Enegarren aldia da “garai berriaz” mintzatzen naizela eta enegarren aldiz horretaz sinetsita nago. Askotan berritasunak gertatzen dira, eta bestetan, benetako iraulketak. Oraingo honetan aldaketa sakonaren aurrean gaude, edo behintzat, horretarako aukeraren aurrean.
Nire aurreko kolaborazioan, M24ko hauteskundeen emaitzak jakin bezain pronto, nire zalantzak azaldu nituen, batez ere lortuko ziren itunekiko eta batik bat, indar batzuen jarrerekiko. Nire kezkak ez dira erabat ezabatu, baina ez dira erabat gauzatu ere.
PSEren eta PSNren erabakiak orain arte nahiko aurreikusgarriak izan dira: beraiek jarritako “marra gorria” ez dute gainditu. Horrela, ez dute behintzat EH Bildurekin batera egin –udal handienetan,Iruñea edo Gasteiz, alegia–. Gainera, EAJri esker, oso etekin onak aterako dizkiete izandako emaitza kaskarrei.
Podemos eta beren marka desberdinak aldiz –ezin denak aipatu hemen–, ez dute marra gorririk ipini eta askatasunez aritu dira, bai Nafarroan, baita EAEn ere. Garbiena, Iruñeko bozketa izan da. Bertan Joseba Asironek EH Bildu taldearen botoak, Geroa Bai, Aranzadi (Podemos) eta Izquierda-Ezkerrarenak jaso ditu alkatetza lortzeko. Oso kontuan edukiko zuten Aranzadikoek zer-nolako ondorioak ekarri zitzakeen beren erabakiak, batez ere Estatuan, baina, halere, aldaketaren alde egin dute inolako konplexurik gabe.
Dena den, bi esparru desberdin sortzen ari direla esango nuke –garai batean zirkuetan pista bat baino gehiago zegoen modura–: alde batetik, esparru berria, non eragile, alderdi eta itun berriak dauden, aldaketa berri baterako, eta bestetik, esparru ezaguna, non “betiko aldaketa” proposatzen zaigun. Lehen espazio horretan hainbat indar eta estilo elkartzen ari dira, iraulketa aurrera ateratzeko, batez ere gobernatzeko era zaharkitua alboratzeko. Bigarren espazioan betiko bi indar nagusitzen ari dira –EAJ eta PSE–, aspaldiko ituna zaharberrituz.
Lehen espazioa ez da orain EAEn zabalduko, ez orokorrean, noski. Hori da EAJren eta PSEren arteko itunaren arrazoia, hau da, euren nagusitasuna bermatzea eta aldaketa garai honetan akordioa kokatzea, datozen 2016ko hauteskunde autonomikoei begira. Baina esparru horretan ez da aldaketarik ikusten, ez aldaketa sakonik behintzat. EAEn bi alderdi horiek izan dira nagusi betidanik –nahiz eta batzuetan koalizioan gobernatu duten beste batzuekin–. Beste erakundeetan ere, azken lau urte hauetan izan ezik, nagusi izan dira. EAJ batez ere. Beraz, aldaketa, zerekiko?
Bigarren espazioak dauka benetako erronka. Orain lau urte EH Bilduri aukera iritsi zitzaion, baina herritarrek egin duten hautaketa ikusita, ez du ondo garatu eta aprobetxatu nonbait; Gipuzkoan batez ere. Esperientzia ezin hobea izan da hausnarketa sakona egiteko “gobernanza” estiloari buruz, eta praktikotasun handikoa datozen lau urte hauetarako, Nafarroan batez ere. Hor bai aldaketa: indar berriak –batzuk benetan berriak, orain sortutakoak– hainbat udaletan, eta seguruenik, Foru Erkidegoaren Gobernuan; betidanik boterea kudeatu –eta gaizki erabili– izan duten alderdiak baztertuta –PSE barne?–; azkenik, ezberdinen arteko itun berriak lortuz. Aukera paregabea da kultura politikoa aldatzeko, hau da, indar politikoen eta herritarren artean estiloa, ardura eta erabakiak partekatzeko moduak.
Ea garai honek, denon mesederako, luze irauten duen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]