Martxoaren 6tik 15era bitarteko bi asteburuetan, Gasteizko Gorbeia-Zaldiaran merkatua espazio eszeniko bihurtuko da, Pez Limbo eta Factoria de Fuegos antzerki taldeen ekimenari esker. Bigarren edizioa du aurtengoa, eta 17 konpainia bilduko dituzte, antzerkia, dantza, txotxongiloak, performancea eta klowna eskaintzeko. Ezohiko lau eszenatoki, sei egunez, egunerokoak eta kulturak bat egin dezaten.
“Argiek ez dute distirarik, arrain usaina nabarmena da, txandaren zain egon behar izaten da…”, dio azokaz Edu Hernandok, Pez Limbo antzerki taldeko kideak. Leku goibela da, beraz, baina gertukoa, egunerokoari lotua.
2011n egin zuten 150 gr. ekimenaren lehen edizioa, Eusko Jaurlaritzako Sormen Lantegiak programak diruz lagunduta. Orduko hartan, lau eszenatoki paratu zituzten merkatu nagusian, eta hamar konpainia aritu ziren hara bildutako 800 lagun ingururentzat. “Edizio hartan, bestela sekula argia ikusiko ez luketen antzezlanak kaleratu genituen, gerora hainbat plaza ezagutu eta saria jaso dutenak”, jarraitu du Hernandok. Aurtengoan ia bikoiztu egin da eskaintza, Gasteizko antzerkizaleen kopurua gora baitoa.
Ekimen honen atzean dagoen bigarren taldea, Factoria de Fuegos, atzerrian jardun eta gero, 2009an itzuli zen Arabara. Egun sorkuntza eta zabalkunderako plataforma da antzezle berrien mesedean. Pez Limbok, berriz, antzerkia errepresentatzeko ezohiko espazioak bilatzea du xede. