Biarrizko kaleetan euskaraz astebetez

Informazio gehiago nahi izanez gero jo webgunera: www.mintzalasai.euskara-biarritz.eu.
Informazio gehiago nahi izanez gero jo webgunera: www.mintzalasai.euskara-biarritz.eu.

Eskoletatik kanpo ere, nahi dute euskara biarriztarrek. Hala, ondoko leloa aukeratu dute aurtengorako: Bihar’hitz egin euskaraz. Euskara ikasia eta erabilia izan dadin astebeteko egitarau mardula antolatu dute. Irailaren 22an hasi ziren eta 28an bukatuko dute Mintza lasai astea. Hirugarren aldiz administrazioek eta elkarteek bat egin dute euskara bultzatzeko eta 70 ekitaldi antolatu dituzte. 25 elkarte ari dira lanean, eta 100 laguntzaile.

Denetariko ekitaldiak dira, olgetarakoak, gogoetarakoak eta heziketarakoak. Esate baterako dagoeneko sukaldaritza ikastaroa eta ardo dastaketa eskaini dituzte, baita Elkarteak eta euskara ikastaroa ere. Hilaren 26a, Hizkuntzen topaketa eguna izango da: Babel saihestu erakusketa, Biarritzen hitz egiten diren hainbat hizkuntzatako lehen hitzak irakasteko saioa, pilota partida bertsolari kontalaria han dela, eta ondoren, hizkuntzen zintzur bustitzea. Irailaren 27an bisita gidatua, Mintzaplaza, kantu poteoa eta kabaret afaria izango dituzte. Astea amaitzeko, 28an, Familien festa egingo dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Eguneraketa berriak daude