Strike debt: jendeen zorrak bankuei erosiz zanpaketa biluztu

  • Occupy Wall Street mugimenduak praktikan emaitza gutxi eskaini duela nork esan du? Zorpean itota dauden milioika herritarren kasuan, ez bakarrik zorpetzea den zapalketaren mekanismoak aireratu ditu, gainera Rolling Jubilee kanpainarekin erakutsi du jendeari pagatu ezinezko zorrak azkar eta erraz barkatzea posible litzatekeela.

Joe Alteriok Strike Debt taldearentzako egindako afixan, herritarrei zorra kitatzea aldarrikatzen duen Rolling Jubilee kanpainaren ikurra, elkar laguntzearena. Ingelesezko bailout euskaraz
Joe Alteriok Strike Debt taldearentzako egindako afixan, herritarrei zorra kitatzea aldarrikatzen duen Rolling Jubilee kanpainaren ikurra, elkar laguntzearena. Ingelesezko bailout euskaraz "erreskatea" esaten dugu, neologismoa gaztelaniatik harturik. Kanpaina hau herritarrek beste herritarrak erreskatatzeko ahalegin zehatz eta pedagogikoa izan da. Ez da zorpetuak salbatzen saiatzen den karitatezko GKE bat, zorrak esklabotza modernoan daukan garrantziaz jabetzen laguntzea da bere helburua. Zorpetzeari aurre egin nahi diotenentzako Debt Resistors"™ Operations Manual eskuliburua ere plazaratu du taldeak. George Caffentzisek idatzi du mugimenduaz: "Jubileek ez du pretenditzen finantzetako sistema uzkailtzea, ez dauka Wall Street hondoratzeko bala magikoa. Zorpetuei erakusten die elkartasunez askatu daitezkeela zorraren zamapetik eta finantzen industriari legitimitatea kendu".
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

AEBetako 2.693 etxetan gutun bitxia jaso zuten 2013ko udazkenean. Honela zioen: “Hemendik aurrera ez zaude  behartuta zure X kontua ordaintzera ez hasieran zeneukan hartzekodunari, ez fakturen kobratzaileei eta ez beste inori”. Ez zen larri dagoenari muturrera barre egitea, benetako egia zen; gutuna jaso zutenei esaten zien Rolling Jubilee kanpainarekin egindako diru-bilketari esker haien zor atzeratuak beste batek erosi eta barkatzen zizkiela.

Rolling Jubilee euskaraz izango litzateke ‘jubileo ibiltaria’ edo ‘barkamena martxan’. Jubileoa eliza katolikoak deklaratzen du tarteka sinestunei bekatuak oro barkatzeko. Zorren alorrera ekarrita, barkamen orokorra, kitatze erraldoia. Occupy Wall Street mugimenduko liderretakoa izan den David Graeber antropologoak –Larrun batek bildu berri du bere pentsamenduaren mamia– azaldua du historian zehar aldika  ugazaba eta buruzagiek zorpetuei beren zorrak barkatzen zizkietela, sistemak lehertu barik bizirauteko baldintza zelako.

Historian zehar... eta gaur ere bai, batzuei bederen. Berrikitan, 2008ko krisitzarrak eztanda eginik, zordun handiei zulo izugarriak barkatu, kitatu eta berdindu zaizkie, esan nahi baita finantza erakunde boteretsuei. Aldiz, dio Graeberrek, nobedadea da lehenbiziko aldiz sistemak erabaki duela zordun txikiei ez barkatzea berenak, menturaz ziur daudelako oraingoan ez dela leherketa sozial kontrolaezinik gertatuko.

Kontuok aztertzeko Strike Debt (Zorra kolpatu edo Eman gogor zorrari, euskaraz) taldea mobilizatu zuen 2011n Occupyk. Strike Debtek abian jarri zuen Rolling Jubilee salaketa teorikoa gaindituz ikutzeko moduko emaitzak lortu asmoz. Horren emaitza izan da 2013ko udazkenean 2.693 familiari bidalitako gutuna: diru bilketa handia antolaturik 600.000 dolar eskuratuta, horietatik 400.000rekin erosi dituzte 14,7 milioi dolarreko zorrak, jendeak gaixotasunengatik edo ikasketetarako hartu eta ordaindu ezin zituenak.

400.000rekin nolaz 14,7 milioiko zorrak erosi? Herritar gehienek ez dakiten arren, azalpen erraza du.   Herritarrek pagatu ezin dituzten zorrak, kreditu txarteletan, maileguetan edo osasun aseguruetan pilatutakoak, bankuek paketetan bildu eta saldu egiten dituzte bigarren mailako merkatua deituan. Oso merke, sarritan bere prezioaren %5ean. Zorra erosten duten sarraskijaleek etekinak ateratzen dituzte zordunak pertsegitu eta ahalik eta gehien kobratzetik. Hasierako bankuek, aldiz, zorraren parte bat berreskuratzea lortzen dute, txikerra bederen.

