Neska perlarik gabe

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Vincent Icke astronomo eta artista holandarrak Johannes Vermeer margolariaren Neska perlarekin (1665) koadro ezaguna ikertu du eta New Scientist aldizkarian argitaratu du ikerketaren ezusteko emaitza: koadroko neskaren belarrian ez dago perlarik. Ickeren arabera, ez da ohikoa perla naturalek tamaina hori izatea eta nakarrak distira zuriagoa, apalagoa izan beharko luke. Hortaz, belarritakoa zilar edo eztainu landuzkoa izango zen seguruenik, edo bernizatutako Veneziako kristalezkoa, bestela.

Margolanaren jatorrizko izenek Ickeren teoria babesten dute. Delfteko artistaren lanen inbentariorik zaharrenean (1676), izenburu honekin ageri da: Turkiar estiloko erretratua. Ondoren Neska turbantearekin edo Neskaren burua ere esan zioten. Neska Perlarekin izenburua ez zen lehenengoz 1995 arte azaldu, eta hala jarraituko du aurrerantzean, maisulana erakusgai duen Mauritshuis Errege Galeriako arduradunek adierazi dutenez, Neska perla dirudien belarritakoarekin ez delako batere erakargarria.


Irakurri gehiago: Pintura Kultura Artea
Pintura kanalean gehiago
2022ko maiatzaren 11
Xabier Morras. Margolaria
“Nirea ez da pintura atsegina, tragikoa da”

2022ko apirilaren 6
Iñaki Imazen 'Alimentación, lencería, bazar' erakusketa
Supermerkatuaren poetikaz

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...