Eusko Jaurlaritza Beizamako Udalaren akten auzian pertsonatuko da

Otsailaren 28ko manifestazioa, Kontseiluak deitua, Urquijok auzitara eramandako udalak babesteko.Kontseilua

Oraingoz, Beizamako Udalaren auzian baino ez da pertsonatuko Eusko Jaurlaritza. Bazirudien epaitegietan diren gainerako udalen auzietan ere pertsonatuko zela, baina ez du halakorik adierazi zehazki Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin bilera eginda gero, Baztarrikak adierazi du ez dutela ezer baztertzen eta ikusiko dutela hurrengo pausoak zeintzuk izango diren. UEMAk, Jaurlaritzak Beizamako Udalari emango dion babesa besteetara zabaltzea nahi du. Bileran hiru eskaera egin dizkio udalerri euskaldunen erakundeak Jaurlaritzari: bi erakundeen artean koordinatzea estrategia juridikoa; Udal Lege berria udalok babesteko prestatzea; arnasguneak sendotzeko urratsak emateko mahai bat osatzea.

Patxi Baztarrikak Legebiltzarrean adierazi duenez, administrazioen arteko harremanetan bi hizkuntza ofizialetako edozein erabil daiteke, batak bestearen beharrik gabe. Espainiako Gobernu ordezkaritza behartuta dago hizkuntza ofizialetako edozeinetan tramiteak egitera.

Eusko Jaurlaritzak afera honetan zer egin beharko lukeen galdetuta, duela gutxi ondokoa zioen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Argia aldizkarian: “Jaurlaritzak uste badu Euskararen Legearen irakurketa zurruna egiten ari direla, baina lege horrek berak aukerak ematen dituela, epaiketetan egon beharko luke udalerrien defentsan. Kontrako epaiak egon daitezkeela aurreikusita B plana ere eduki beharko luke. Hau da, baloia Legebiltzarrean utzi behar da eta pentsatu zein moldaketa egin behar zaizkion legeari halako gauzak saihesteko”.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urquijok hogei udalerri inguru salatuak ditu udal aktak euskaraz baino ez helarazteagatik Gobernuari. Hogei bat auzitara eramanak, eta beste hogei bati errekerimendua egina. Urquijok Euskararen Legea du helduleku, eta haren esanetan, udalek barne aktak ezin dizkiete igorri Gobernu ordezkaritzari euskara hutsean, gaztelaniak alboan behar du. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


Eguneraketa berriak daude