Kanpainaren arimetako bat izan den Andrew Ross irakasleak azpimarratu du pedagogia egitea izan dela helburua, 15 milioi dolarreko zor multzoa ez baita handiagoa itsasoan tanta bat dena baino. Nagusiki osasun arazoekin lotutako zorrez osatutako hiru erosketa burutu dituzte.

Creditocracy liburua plazaratu zuen Ross harro dago zorraren mekanika jendeari azaltzeko balio izan duelako. “Gutxik dakite beren zorrak merkatuan zein merke saltzen diren, eta jakiten dutenean psikologia aldatzen zaie. Zeren eta kobratzaileak deitzen dizunean, exijituz zure zorra osorik ordaintzea, zuk badakizu berak zure zorra oso-oso merke erosi duela”.    

Gurpilean harrapatutako saguak  

David Graeberrek idatzia du: “Occupyn geunden gehienak ginen, batera edo bestera, AEBetako zor sistemaren errefuxiatuak. Mugimendua indartu ahala hasi ginen ohartzen zer den benetan sistema: zorra da aberatsek gainerakoon ondasunak bereganatzeko sistema, hemen bezala munduan”.

Occupy Wall Streetekoen artean zorraz asko idatzi duen beste bat George Caffentzis filosofoa da,  Silvia Federici ekonomialari ekintzailearen senarra. Caffentzis berrikitan Madrid eta Bartzelonatik pasatua da. Haren ideiak interneten bildurik aurkitu daitezke gaztelaniaz bai eskaini dituen elkarrizketetan eta bai Auditoria Ciudadana mugimenduak itzuli dion “Contra la economía de la deuda” idatzian.

Caffentzisek bere buruaz dio diruaren filosofian dagoela espezializatua. Hona laburbildurik bere analisia.

Langileek mendeak behar izan dituzte jabegoak eskuratzeko eta horrela bankuen maileguetara jo ahal izateko. Estatuak sustatu zuen langileek maileguak hartzea, batik bat 1930eko  krisi handiaren ondoren, jendeak baretzeko. Eredu hau hazten eta garatzen joan zen 1970eko hamarkada arte. Orduan Estatua hasi zen hezkuntza eta osasungintza korporazio pribatuen esku uzten; langileek gero eta gehiago beren sakelatik pagatu behar zituzten bi zerbitzuok baina soldatak hasi ziren jaisten eta langileei ondasun publikoak zor bihurtu zitzaizkien.

Urteotako neoliberalismoaren ostean jende asko zorpetzen da bizirauteko eta zorpetzeak menpekotasuna dakar, edozer jasateko prest egotea, berdin soldata jaisten badizute. “Bilakatu gara gurpil barruan erotuta korrika gabiltzan saguak. (...) Sistemak zutik iraungo du langileek zorraren gurpilean segitzea onartzen duten bitartean. Kapitalismoa formaz aldatzen ari da: badira ekonomialariak esaten dutenak jende masa handi batek ia-esklabo moduan egin beharko dutela lana”.

Caffentzisek ez du maite middle class kontzeptua: “Funtsean klase ertaina zorpetze horren emaitza da, hau da, noizbait goiko klasea ukitzera iritsi zitezkeela sinetsi duten langileak. (...) Gaur bizitzako oinarrizko gauzak eskuratzeko zorpetu beharra dago. Dilema bat daukagu: ea nahi dugun dena salerosgai izatea ala zirkuitutik kanpo utziko ditugun oinarrizko beharrak: elikadura, hezkuntza, osasuna eta etxebizitza”.

Rolling Jubilee kanpainak lortu du protagonismoa ematea jendeen zor txikiari. Esan nahi baita, herritar bati bere zorrak zama jasangaitza damaion arren, ikuspegi orokorrekin mikro mailan geratzen dela.   Zorraren eztabaidan, aldiz, garrantzia ia beti eman zaio zor makroari, eta nagusiki zorpetze publikoari.

“Justizia Globalaren aldeko mugimendua –dio Caffentzisek– 1990eko hamarkadan zentratu zen zor publikoan. Ordua heldu da haren oinordekoak elkarlanean hasi daitezen 2008az geroztik zor mikroaren kontra borrokan hasi berriak diren mugimenduekin”. 

Hasiera baino ez da izan 2.693 familia beren zorretatik askatzea. Bertolt Brechten hura eguneratuz: “Zordunak beren zorretatik ez dituzte askatuko beste zordunek baizik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


Eguneraketa berriak daude