Egarriak jota dabil munduko zazpigarren potentzia ekonomikoa. AEBetako Kalifornia azken 120 urteotako lehorterik gogorrena ari da nozitzen. Ur mozketak munduko aberats-nahien paradisuan. Hondamendi ekologikoa mendietan. Milaka hektarea aurten fruiturik emango ez dutenak. Tirabirak kaletarren eta baserritarren artean.
Hamabi milioi zuhaitz hil omen dira dagoeneko Kalifornian, “non 2015eko udaberria udazken kolorez ikusteak iragarri duen katastrofea”, idatzi du Elisabeth Scheiterrek Reporterre aldizkarian. “La sécheresse en Californie menace la sécurité alimentaire des Etats-Unis” kronikan plazaratu du agro-industriaren eredu bilakatutako soro eta baratze kaliforniarren itolarria.
Laugarren urtea betetzen du idorteak, 120 urteotako okerrena. Joan den apirilaren 1ean Sierra Nevadako mendietan, 2.000 metroko altueran, Jerry Brown gobernadoreak elurraren ordez belar hori eta ihartua aurkitu zuen.
Egun hartan Brownek neurri zorrotzak erabaki zituen: ur mozketak etxebizitza eta enpresa guztientzako, iturrien kontsumoa garestitzea, etxebizitzen atarietako belardiak ureztatzeko debekuak... Egin su ur xahuketari! 2013an kontsumitutakoaren %25 murriztea omen da helburua.
Erreakzionatu beharra dago, zeren eta AEBen baratzea deitu duten estatuan kalteak begi bistakoak baitira. “Ezin diegu ura murriztu nekazariei” aitortu du gobernadoreak. Sierra Nevadaren eta itsas hegiko mendien artean 725 kilometrotan luzatzen den erdiko ibarra da munduko sororik emankorrena.
AEBetan kontsumitzen diren entsalda, azenario, orburu, tomate, brokoli eta zainzuri gehienak Kalifornian sortu dira, mertxiken %84 eta aranen %94 bezala. Munduan jaten diren almendra guztien %80 bezala. Agro-industriak zurrupatzen du Kaliforniak daukan ur guztiaren %80.
Agintarien erabakien beha egon barik, murrizketak ur faltak berak eragin ditu. Iaz 500.000 hektarea abandonatu ziren lurgorri. 1.500 dolarreko galerak, 17.000 enplegu gutxiago. Aurten bikoiztu daiteke landu gabe lagatako hektarea kopurua. Non ekoiztuko dira horietatik eskuratu behar ziren uztak?
Scheiterrek tituluan esan bezala, yankien elikadura segurtasuna mehatxatzen du Kaliforniako sikateak. Duela 40 urte, 1975ean, kontsumitutako barazki gehienak ehun kilometro baino hurbilago sortuak ziren AEBetako Midwest eskualdean: Indiana, Illinois, Iowa, Wisconsin, Michigan, Minnesota... Horietako nekazaritza osoa, ordea, arto eta sojatara birmoldatu dute geroztik, diru-laguntza handiz bultzata. Sarritan laguntzen truke baserritarrei barazkiak ekoiztea debekatuz.
Orain Midwestekoek nahita ere ezingo lukete lurgintza berriz barazkietara aldatu: makineria eta instalazioak erosteko leporaino sartuta daude zorretan. Kaliforniako ur faltak agerian utzi du amerikarren elikadura eskemaren ahuldadea.
Ura izan da hainbeste barazki eta fruitu Kalifornian kontzentratzeko arrazoia. 1930eko hamarkadan lurrik emankorrenak bihurtu ziren soro. Baina supermerkatuen ugaritzeak eta agro-industriaren publizitateak eragin zuten kontsumitzaileek urte osoan eskatzea barazki eta fruituak, eta horiei erantzuteko Kaliforniak ureztatzearekin martxan jarri zituen 3,6 milioi hektarea soro eta baratze.
