Bi hedabide hasiberri eta beste bat kolokan

Bilbon 26 taldek bat egin eta uriola.info webgunea sortu dute. Hedabideak, euskara elkarteak eta kultur taldeak dira 26 kideak, eta helburu baterako elkartu dira: Bilboko eguneroko informazioa euskaraz ematea.

Mota guztietako gaiak jorratuko dituzte: kirola, ekonomia, ingurumena, kultura eta abar. Besteak beste, ondokoak dira egitasmoa abiatu duten taldeak: Bizkaia Irratia, Zenbat Gara elkartea, Elorri Bertso Eskola, Bilboko EHE, Bizkaie! Azkue Fundazioa, Berbaizu Euskara Elkartea eta Pare Deustuko gazte talde feminista.

Urumea bailaran berriz, ibarreko herriek hedabide berria estreinatu dute. Urumeako kronika larunbatero iritsiko da Hernani, Ereñotzu, Astigarraga, Arano eta Goizuetara. Lehen hiru herriak Gipuzkoakoak dira eta azken biak Nafarroakoak. Papereko argitalpena doan izango da astero, eta webgunea egunero berrituko dute. Hernaniko Dobera Euskara Elkartea izan da bultzatzailea. Astigarragak Urumeako kronikaz gain, asteazkenetan Kronika berezia izango du herrirako. Hernanin eguneroko Kronika argitaratzen jarraituko dute.

Ilusioz hasi dira Bilbon eta Urumea bailaran hedabide berriak lantzen. Donostian ere, Irutxuloko Hitzan, gogoz ari dira lanean, baina haiek hedabidea kinka larrian dagoela uste dute. Arazo ekonomikoek itota dago astero paperean argitaratzen den Irutxuloko Hitza, harpidetzek behera egin dute, baita diru-laguntza eta publizitateak ere. Urte eta erdiko epean hiru langile gutxiagorekin ari dira lanean, produktuan aldaketak egin dituzte eta soldata jaitsi dute. Ostiralero kalean den 16 orrialdeko agerkaria eta egunero berritzen duten webgunea arriskuan daudela diote langileek. Donostian, auzoz auzoko bilkurak egingo dituzte herritarrei egoeraren berri emateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude