Nondik dator “Brasil” toponimoa?

Kolore gorriak eman zion Brasili izena, baina horren arrastorik ez dago Brasilgo banderan.
Kolore gorriak eman zion Brasili izena, baina horren arrastorik ez dago Brasilgo banderan.Flag Art
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Brasil izenaren jatorri etimologikoa oraindik argi ez dagoen arren, Adelino José da Silva Azevedo filologoaren teoria da onartuena. Haren arabera, hitzak zelterazko barkino izango luke jatorri; feniziarrek koloreztatzaile gorria izendatzeko baliatzen omen zuten. Erdi Aroan, koloragarriaren erabilera zabaldu ahala, izenak hainbat aldaera hartu zituen: genoarrek brazi esaten zioten, gaztelarrek brasil.

XVI. mendearen hasieran, Pedro Alvares Cabral buru zutela, portugaldarrak egungo Brasilera iritsi zirenean, Caesalpinia echinata espezieko zuhaitzekin egin zuten topo. Zuhaitzetik kolore gorri biziko zura eta tindagaia lor zitezkeen eta portugaldarrek palo brasil esan zioten. Enborrak Europara esportatzen hasi ziren berehala, ia espeziea desagertzeraino. Baina izenak iraun egin zuen nonbait, Brasilgo gainerako sinbolo nagusietan kolore gorriaren arrastorik geratu ez den arren.


Irakurri gehiago: Munduko Futbol Kopa Kirola Futbola
Munduko Futbol Kopa kanalean gehiago
2022ko abenduaren 7
Qatar 2022

2022ko azaroaren 23
Patxi Vrignon Etxezaharreta kazetaria Qatarretik
"Munduko Kopa, oro har, ustela da"

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin