ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 03a
Iruñeko hizkuntza paisaia

Euskara zokoratu duten seinaleak Google Maps-en kokatzen

  • Iruñeko Navarro Villoslada institutuko A ereduko ikasleak Nafarroako hiriburuko kaleetan ibiliak dira. Euskara baztertzen duten seinaleei argazkiak atera dizkiete eta orain Google Maps-en marrazten ari dira Iruñeko euskararen paisaia.

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2014ko maiatzaren 25a
Ikasleak konturatu dira Iruñeko hizkuntza paisaian euskara baztertuta dagoela. Sarean adibideak kokatzen ari dira: http://ttiki.com/64711.
Ikasleak konturatu dira Iruñeko hizkuntza paisaian euskara baztertuta dagoela. Sarean adibideak kokatzen ari dira: http://ttiki.com/64711.

Amaia Irazusta Navarro Villosladako irakaslea da, A eredukoei euskara erakusten die. Duela urtebete Iruñeko euskalgintzak bultzatutako Aldatuko dugu! kanpaina ezagutu zuen. Orduan, herritarrei dei egin zitzaien argazkiak ateratzeko kale izenei, turismo plakei, errotuluei, baldin eta euskara gaztelaniaren mailan tratatua ez bazen. Bere ikasleentzat ekimen polita izan zitekeela pentsatu zuen Irazustak, baina berandu zebilen, ikasturtea bukatzear zen.

Urte honen hasieran gogoratu eta Iruñeko euskalgintzari galdetu zion ea berriz kanpaina egitekotan ziren. Haiengandik proposamen polita jaso zuen: ikasleek atera zitzatela argazkiak, kokatu zitzatela Iruñeko mapan –Google Maps-en bidez– eta esan zezatela adibide bakoitzean bi hizkuntzak berdin tratatzea eskatzen duen udal ordenantza betetzen zuten ala ez.

Apirilean egin zuten txangoa Iruñeko kaleetan eta orain googlemaps-a antolatzen ari dira. Irazustari galdetu diogu ea zergatik pentsatu zuen ikasle horientzat ekimen interesgarria izan zitekeela. Haren hitzetan, ikasle askori ez zaio iruditzen hizkuntza paisaian euskara baztertzen denik, seinale ugari bi hizkuntzetan ere ikusten dituzte, eta ez dira konturatzen euskarazko eta gaztelaniazko idatziak ez daudela maila berean. Izan ere, seinaleok zehaztasunez begiratu behar izan dituzte antzemateko ea ez ote dagoen euskaraz idatzitakoa gaztelaniazkoa baino kolore argiagoan, edo letra txikiagoan. “Orain konturatu dira euskara zokoratzen dela, seinaleak ele bitan agertzea ez dela nahikoa”. Irazustak ikasleak ekimen honetara bultzatzeko beste arrazoi bat eman du: euskararekin harreman gutxi dute . “Ikus genitzake filmak, entzun genitzake bertsoak... euskara hutsean dira ordea, eta ez dira moldatzen, azpitituluak-eta behar dituzte”. Egunerokoan euskarara hurbiltzeko modua izan da beraz kalera ateratzea. “Nik uste dut zerbait eragin diela. Adibidez, ingurukoek esan diete Diario de Noticiasen atera direla”.

Navarro Villosladako ikasleak argazkilari lanetan hasi aurretik herritarrak aritu dira horretan. Argazkiak Iruñeko euskalgintzari bidali zizkioten. Ondorioak iritsi dira: herritarren presioari esker, Udalak hainbat seinale berritu ditu eta euskara eta gaztelania maila berean ipini.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hizkuntza politika  |  Hizkuntza politika  |  ETB

Hizkuntza politika kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2014ko maiatzaren 25a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude