Jaun txit gorenari

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mutil dantza ez da mutilena. Dantza ez da mutilena. Bada bat, inguru hauetan, neskak dantzan ikustean mintzen dena. Maskarada egunez, barrikada etxe aitzinean plantatua badu ere, etxetik ateratzen ez dena. Emazteak dantzan ari direlako egiten du protesta ixila. Hondarribiko alarde mistoak parean duen plastiko beltza bezalakoa da, baina bat da, pertsona bakarra. Xiberoko dantzak neskei esker biziraun zuela onartu bai, baina ez ditu plazan dantzari ikusi nahi. Eta baditu bere arrazoiak, ni bezalako inkulto-axolagabeek ezin ditugunak endelegatu.

Berriki lagun batek iseka egin zion, erranez aurtengo pastoralean gehien maitatu zuena nesken dantzak zirela. Ez dakit trufaka ari zen edo zinez hala pentsatzen zuen, baina ordainean, lagunak telefono dei bat jaso zuen berantago, pertsona hain ilustre horrek bi muturreko emateko gogoa ukan zuela erran nahi ziolako. Eta telefono kabletik pasa ziren bestelako mehatxuak. Lagunaren euskara mailaz kritikak. Hoa euskara ikastera. Herra.

Batzuk, kulturalki hain bizia den herrialde honetan, jaun txit gorenak dira. Ez dut izenik botako, Kabanaren estiloan, aipatua denak soilik bere burua ezagutu dezan. Eta jakin dezan (dezaten) hemen ere badirela alarde mistoaren aldekoak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude