Dopinaren Mundu Agentziak lau urterako kanporatu du Errusia nazioarteko lehiaketetatik

  • Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak ebatzi du Errusiak galarazita duela mundu mailako lehiaketetan parte hartzea. 2020ko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, besteak beste.


2019ko abenduaren 9an - 16:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errusiako Federazioak 2012 eta 2015 urte bitartean herrialdeko kirolarien errendimendua hobetzeko irregulartasunak burutu zituen, baina garesti atera zaio azpijokoa. Izan ere, hurrengo lau urteetan ezin izango du parte hartu nazioarteko lehiaketetan. Horrek esan nahi du, besteak beste 2020an Tokion antolatuko dituzten Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera galdu duela. Horrez gain, 2022ko Neguko Joko Olinpikoak eta gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketak ere ezin izango ditu lehiatu, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (WADA) zehaztu duenez.

"Estatuak antolatutako dopin sistema" izan zuela esan du agentziak. Nahiz eta zigorrak mundu mailako txapelketetako parte-hartzeari eragin, datorren udako Europako Futbol Txapelketan jokatu ahal izango du.

Kirolari garbiekin, zer?

Ia 300 kirolari aztertu zituen WADAk bere garaian, eta gehienak errudunak izan dira. Bestalde, errugabeak edota aztertu gabeko kirolariek mundu mailako txapelketetara joateko eskubidea izango dute. Baldintza izango da Nazioarteko Olinpiar Batzordea ordezkatuz joatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dopina
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.