Ipurbeltz

Belea ikusi eta muturra okertu, dena da bat. Zozoa naiz, bai horixe, eta zurikerietan saiatu arren, abilagoa naiz belzten orroa. Hizkuntzalariek deskribatze lanetara mugatu beharko luketela pentsatzen duenetakoa naiz, eta hizkuntzaren eguneratze, berritze eta sortze lanak hiztunen eta sortzaileen mihi eta teklatuen esku utzi beharko lituzketela. Hori hitz bidezko hizkuntzari dagokionez. Noski, dantzan ez. Hori beste kontu bat da. Dantzariak eta sortzaileak ezjakinak badira, ezin ba haien esku utzi gure hizkuntzaren –euskara badut aho hizkuntza, euskal dantza dut gorputz hizkuntza– bilakaera eta gainbehera.

Beleok sarri egiten diguzue orro ipurbeltz zozo koitaduoi. Euskal dantzak berritu behar direla, eta edozein ergelkeria koreografiko atsegin dut batez feisbukizatzen diguzue. Alferrik da sasi-koreografia baten egiturazko ahuldade eta sortzezko bekatuak agerian uztea: “Sustrai eza, inkoherentzia koreografikoa, sintaxi okerra, itxurakeria eta hutsaltasuna, tradizioaren ezagutza ezaren goratzea”. Belearen plastakoak putzada batekin eraitsiko dizu gaztelua: “Ba niri gustatu zait. Zu tradizionalista zara”.

Zozo-aberrian edozein zozok edozein zozokeria asmatzea, eta horrela eraberritzeko hain premia larria duen euskal dantza zaharkitua eguneratzea, eraldatzea, birsortzea bikain iruditzen zaio beleari. Baina eutsi ondo mokoa bele-aberrian sartzeko tentaldiaren aurrean. Euskararen eremua gauza serioa da, hamaika zaindari zinpekok, osok, urgazlek eta hooliganek babestua: “Mendikleta ez, hori ez dator bat hitz berriak sortzeko hizkuntz irizpideekin”. Eta trash. Edozein zozokeria proposatuz gero, Olasagastik letxe aizkoratuko zaitu beleak: “Tradizioan ez da inoiz horrela esan”. Eta kito. Kro, kro... Igela? Zozoa!

Tradizioa. Ja. Zozook erabateko ezjakintasunetik baztertu edo aldatu, eraldatu, berritu, berrasmatu beharko genukeena lege ukiezina da ezagutza gainezka duen bele-aberrian. Zozo tradizionalista honek uste du euskal dantza berritzeko, eguneratzeko, sortzeko eta birsortzeko, euskal dantza bera, bere gramatikan eta lexikoan, semantikan eta morfologian ongi ezagutu beharko genukeela. Ez dugu ezagutzen, ez. Ezta hurrik eman ere. Beleak uste du bele-aberrian euskaran adina ikertzen eta inbertitzen dela dantzan zozo-aberrian. Dantza ikertzen eta aztertzen dagoen zozo bakoitzeko mila bele daude euskara aztergai eta ikergai dutenak, unibertsitate, akademia, eskola, erakunde publiko, boluntario elkarte, enpresa profesional eta ongintzako fundazioetan. Zozo-dantzariak, onenera ere, atsotitz eta kanta zahar batzuk ahots inpostatuz deklamatzera iristen gara. Kro.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2014ko irailaren 14a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude