Fukushiman lanak atzeratzen

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gero eta informazio gutxiago heltzen zaigu Fukushimako zentral nuklearraren egoeraz. Berriki, hainbat kazetariri inguruko menditxo batetik zentrala ikusteko aukera eman diete; aldi berean, TEPCO enpresa kudeatzaileko teknikarien azalpenak jaso dituzte.

Kazetariei emandako informazioaren arabera,  zentralean 10.000 langiletik gora ari dira garbiketa eta kontrol lanetan. Sei guneetako batean txapela edo estalkia jarri nahian dabiltza; etenik gabe gune horietako bihotzetara ura botatzen dute, baina ez dago garbi norantz joaten den ur hori. Bestalde, aurreikusita zegoen 2017rako gune bateko erregaia ateratzea, baina prozesu hori gutxienez hiru urtez atzeratuko dute. “Ez dugu teknologiarik horretarako”, argudiatu du TEPCOk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!