Gogoan al duzue espetxealdiak X urte gehi egun bat izaten zirenean? Egun horrek markatzen zuen hurrengo espetxe zigor mota larriagoarekin zegoen aldea, baina ez zeukan beste garrantzirik. Orain, aldiz, pasa den maiatzaren 24ko hauteskundeetan –besteetan bezala, noski– egun bat izan da erdigunea, nahiz eta egun horri lau urte gehitu behar zaizkion. Beraz, egun ditxosozko hori atzean utzi eta gero, aurrera egin behar da hurrengo lau urteetan. Hau da: egun batean hurrengo lau urteak erabaki ditugu gure udaletan eta foru aldundietan.
Horretaz aritu dira, bai, indar politikoak: boto kopuru handiena ateratzen saiatzen M24an, etorkizunean zer egingo zuten azalduz –edo isilduz, estilo desberdinak daude eta–. Baina oso bitxia egin zait hainbat alderdik –estatu mailakoek– proposatzea edo eskaintzea, ez udaletan, ez foru aldundietan, ezta autonomia erkidegoetan ere, erabaki ezin daitekeena. Zergatik ez dituzte mugatu euren diskurtsoak hauteskundeen eremuetara? Ez al zuten proposamen berezirik esparru horietarako?
Bestalde, hauteskunde hauetan argi egon da –horrela diote emaitzek; portzierto, zertarako horrenbeste inkesta?– inork ez duela gehiengo nahikorik lortu bakarrik gobernatu ahal izateko, hiri handietan eta foru aldundietan, behintzat. Argi dago baita ere, susmo hau kanpainan zehar ibili dela eta asko baldintzatu duela alderdiek esan –edo isildu– dutena.
Panorama horretan, ezinbestekoa izango da itunak eta akordioak lortzea gure erakundeetan, gehiengo sendoak osatzeko edo, behintzat, gobernu ahulegiak ez eratzeko. Eta hor dago gakoa, inork ez baititu bere asmoak garbiki azaldu nahi izan kanpainan, ezta une honetan ere.
Batzuek “marra gorriak” jarri dituzte, honekin edo harekin ez adosteko: PSOEk baditu bere marra gorriak –PSOE aipatu dut, Sanchez berak esan zuelako–: EH Bildu eta PP. PPk ere bere marra gorriak ba omen ditu edo, hobeto esanda, beste alderdi gehienen marra gorrietan sartuta dago. Gipuzkoan ez dakigu Podemosek zer egingo duen eta Nafarroan ez dakigu zein izango diren behin betiko marra gaindiezin horiek eta zer egingo duten Podemosek eta PSNk –barka ezazue, PSOEk–, benetan aldaketa sakonaren alde baldin badaude, orain horretarako, berriro ere, aukera dagoelarik. Ez EH Bilduk ezta EAJk ere ez dute adierazi zer egingo duten Donostian edo Gipuzkoako Foru Aldundian– irabazi duenari gobernatzen utzi ala itunak lortu beste gehiengo bat lortzeko–.
Isileko horrek kezkatzen nau. Alde batetik herritarrok aldez aurretik jakin beharko genukeelako gure botoak zertarako balioko duen. Badakit hori aurreratzen ez dela beti erraza, aldagai askoren baitan dagoelako: emaitzak, egitasmoak... Baina, adibidez, jakitea ea irabazi duen indarrari utziko zaion gobernatzen ala ez, edota lehen indar hori nor denaren arabera izango den. Bestalde, beldur naiz, hemendik udazkeneko estatuko hauteskunde orokorrak bitartean alderdi batzuek ez ote duten beren posizioa higatu edo ahuldu nahiko, eta horretarako, beharbada, ez dute mugimendu bakar bat ere egingo edota deus ere arriskatuko. Pentsa ezazue, bestela, Nafarroan edo Gipuzkoan: zer egin behar dute emaitza hauen ondoren estatu mailan udazkenean benetan lehiatu nahi dutenek? Zer egingo du, esaterako, Podemosek? Benetan sustatuko du bere ustetan aurrerakoia den gobernua, kastakoa ez den gobernua, ala taktika hutsez arituko da, burua ezkutatuz, abstenituz, negoziatu gabe? Eta erabaki horiek ezingo dute hauteskunde orokorren zain egon, noski. Ikusteko dago, beraz: herriak hitz egin du. Orain ordezkari arduratsuen garaia da –besteen beharrik ez dago eta hemen–.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]