Duela ez asko, kontu korrontean 0 euro nuelarik eta enplegu perspektiba hurbilik ez, gorabeheraka bizi izaten nuen egunerokoa. Pertsona maiteen babes ekonomikoak eta familiak eman izan didan babes baldintzarik gabeak lagundu zidaten beste askorentzat askoz muturragokoa den egoerari aurre egiten. Gorabeherek beraiekin ekarri ohi dituzte argi-ilunak, ilunean isolamendu mingarri zaizkigunak, baina argitara igoera sutsuagoak ere ahalbidetzen dituztenak, beharrizanak eta bizinahiak bultzatuta-edo. Halako goraldi batean eta auto zaintzari loturik, dirurik gabe egun bat nola biziko nukeen imajinatzeari ekin nion. Ez, inondik ere, pobretzen eta prekarizatzen gaituzten austerilketak eta politikak onartu eta ongizate sozialaren ardura norbanakoagan ezarriz, baina bai, ostera, norbere autonomiatik norbere eta besteen ongintzarako bideak asmatzeko asmoz. Hauxe izan zen dirurik gabe bizitzeko instrukzioen lehen hazia, eta denborarekin, hamar puntuko dekalogoa burutu nuen. Nola biziko zenukete zuek egun bat dirurik gabe? Ez da galdera txarra aldamenekoari egiteko, irudimena bizkortzen lagun baitezake eta irudimenarekin eguneroko berri bat antolatzen. Pertsonako dirurik gabeko egun balizko bat bada hortik zehar. Gure bizitzen alaigarri eta gorazarre izan daitezkeen egunak, baiki. Hemen paratzen ditut nireak gaur:
1. Irten kalera egunsentia aurretik. Kaleko horma batean pintada bat egin patxadaz. Pintadak mundua hobetzeko balio dezala, Violeta Parrak esan bezala: “Si yo levanto mi voz, no es tan solo por gritar”.
2. Joan lorategi publiko batera. Bilatu loreak eta zuhaitzak. Une horretantxe eutsi erlojuari eta erauzi. Beste denbora bat zabaltzen da orain eta denbora hau bere buruaz betetzen da akordeoi bat bezala.
3. Ibili hirian pentsamenduak ordenatzeko. Behin zalantza zenuena, gaur jarrera politikoa duzu: gauza onen gorazarre egin eta zoriona aukeratu.
4. Deitu bihotza alaitzen dizuten lagunei. Ametsak eraikitzen dituzten lagunak, amets eneak, amets zureak, amets gureak. Zazpietan etortzekoak badira, laurak direnerako pozik egoten hasiko zara.
5. Aspaldiko ezagun batek kalean geratuko zaitu. Enpleguaz galdetu eta zure ustezko zeregin gabetasunari muturra jarriko dio. Ez izan beldur eta errepikatu: “Nik ere badut nire egia eta bankero jaunarenak bezainbat edo gehiago balio du”.
6. Lapurtu gose eta egarri zarenean lapurretak minik ezin egin dionari. Edan eta jan bertatik, hau gure gizartearen ifrentzua baita, zuentzat eta guztientzat emana izan dena, amen.
7. Egin barre, are gogorik ez baduzu ere. Ireki aurrena ahoa eta gora eragin ezpain ertzei. Mugitu jauzi txikietan sabela, sorbaldak. Masailak zabalduko dira, begiak itxi eta errealitatea edertu.
8. Banketxe baten atarira joan, arnasa sakon hartu eta kantatu: “Txin-txin, txin-txin diruaren hotsa, haren gainetik entzun nahi dut gaur elkartasunaren ahotsa”.
9. Etzan lurrean eta begiratu gaua. Izarrak dira zure zilarra. Ilargi betearen gazta zure urrea.
10. Sentitu aberats, aberats bihotz bat eta hainbeste sentimen izateaz. Lapurtzerik ez dizuten kontzientzia betiko zure duzula jakiteaz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]