Kantak dioenez, ordea, “It Never Rains In Southern California”, euri gutxi Kalifornian, hego zein iparrean. Eta nekazaritzarik industrializatu eta intentsiboena dagiten laborariek bezala ura behar dute XXI. mendeko paradisura hurbildu diren kaletarrek ere. Ur asko.
La Vanguardian Francesc Peirónek egarri kaliforniarraren diagnostikoa laburbildu du lerroburuan: “El fin del ‘California style’”. Hona hemen zinemaren meka, Disneylanden sehaska, Silicon Valleyko adimen teknologikoarena, industria aeroespazialarena, metal preziatuen bilatzaile ausartena, AEBetako soro nagusia –barazkien herena eta fruituen bi heren ekoizten ditu–. Milaka jende erakartzen ditu kanpotik, beren bizi-ametsak bete nahian edo bertako edertasunak gozatzera turista datozenak. Arazo bakarra da agortzen hasi dela aberastasun horren guztiaren motorra: ura.
Agintariek diote kaletarrak ez direla nahikoa jabetu arazoaz. 2014an %20 aurreztekotan zirenak %8ra apenas iritsi ziren. Ureztatzeko arauak zorrotz betetzen ez dituztenei isunak agindu zaizkien arren, kazetariak aurkitu ditu soropila lasai ederrean hezetzen dutenak.
California stylearen ametsak birmoldatzea kostatuko da. Etxe bakarrak, atari aurrean belar berdea dutenak, piszinatxo banarekin, ur kontsumo handikoak... Gobernuak diruz laguntzen ditu belarra kendu eta basamortuari dagokion baratzea landatzen dutenak, modan jarri behar omen dira berriro harriak, kaktusak eta aloe verak.
Ez da aldaketa erraza. Oraindik hiriek eta auzoetako administratzaileak etxe bakarren jabeak derrigortzen dituzte etxe aurreko zespeda txit berde edukitzera: bizilagun baten nagikeriak auzuneko etxebizitza guztien prezioak apaltzen ditu. Asko hasi dira soropila ureztatu ezinean belar ihartuak pintura berdez tindatzen. Egia! Irakurleak Googlen berehala aurkituko ditu argazkiak.
Beverly Hills, Palm Springs, Rancho Mirage... hiri mitikoez gain Kaliforniaren irudi topikoa ematen duten urbanizazio, resort eta etxediak urrundik ekarritako ur merkez elikatzen diren uharte hezeak dira berez basamortutik hurbilagokoa den eremu zabalaren erdian. Nola egokitu horiek desertuak eskatzen duen kontsumo apalera eta irudi estetikora?
Kaletarrak kexu dira murrizketak haientzako bakarrik omen direlako, nekazariak direlarik xahutzaile nagusiak. Baserritarrak haserre daude kaletarrekin, bizilekuak buru gabe antolatu dituztelako. Bide batez esanda, ekologistekin ere liskarretan dabiltz, ibaiei eta hezeguneei ur emari minimoa bermatzeko ura kendu nahi dietela eta. Eta oraindik lurpeko iturriak libre direnez, gero eta sakonago zulatzen dituzte beren putzuak, arbolak eta baratzeak asetzeko likido bila.
Azken urteotan lehiakide berriak azaldu dira Kalifornian urpeko uren uxarka: fracking teknikaz petrolioa ekoizten duten konpainiak.Ur kopuru oso handiak kontsumitzeaz gain, urre beltzaren xerka usatutako ur zikindua bere kutsagai kimiko eta guzti berriro lurpera botatzeko baimena eman die Kaliforniako gobernuak. Earth Justice taldeak auzitara eraman ditu eta lortu dute ur zikinak geruza freatikoetan ezin bota ahal izatea... 2017tik aurrera.
Gainera, frackingerako erabilitako ura saldu ere egiten diete nekazariei. Chevronek 70.000 upel petrolio eskuratzeko 760.000 upel ur birziklatu eta kopuru saldu die baserritarrei. Lurren analisietan azaldu dira toxikoak.
Kalifornia urreak famatu zuen XIX.ean. XXI.eko mirari kaliforniarraren motorra urak mugarazi du. Lehortearekin jabetu dira.
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]