera honetan, aurtengo uda hau xelebrea doa, bada. Fruituen urte berezia. Tomateak eta piperrak ez dira makal ari, eman eta eman. Itxura kaskarrena lekei eta babarrunei sumatzen diet; udak aurrera eta egun argiak atzera ahala hobetu direla badirudi ere. Horietan ondoena, ia urteroko legez, izalegez edo naturalegez, artoarekin batera bizi diren babarrunak. Eta sekulako sagar urtea da. Adi, ordea, sagardoa egin nahi duenak, beste urteen aldean goiz dator sagarra, hiru bat aste lehenago; batez ere, barrualdeko sagastietan.
    Geurean sagar urte oparoa bada ere, Europan bestelakoa diote. Aurtengo sagar uzta iazkoa baino apalagoa izango da. 2013tik 2014ra %15 hazi zen sagar uzta eta 2014tik 2015era %5 inguru uzkurtuko da. Bertakoak estimu hobea izango ahal du. Hamabi milioi tona eskas sagar bilduko ote diren kontuak aipatu dituzte Italiako Meranon duela hilabete inguru bildutako WAPA, Sagarraren eta Udarearen Munduko Elkartearen bilkuran. Kontu horiek guztiak Europar Batasuneko 28 estatuei buruzkoak dira. Europan gehien ikusiko diren aldaerak hauek dira: Golden Delicious, 2,5 milioi tona; Gala 1,3 milioi tona; Idared, 1,1 milioi tona; eta Red Delicious, 0,6 milioi tona. Suitzan, Estatu Batuetan eta Kanadan ere behera egingo omen du aurtengo sagarraren emanak; Ukrainan, Txinan eta Errusian berriz, gora.
    Euskal Herrian erdipurdi gara; etxeko datuak ezean, hona kanpotik begiratzen gaituztenenak: Espainian sagar uzta jaitsiko dela badiote (milioi kilotan, 505etik 486ra), Frantzian igo egingo omen da (1.444tik 1.594ra). Klimaren laguntza gozoari esker, kalitate onekoa izango omen da aurten sagarra, eta kalibre ederrekoa. Sagardoa kanpoko sagarrarekin egiten dugunok atzea nola dantzatu asmatzera jartzen ahal gara! Hori bai, hurrengo txotx denboraldiaren irekiera ekitaldi urardotuan, aurtengo sagardoa ona edo oso ona dela esanez etorriko zaizkigu; sagardo gaineko bitsetan, lasaipoto asko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sagarra
2020-12-20 | Jon Torner Zabala
Mikel Garaizabal, enologoa
"Aurten txotxa desberdina izango da, baliatu dezagun eredua aldatzeko"

Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal... [+]


2020-12-20 | Unai Agirre
Sagarra, Euskal Herriko altxorra

Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar... [+]


Sagartzea
Ipar Euskal Herriko sagardogintza berpiztu duen elkartea

Ipar Euskal Herrian sagardogintza berriz abiarazi duen Sagartzea elkarteak 30 urte beteko ditu 2020an. Xinaurri lana eginez, bertako ehunez gora sagar mota identifikatu ditu, geroa segurtatzeko gisan eremu pribatu zein publikoetan berriz landatuz. Hauetarik zazpi lehenetsirik,... [+]


2019-12-22 | Jon Torner Zabala
Sagarrondoa
Enbor okerretik zurezko pieza finak

Apirilean sagastiak lorez janztea bezalako ikuskizun gutxi dago. Lore zurizko olatuak. Sagarra jaki eta edari izan dugu milaka urtetan. Sagar gordina, errea eta ore dultzea; muztio, pitar, sagardo eta ozpin. Zura fina du, tailatzeko ona eta pieza txikiak, kirtenak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude