Honela dio Juan Ignazio Iztuetak bere Gipuzkoako probintziaren kondaira edo Historia 1847ko liburuan: “Ez da erraz izango billatzen beste landare bat, gai guztietara artoari alderatzekorik. Azal ta barru, lasto ta mami, oso ta bizi, apurrik txikarrenerañoko guztia du oneretsua, eta gañera guztiz aberatsa. Nere jaiot-erriko soro batean billatu izan det, beste askoren artean, arto landare bat lau buru ondo beteakin, et oetan kontatu izan ditut bi milla irureun ta zortzi ale, guztiak ondo elduak, eta obetandezkoak. Orra zenbaterañoko ondasuna ematen deban, Gipuzkoatarrak beren gogokoa duten landare maitagarri onek!”.
"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.
Burua dardaratu eta ikaratu zigun ginkgoak (Ginkgo biloba). Lizar-makila denboran ginkgoa aspaldi galdutako zuhaitz espezietzat jotzen zen. Bere hostoen fosilak ezagutzen ziren, beste arrastorik ez.
Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]
Euskal Herriko muskerren artean ez da handiena, baina ziur asko, bai ezagunena. Musker berdeak, izenak dioen moduan, gorputz berdea du oso, eta ugal garaian, buru eta lepo aldea urdinduak izan ohi ditu. Gainontzean, puntu beltz txikiz osaturik izaten du gorputza, baina bere... [+]
Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.