Gailu elektrikoak birziklatzeko araudia zorroztu du EBk

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Abuztuaren 22an argitara emandako dekretuaren bidez, Europar Batasunak aldatu egin du ingurumen alorreko 2012ko araudia. Aldaketa horren arabera, ekipamendu elektrikoen banatzaileek –ez denek– doan bildu beharko dituzte erabilitako gailu txikiak, eta erabiltzaileak ez dira derrigortuta egongo ezer ere erostera.

Hondakin elektrikoak biltzera behartutako banatzaileak 400 metro koadrotik gorako gordailuak dituztenak baino ez dira izango. Bildu daitezkeen gailu elektrikoen tamainari dagokionez, luzerak edo zabalerak 25 zentimetrotik beherakoak beharko dute izan; beraz, telefono eramangarriak, tabletak, ogia erretzeko labeak, jolas txikiak... jaso beharko dira aipatu eran.

Egun, gailu elektrikoen bi heren errefusa gisa hartzen dira, hau da, ez dira berrerabiltzen. Munduan 50 tona gailu elektriko geratzen dira berrerabili gabe urtero, eta kopurua gorantz doa urtez urte.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2025eko uztailaren 16
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Eguneraketa berriak daude