42 milioi pertsona erradioaktibitatearen pean

Txernobylgo erreaktore nuklearra.Carl Montgomery-CC By
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoaren 11n lau urte igaro ziren Fukushimako zentrala lehertu zenetik eta, dagoeneko, hango berrien jarioa ez da aurreko urteetakoa bezain emankorra. Oraingoan, zientziari eskainitako atal honetan, gogora ekarri nahi ditugu Txernobyl eta Fukushimaren eragin eremuan bizi diren 42 milioi pertsonak eta beste izaki bizidunak. Neurri handiagoan edo txikiagoan erradioaktibitatearen menpe dagoen lurraldea 20.000 kilometro koadrotik gorakoa da bi gune horietan.

Bertako pertsona, animalia eta landareen heriotza tasa ofiziala ez da oso handia oraindik; izan ere, baliteke gero eta datu ofizial gutxiago ematea urteek aurrera egin ahala. Aldiz, datu estraofizialek diote minbizi kopurua hazten ari dela, eta aldaketa genetikoak gertatzen ari direla zentralen inguruan bizi diren animaliengan eta landareengan. Azken batean, esperimentaziorako bizidun bihurtu dira, eta Txernobyl eta Fukushima inguruak, laborategi erraldoi bana.


Fukushimako istripua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.