Greziak demokrazia berreskuratu nahi du


2015eko otsailaren 08an

Demokrazia ez da agintariak hautatzeko modu bat, herriaren boterea da. Soberania ez da baldintza nahikoa demokrazia eraikitzeko, baina bai beharrezkoa. Munduko hauteskunde prozesu garden eta garbienak atzean ez badu herrialde soberano bat, ez gaude demokrazia baten aurrean.

Europan estatu gehienek aspalditik galdu dute boterearen parte garrantzitsu bat Europar Batasun (EB) ez demokratikoaren alde. Errealitate horren muturreko adibidea da Grezia, bere politika sozioekonomikoak diseinatu eta martxan jartzeko autonomia gradu oso gutxi izan du, Troikak haren soberania bahitu zuenetik. Ondorio sozialak gerra baten parekoak izan dira.

Testuinguru horretan, Greziako hauteskundeetan eztabaidagai nagusia ez da ezker-eskuin ardatza izan, soberaniarena baizik. Europar Batasuneko alderdi sozialdemokrata, kontserbadore, liberal eta berde gehienak politika publikoetan eta ideologian konbergentziarako norabide batean barneratu dira azkeneko hiru hamarkadetan, horrela politikoki egokia dena eta ez dena definitu dute. Kasuan kasuko ñabardurekin, ideologia eta praxia zentro aurrerakoia bezala defini genezake: giza eskubideen eta adierazpen askatasunaren defentsa sasi-unibertsala (etsaientzat ukatua); emakumeen eskubideen defentsa kosmetikoa; gutxiengo sexualen eskubideen defentsa; arrazakeriaren kontrako jarrera estetiko antzua; eta demokrazia metodologia bezala identifikatzea (soberaniaz hustua), horregatik, zentro aurrerakoi honek nazioarteko harremanetan Amerikako Estatu Batuen (AEB) inperialismoa sustatzen du eta ekonomian neoliberalismoa metabolizatu du (batzuk konbentzituak daudelako eta besteek alternatibarik ez dagoela konbentzitu nahi gaituztelako).

Europar Batasunean inposatu nahi izan duten pentsamendu bakar horri aurre egiteko alternatibak eskuin muturreko alderdietatik etorri dira nagusiki, eztabaidaren zentroan soberania jarriz. Bitartean, burgesturiko ezkerrak, egokitasun politikoaren diskurtsoan trabatua, ez du jakin edo ez du nahi izan alternatiba seriorik planteatzen. Grezian aldiz, Syrizak diskurtso eraginkorra eraiki du, ezkerreko politikak egin ahal izateko soberania eta demokrazia berreskuratu behar direla azpimarratuz.

Greziarrek demokraziaren aldeko hautua egin dute, orain hautu hori bidean jartzeko ardura Syrizak dauka ANEL eskuineko alderdi soberanistaren laguntzarekin. Greziar parlamentuko politika jarraitzen zuen edonork aurreikusi zezakeen koalizio hau, nahiz eta ezker postmaterialistaren parte handi bat jokoz kanpo hartu duen. Munduko txoko desberdinetan ezkerreko eta eskuineko soberanistek minimo batzuk konpartitzen dituzte kanpo esku-hartzeaz babestu eta herrialdearen erabakitze eskubidea segurtatzeko. Horregatik, nazioarteko politikan AEBen inperialismoaren kontra egin izan duten bezala, orain Syrizaren garaipenaren alde egin dute (Marine Le Penek horrela adierazi zuen, adibidez).

Gobernu greziarrak ez du lan erraza izango. Troikak eta EBean agintzen dutenek ez dute begi onez ikusiko soberania berreskuratzeko saiakera. Bestalde, gobernuak estatua arlo desberdinetan sakonki erreformatu eta gizartean dauden premiazko beharrei erantzun beharko die, baina soberania eta demokrazia ez dira erakundeetatik soilik berreraiki behar. Ezkerra boterera iristen den bakoitzean atzerritik eta eskuinetik sekulako presioak jasaten ditu, hauei aurre egiteko ezinbestekoa izango da greziar gizartearen mobilizazioa gobernua agenda soberanista ezkertiar baten alde tenkatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude