Fukushiman zientzia eta etika kontrajarri nahian

Arnie Gundersen ingeniari nuklearraren esanetan, orain arte Fukushiman bildutako datuekin goiz da baieztapen zientifiko sendorik egiteko, “baina nahikoa da inguruan bizi diren pertsonen artean lanean aritzea zenbat anormaltasun dauden ikusteko”.
Arnie Gundersen ingeniari nuklearraren esanetan, orain arte Fukushiman bildutako datuekin goiz da baieztapen zientifiko sendorik egiteko, “baina nahikoa da inguruan bizi diren pertsonen artean lanean aritzea zenbat anormaltasun dauden ikusteko”.

Sail honetan maiz samar azaleratu ditugu Fukushimako zentral nuklearrean gertatu direnak eta gertatzen ari direnak. Datu zehatzak eman ditugu, baina gehienetan leku  eta une zehatzetan emandako datu banakak izan dira. Informazioa TEPCO zentralaren enpresa kudeatzaileek kontrolatzen dute, Japoniako Gobernuarekin batera. Informazio ofiziala murritza da, eta oro har erabiltzen den argudioa da egungo datuekin ezin dela ezer zientifikoki ondorioztatu Fukushimaz.

Baieztapen zientifiko batek denbora behar du; datu ugari behar dira, eta haien joerak garbia behar du izan. Beraz, TEPCOk arrazoi du hemengo eta hango datu banaka batzuek oinarri zientifiko nahikorik ez dutela dioenean, baina ahaztu egiten zaio –nahita– sen zientifikoak iradokitzen duen ondorio batera iristeko datuak bilatu behar direla, ez ezkutatu.

Ildo horretan adierazgarria egin zaigu oso, Arnie Gundersen ingeniari nuklearrak adierazitakoa. Gundersenek dioenez, egia da egun arte argitara emandako datuekin baieztapen zientifiko sendorik egitea ez dela zilegi, “baina nahikoa da Fukushimaren inguruan bizi diren pertsonen artean lanean aritzea zenbat anormaltasun dauden ikusteko”.

Gundersenen ustetan agian goiz da jakiteko zenbat jende hil den Fukushiman minbiziaren eraginaz, baina bai minbizia bai beste gaixotasun batzuk izugarri areagotu direla bistakoa da, depresioa handitu dela bistakoa da, ekosistemetan arazoak daudela bistakoa da... Etikak diosku arazo larri baten aurrean gaudela, baina etika iristen den lekura zientzia ez da oraindik iritsi, besteak beste inor ez delako datuen bilketa sistematikoa egiten ari. Eta bitartean, Fukushimako agintariek zientzia aldarrikatuko dute etikaren gainetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Eguneraketa berriak daude