Gaur, apirilak 10 dituela, lehendabizikoz lurrikara bizi izan dut Managuan. Lerro hauek idazten ditudan bitartean erreplikak sentitzen ari naiz. Gaueko hamaikak dira eta arratsaldeko bostetan hasi da lurrikara. Nire neba txikia eta bere ama atzo heldu ziren ni bisitatzera. Astindu zakarrekin nire bihotzak salto egin du eta lepoa uzkurtu zait, baina 10 urteko neba ikaratuta esnatuko ote den kezkatzen nau gehien.
Momentu honetan nire azken maitalea falta izan dut. Hau orain dela hilabete batzuk gertatu izan balitz, orain bere besarkadarekin lasaituko nintzateke. Edo nire auzora etortzeko aukera izan ez balu, gutxienez telefonoz bere ahotsak ferekatuko ninduke.
Zorigaitzetan gure euskarri afektiboa falta izaten dugu, segurtasun eta bakea transmititzen digun pertsona. Askorentzat ama, aita edo aitita-amama izango da. Beste batzuentzat agian lagun min bat. Nire nebaren amak (nire aitaren bikote ohiak) oraintxe bertan bere ahizparekin hitz egin du telefonoz, eta eskegitzean hauxe esan du: “Orain lasai nago. Berarekin hitz egiten dudanean beti sentitzen dut dena ondo dagoela”. Nik harreman sexu- afektiboetan lortzen dut sosegu gehien. Kezkatzen nau, horrek nolabait bikotea izatearekiko mendeko bihurtzen nauelako.
Feministok denbora asko daramagu amodio erromantikoaren eredua hausnartzen, alegia, mendekotasunean eta antsian oinarritzen dena, laranja erdiaren mitoan edo “zu gabe ez naiz ezer” bezalako esaeretan. Emakumeok zein gizonok, heterosexual zein gay eta lesbianok, eredu hori ikasi dugu txikitatik, pelikula, abesti eta inguruko mezuen bidez. Brigitte Vasallok Disney amodioak kontzeptua erabiltzen du eredu hori definitzeko. Emakumeongan eragin handiagoa dauka. Txikitatik printze urdina bilatzeko programatzen gaituzte eta maitasuna eta amatasuna gure bizitzako ardatz bezala mantentzeko. Egun, ikastera eta enplegu on bat bilatzera animatzen gaituzte, baina zoriontasun iturri nagusia familia nuklearra eraikitzea izango denaren sinespenak oso errotuta jarraitzen du.
Mari Luz Esteban antropologo feministak Maite Asensio Berriako kazetariari esan zion: “Arriskutsua da maitasuna izatea gure baliabide bakarra (...). Ez dut esan nahi maitasuna bizitzatik kendu, baizik eta beste gauza batzuk jarri”. Emakume gehienok, nik barne, energia gehiegi ematen dugu drama erromantikoak direla eta.
Aitortzen dut pasio erromantikoarekiko atxikimendu handia dudala. Nire droga gustukoena da. Estebanek dioenez “ez da esan behar ‘ez zaitez maitemindu’, baizik eta ‘hartu behar dituzun arnesak’. Mendira kaskoarekin eta sokekin babestuta goazen bezala, maitasunean ere babestu behar dugu, ondo pasatzeko baina onik ateratzeko”. Baina posible al da arnesekin maitemintzea? Ez al da ezinbestez bertigo moduko bat, amildegira salto egiteko tentazioaren parekoa? Euskaraz “maite-mindu” esateak eredu toxiko hori irentsi dugula frogatzen du.
Lurrikararen astinduak hondamendi bat eragin dezake, baina aldi berean lurra bizirik dagoela adierazten du. Irakatsi digute hondamendi emozionalaren arriskua dakarren amodio erromantikoa dela bizirik sentitzeko bidea. Nire autonomia eta ongizatea babestuz amodio libre eta osasungarriak bizitzea posible dela ikasi dut feminismoaren bitartez. Maitemintzen jarraitu nahi dut, baina betiere nire bizitzako erdigunea ni neu izanik, eta, printzesa urdinen zain egon ordez, pertsona anitzekin intentsitatea zein babesa ematen didaten harreman sendoak zainduz. Amodioa zoriontsu izateko bide bat den neurrian gozatu nahi dut, eta ez zorigaitzei aurre egiteko salbazio bezala erabili.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
Ez naiz oso konspirazio zalea. Eta are gutxiago naiz konspirazio zaleen zalea. Baina badago bat, hasieran sinesgogor harrapatu baninduen ere, luze gabe konbentzitu egingo nauena azkenean. Ikusiko zenuten zuen sare sozial gogokoenean bueltaka: Mercadona... [+]
Etxea euskal ohitura zaharretan hildakoen eta bizirik zeudenen espazioa zen. Hilda jaiotzen ziren umeak edo bataiatu aurretik hildakoak kanpoko horma baten ondoan lurperatzen ziren, teilatuaren babesean. Abizenak ere etxe bati lotuta zeuden, etxeak ematen zion izena bertan bizi... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]