Emakumeak borrokan

Fukushimaren inguruko isiltasuna gainditzen

Joxerra Aizpurua Sarasola
2015eko abuztuaren 02a
Arnold Gundersen

Arnold Gundersen ingeniari nuklearrak Fukushimaz dituen iritziak behin baino gehiagotan jaso ditugu zientziari buruzko atal honetan. Fukushimako leherketaz ia inork hitz egiten ez duen honetan, Gundersenek hitz gutxitan laburbildu du hango egoera.

Batetik, ingeniari estatubatuarrak gogorarazi du zentraleko 1, 2 eta 3 unitateak kalte izugarriak jasan zituztela eta egun zuloz beteta daudela. Zulo horietatik etenik gabe ari da ura isurtzen eta lurrazpiko urekin nahasten. Ur kutsatuaren zati handi bat Ozeano Barera doa, gutxi gorabehera 300 tona eguneko. Kontuan hartuz istripua gertatu zenetik 1.500 egun igaro direla, 23.000 kamioik meta dezaketen ura isuri da jada itsasora. Orain urtebete ezartzen hasi zen izotzezko hormak porrot egin du, ez baitu ur isurketa eragotzi. Egoera horrek hainbat hamarkada iraungo du.

Bestetik, Japoniako prentsaren jokabidea dugu. Japoniako botere politiko eta ekonomikoek ezarritako isiltasuna gaindiezina dela dirudi. Isiltasun horren azpian mehatxuak eta isunak daude.

Azkenik, datu ofizialen inguruko gezurrak aipatu behar dira. Gehienetan, gezurrak akatsak bailiran ezkutatzen dira, batez ere datu hotzei buruzkoak. “Garai hartan emandako datuetan huts bat zegoen, baina konpondu egin dugu” gisako argudioak erabiltzen dira.
Hamarkada luzetan hainbat azpiegitura nuklearren kudeaketan inplikazio zuzena izan duen Gundersenen hitzek ekartzen digute Fukushimako amesgaiztoa behin eta berriro gogora, batez ere Japoniako Gobernuak milaka pertsonari Fukushima inguruko lurretara itzultzeko baimena eman dienean. “Isiltasun legeak” eragindako operazio estetikotzat har ditzakegu Gobernuak bultzatutako itzulerak; izan ere, hamarkadak beharko dira minbizi kasuak azaleratzen hasteko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Fukushimako istripua

Fukushimako istripua kanaletik interesatuko zaizu...
Fukushimako haurrek ere badute 'Ingurumen Gunea', kutsadura zein polita den ikasteko

Ingurumenaren Sormen Gunea deitzen da eta bertan Fukushima probintziako haurrek ikasten dute nola bizi den gizakia irradiazioen artean betidanik. Antzeko erakusketa gehiago badira, eskualdeko bezala Japoniako gobernuek antolatuak. Diote agintariek fukushimatarrek desdramatizatu beharra daukatela duela zortzi urte piztu eta oraindik itzali ez zaien amesgaiztoa, munduak ikusi duen hondamendi atomiko handienetakoa.


2019-03-11 | ARGIA
Fukushimako hondamendiaren 8. urteurrena: TEPCOk erreaktoreen irudi berriak erakutsi ditu (bideoak)

Martxoaren 11n betetzen dira zortzi urte Japoniako Fukushiman gertatu zenetik historiako istripu nuklearrik larrienetakoa. Iaz, 2018an, eskaini bazituen lau erreaktoreetatik matxuratuena omen dagoen bigarrenaren lehen irudiak, aurten robota bertan sartzea lortuta berriak eskaini ditu TEPCO konpainiak.


Zazpi urte

2011ko martxoaren 11n lehertu zen Fukushimako zentral nuklearra. Telebistan emandako irudiek leherketa unea eta ondorengo laino zuria betikotu zituzten. Hurrengo egunetako eta hilabeteetako albisteetan garrantzi berezia izan zuen Fukushimak, baina egun gure munduak daraman abiadurak enegarren posizioan birkokatu du gaia; are gehiago esango nuke, jada badagoela geure artean Fukushima zer den ez dakien belaunaldi gazte bat.

Neurri batean normala da Fukushima historiaren entziklopedian galdurik... [+]


Zazpi urte

2011ko martxoaren 11n lehertu zen Fukushimako zentral nuklearra. Telebistan emandako irudiek leherketa unea eta ondorengo laino zuria betikotu zituzten. Hurrengo egunetako eta hilabeteetako albisteetan garrantzi berezia izan zuen Fukushimak, baina egun gure munduak daraman abiadurak enegarren posizioan birkokatu du gaia; are gehiago esango nuke, jada badagoela geure artean Fukushima zer den ez dakien belaunaldi gazte bat.

 


Ikusi Fukushimako 2. erreaktore izorratua eta bere 'corium'-a: hondamendi nuklearraren froga

Fukushimako istripua gertatu eta zazpi urtera, hitz tabua oraindik “corium”: Coriuma sortzen da istripu nuklearretan, erreaktoreen muinean –core ingelesez– elkarrekin nahastuta urtzen direnean, erregai dauzkaten uranioa eta plutonioa, erreaktore barru zirkonioa eta bestelako aleazioak, altzairuzko osagaiak… Energia atomikoa saltzen duten mertzenarioek ezinezkotzat jotzen duten istripu nuklear baten froga beldurgarria da coriuma. Fukushimakoa orain erakutsi... [+]


2017-07-19 | ARGIA
Fukushimako 700.000 tona ur erradioaktibo Ozeano Barera isuri nahi dituzte

Japonian, Tokyo Electric Power Company enpresako goi kargudun batek adierazi du 700.000 tona ur erradioaktibo itsasora isuri nahi dituztela, Democracy Now gunean informatu dutenez.


Zer ikasi dugu Harrisburgen eztandaren ondoren?

Three Mile Island zentraleko istripu nuklearraren 38. urteurrena bete da, AEBetako historiako larriena, eta munduko hirugarrena. Zentralak ihes bat izan zuen eta substantzia erradioaktiboz betetako burbuila bat zabaldu zen zentraletik kanpo. Harrisburgen irakaspena, baina, ez zen nahikoa izan Txernobyl eta Fukushimako istripuak saihesteko, ezta zentral nuklearrak ixteko ere.  


Fukushima + 6: fini dira kalteordainak, itzuli zure herrira, dena OK dago

Apirilaren 1etik aurrera Fukushima inguruko herri gehienetako biztanleei kenduko zaie derrigorrez ebakuatzeko agindua. Esan nahi ote du arriskua amaitu zaiela? Ez: galduko dituzte ebakuatzeagatiko diru-laguntzak eta Estatuak lagatako etxoletan bizitzeko eskubideak, kutsatutako auzoetara itzuli nahi ez badute beraien borondatez izango da. Horrela normalizatzen da istripu nuklear baten biharamuna.


Fukushima + 5: gobernuak istripuaren arrastoak ezabatu nahi ditu Tokioko Olinpiar Jokoetarako

Japoniako gobernuari gogaikarri zaio Fukushimako istripu nuklearraren aipamen oro, 2020an antolatu behar dituen Olinpiar Jokoetara mundu osoko jendeak erakartzeko: hurbildu nahiko ote dute erradiaktibitatez kutsatutako lurralde batera? Nola kendu beldurra jendeari kutsadura ezabatzeko orain arteko sistema guztiek porrot egin badute? Oroimena bera ezabatzeari ekin diote agintariek, bost urte geroago Fukushimako istripuaren eta bere ondorioen jarraipen zorrotza egiten duen Fukushima... [+]


Fukushimako zentraleko zuzendaritzari kargu kriminalak egotzi dizkiote

Greenpeacek biktimentzako urrats garrantzitsutzat jo du, eta eskatu du Japoniak guztiz baztertzea energia nuklearra.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude