1961eko irailaren 18an Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusi Dag Hammarskjold zeraman hegazkina lehertu zen gaur Zambia den eremuan, Kongo independizatu berriko barne gerra nola geldiarazi negoziatzera zihoala. “Istripu misteriotsu” gelditu zena ikertzea erabaki du NBEk, benetan eraso militarra izan zelakoan.
Imajinatu Ban Ki-moon Irak aldera doala hango gatazka korapilatsua baretzeko asmoz bertako liderrekin elkarrizketatzera eta Nazio Batuen Erakundearen lider nagusia daraman hegazkina tirokatuta lurreratzen dutela.
Tamaina horretako magnizidioa zen gertatu 1961eko irailaren 18an Kongoko gatazkaren erdian, gaur erretretan izateko adinean diren irakurleak agian oroituko direnez. Hala ere, Dag Hammarskjold izenaren berririk ez dauka XXI. mendeko herritar jantzi gazteak, harekin haserre omen zegoen Joseph F. Kennedyren hilketaz mila erreportaje ikusi eta Marylin Monroek oheratzekoan zein perfume maite zuen ikasia duenak.
Mende erdi beranduago ezagutuko dugu Hammarskjold. Eta NBEk idazkari nagusi 1953tik 1961era arte eduki zuen diplomatiko suediarraren akabera argitzen bada, Afrikako deskolonizazio prozesuaren zenbait xehetasun deseroso azaleratu daiteke 54 urte geroago. Potentzia handiek Afrikako lehengaiak kontrolatzeko egindako gerra eta klase guztietako ahaleginak, alegia.
Dag Hammarskjoldek bi gatazka multzo handi kudeatu behar izan zituen NBEren buruzagitzatik. Alde batetik AEBen eta Sobiet Batasunaren arteko Gerra Hotzak eragindako tentsioak. Bestetik, Europako potentziek Afrikan eta Asian zeuzkaten kolonien askapen prozesuak. Hauen artean bat oso konplikatua, Belgikak kontrolatzen zuen Kongorena.
1960an, formalki independentzia eskuratuta eta estatu gisako egiturak antolatzeko ahaleginetan murgildurik zebiltzan Kongoko buruzagi eta indar politiko ezberdinak, hiriburutzat lehengo Leopoldville gero Kinshasa bilakatua zeukana –ez nahastu ibaiaz beste aldeko Kongorekin, hiri nagusi Brazzaville daukanarekin–. Belgikako metropoliarekin adostutako agendaren arabera, Kongoko lehen ministro gazte eta karismatikoa zen Patrice Lumumba ezkertiarra, Herrialde Ez Alineatuen mugimenduaren buruzagi ezaguna ere bazena.
Baina Belgikako indarren laguntzarekin Kongoko hegoaldean Katangako errepublika aldarrikatu zuen Moise Thsonbek. Eta herrialde sortu berria borroka odoltsuetan murgildurik zegoen: kolono zurien eta hauen ondasunak berenganatu nahi zituzten beltzen arteko tira-birak, Katangako errepublikaren aldekoak, Kinshasako aginte eta indar berrien arteko liskarrak...
Osagai berdintsuak ikusi dira, neurri ezberdinetan, Afrikako garai hartako askapen prozesuetan, Aljerian esaterako, baina baita askoz geroago ere Angolan edo Mozambiken Gerra Hotzaren akabera aldean, edo berriro ere Kongon duela gutxi.
Azkenean AEB eta Europako potentziek lortu zuten Lumumba 1960 amaieran agintetik kentzea, gero Afrikako diktadurarik luzeena ezarriko zuen Joseph Desire Mobutu sarjentua botean paratuz. Honek, torturatu ostean, Lumumba entregatu zion Moise Tshomberi, zeinak gehiago torturatu eta fusilatu baitzuen, ondoren Lumumbaren arrasto guztiak desagertarazteko.
Katangako gerrak zalaparta handia eragiten zuen bere sarrasakiekin 1960 haietan; zerbaitengatik eman zitzaien Katanga ezizena etorkinez betetako auzoei Hernanin bezala Iruñean eta munduko beste hiri askotan. Agintean Mobutu jarriagatik Tshonbek segitzen zuen Katangatik gerran Kinshasako gobernuaren kontra. Hasiera hartan sobietarren alde jokatzen zuen Mobutuk, Mendebaldeko potentzien eta meatzeetako korporazio handien alde Tshonbek.
Katangako matxinoarekin irtenbide negoziatu bat lotzera abiatua zen 1961eko irailaren 17an NBEren idazkari nagusia. Lau motoreko bere hegazkina lurrera erori zen arte sutan Ndola hiritik gertu.
Egia ofizialtzat geratu den arren Hammarskjold eta SE-BDY matrikuladun Douglas DC-6 haren 16 eskifaiak istripuz hil zirela, politikariaren memoria zaintzen duen fundazioak eta zenbait ikerlarik jarraitu dute mende erdi honetan gertakizunaren xehetasunetan arakatzen.
Londresko unibertsitatean irakasten duen Susan Williamsek 2011n plazaratu zuen anitz argitasun “Who Killed Hammarskjöld?” liburuan. Bertan bi lekuko oso bereziren oroitzapenak bildu zituen, AEBetako inteligentzia zerbitzuetako bi agenterenak.
Gaur 80 urte dauzkan Charles Southall Zipren zegoen egun haietan irratizko mezuen jarraipena egiten. Hegazkin bateko ahotsa grabatu zuen: “Ikusten dut garraiozko hegazkin bat iristen. Argiak piztuta dakartza. Bai, Transair DC-6 bat da. Hori da hegazkina”. Ondoren tiro hotsak eta: “Jo dut. Sutan doa. Erortzen ari da. Lehertu da”. Henry Abramek, gaur 73 urte, Greziako amerikanoek Heraklionen zeukaten kasernatik jarraitu zuen eszena bera.
Baina Susan Willimansen lana bezain garrantzitsua izan da Goran Bjorkdahl suediarrak egindakoa. Kooperazio zerbitzuetan lan egiten eskualde hartan ibilitako aitak piztu zion Hammarskjolden kasua ikertzeko harra. Lekuan bertan aireplanoa sutan erortzen ikusitako lekukoen xehetasunez gain, Bjorkdahlek bestelako informazioak ere bildu ditu, gertatuaren testuingurua hobeto azaltzen laguntzen dutenak.
Funtsean Bjorkdahlek zera demostratu du: Hammarskjolden hegazkina beste batek tirokatu zuela, militar ingelesek oztopatu egin zutela istripuaren ikerlana, hegazkineko eskifai bat bizirik atera zutela baina hiltzen utzi, Hammarskjoldek susmatzen zuela diplomatiko britainiarrek saboteatu nahi zutela Tshonberekin lortzear zen su etena, eta NBEren idazkari orokorrak berak hil aurretik baimendua zuela Katangako mertzenarioen kontrako eraso bat kasko urdinek egina, nahiz eta horrekin haserrarazi AEB eta Britainia Handiko agintariak.
Hari hauei guztiei tiraka, 2011ko abuztuan The Guardian egunkariko Julian Borger eta Georgina Smithek ustezko istripua gertatu zen Ndola herrian aurkitu zituzten dena bertatik ikusi zuten lekukoak. Bitxia iruditu arren, 1961eko ikerketan istripua pilotuak trakets jokatu zuelako gertatu zela erabaki zutenek ez baitzieten bertako baserritarrei galdetu kazetariek aipatzen duten Goran Bjorkdahl iritsi arte.
The Guardianek 2011n izen abizenez aipatu zituen hegazkina tirokaturik eta sutan erortzen ikusi zuten laborari ikazkinak: Dickson Mbewe, Custon Chipoya, Safeli Mulenga, John Ngongo... 50 urtez ez zien inork ezer galdetu. Kongok lurpean mineral gehiegi zeukan gorderik. Hala dauka oraindik.
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]
AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]
Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]
NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize, eta horien arduradunak eta goi karguak ikertzeko eskatu du.
Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Israelgo Atzerri ministroak NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresi herrialdean sartzea debekatu diotela jakinarazi du. Katzek Guterresi Iranek Israelen aurka misilekin egindako erasoa “argi eta garbi” ez gaitzestea leporatu dio, baita "terroristak,... [+]