Atea ireki zuen hura

  • Georg Trakl::Poemak

    Susa, 2014

Poemak, Georg Trakl.

Nor izan zen hain gazte hil zen erromantiko hura, Georg Trakl, hanka bat jadanik espresionismoan zeukana, deskripzioaren jeinua?: “Gaixoak garrasika ospitalean./ Gauak urdinxka astintzen ditu lumak./ Dirdiratsu ekin dio bat-batean/ Teilatuan behera euriak”. Mugako irudiekin eraikitako literatura muga-mugakoa da hau. Iluntzea, dementzia, udazkena eta natura erromantikoa nahasten dira ideia esperimentalagoekin, asmatzeke zegoen zerbaitekin. Beñat Sarasolak hitzaurrean azpimarratzen duen gisan, “garaiko beste hainbat artistaren lanaren antzera, Traklen poesia, helarazten duen ezinegonean, gertakariei aurreratu zitzaiela ematen du. 1914. urtean hil zen Trakl, hurrengo urte eta hamarkadetan etorriko ziren zorigaitzen atarian”. Iraultza estetiko baten atea ireki zutenetakoa izan zen beraz. Literatura alemaniarrean berak egin zien bide Bertolt Brecht, Paul Celan eta enparauei. Rainer Maria Rilkek Traklen heriotzan esan omen zuen: “Wer mag er gewesen sein? Nor izan ote zen?”. Bada, garai berrien eta zaharren arteko zubi izan zen idazle efimero bat baino ez. Baina halako obra labur batek gauza asko gordetzen ditu. Drogek eta tristeziak halako punturaino eroan zuten idazlea, non esploratu zituen lurralde berriak, XIX. mendekoak alde batera utzita.

Lagunek aire aristokratiko bat ikusten zioten Trakli, baita bere gainbeheran ere. Austriarra izan zen kanpoko munduak gainezka egin zion bihotz noble klasiko bat, mozkortia eta drogei emana. Klasikoa da ezinbestean –hala irakatsi zioten Austria-Hungariako gustuan–, baina baita sano plastikoa eta modernoki berezia ere. Irudi distiratsuekin harritzen du irakurlea, beste errealitate bat sortuz, Rimbauden argialdi arean irrazionalen airea daukana: “Edo gauean artzainak kantari eta oreinak datozkie/ Sutondora, zuhaiztiko antzinako dolu,/ Dantzariak horma beltz batean gora;/ Eskarlatazko banderak, algarak, eromena, tronpetak”.

Poetaren barne mundua, espresioa, errealitatetik harago doa. Eta barne mundu hori zehatzagoa da inpresio iragankor bat baino. Horregatik Traklen poesiak amets baten eitea hartzen du azkenean, errealitatearena baino gehiago: “Bakartia izarpean doa/ Gauerdi isilean barrena./ Mutikoa nahasirik ari da esnatzen,/ Begitartea ilargian gris erortzen”. Poeta babesgabeak edertasuna eta obsesioak aldizkatzen ditu. Iluna eta argia da, bizitzaren alegoria itzel batean, non paisajea subjektiboa den eta dekadentea, gizakia letxi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude