Kataluniari eskaintzen diodan hirugarren hausnarketa da denboraldi honetan: lau artikuluetatik hiruk Katalunia izan dute hizpide. Eta, egoerari erreparatzen badiot, ez da azkena izango.
Azaroaren 9an, azkenean, herriak bere iritzia emateko aukera izan zuen, emozio handiz, nahiz eta oso aukera mugatua izan ikuspegi juridiko aldetik –ez zen “ofiziala”–. Badakigu gehiengoak ez zuela parte hartu –%36k eman zuen boza, hau da, 2.306.000 biztanlek–, baina egoera guztiz zaila eta nahasi horretan oso datu adierazgarria da, emaitza zehatza bezala –parte hartu zutenen %80k baietza eman zion estatu independentea eratzeko proposamenari, 1.850.000 inguruk–. Datu horiek bi interpretazio izan dituzte: alde batetik, Kataluniako indar politikoen eta sozialen gehiengoarena, positiboa, eta bestetik, Espainiako indar politikoen eta Kataluniako gutxiengoarena, negatiboa, parte-hartzearen eta independentziaren aldeko emaitza eskasa dela azpimarratuz. Edozein iritzi izanik ere, beste datu objektiboak kontuan hartu behar dira: 2006ko Estatutak 1.900.000 boz izan zituen alde, baina Espainian inork ez du aldarrikatu haren zilegitasunik eza.
Nola interpretatu politikoki hau guztia eta zabaltzen diren aukerak? Ez da erraza. Nork daki zer gertatuko den? Pertsonaia, aldagai, interes eta kalkulu asko daude. Azter ditzagun elementu batzuk:
Artur Mas, printzipioz, indartsu atera da eta horrela azaldu zen gau hartan, Mariano Rajoyri bi asteko epea eman zionean bere eskaerari erantzuteko. Bada, astebete igaro da geroztik eta ez dut mugimendurik ikusten, ezta itxurarik ere. Alderantziz, aurrera doa PSCrekin mantentzen ari den negoziazioa 2015erako aurrekontuetarako, horrek esan nahi du Masek ez daukala kontsultari berehalako jarraipenik emateko asmorik.
ERC ere egoera onean dago, baina ez da orain hilabete bat uste zuena, Masen indarberritzea dela eta. Gainera, ez zait iruditzen kontsultaren emaitza espero zuenik –itxaropen handiagoa zuela esango nuke, batez ere parte hartzeari buruz–.
Rajoy ere indarberritua atera dela esango nuke. Ez du kontsulta oztopatu “fisikoki”, “normaltasunez” onartu zuen galdeketa burutzea eta bere eskuinetik kritika zorrotzak jaso ditu horregatik. Gainera, emaitza, esan bezala, ez da izan Katalunian askok espero zutena. Azkenik, fiskaltza lasai eta “independente” dabil asunto horretan, itxura “demokratikoagoa” emanez Espainiako Gobernuari.
Kataluniako gizarte zibilak hartu beharko du berriro ere prozesu honen agintea eta bidea ondo finkatu. Hasieran ez bezala, azkeneko denboraldian alderdi politikoek izan dute protagonismoa –horrela behar zen–, baina horrek, panorama ikusita, ez du bermatzen datozen hilabeteetan herriaren borondatea gauzatuko denik. Zeren eta, non daude denek aipatu dituzten hauteskundeak? Orain ez du ematen inori interesatzen zaionik: Mas PSCren sostenguaren bila dabil –legealdia amaitzeko izango da, ezta?– eta ERCk udal hauteskundeak irabazi nahi omen ditu –gainera, azken datuen arabera, CiUk mantenduko luke gehiengoa– eta ez luke interes berezirik hauteskunde autonomikoei aurre egiteko.
Eta, bukatzeko, non gelditu da aldebakarreko independentziaren aldarrikapena? Ulertu dudanez, hau eguneroko lanaren bitartez lortuko litzateke –uzten badiete, noski–. Horretarako, beharrezkoa al zen hau guztia? Kontsultari ematen ari zaion erantzun politikoa bere asmoarekin bat al dator?
Ez dakit, baina orain hilabete bat zirudiena gaur ez dut garbi ikusten.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]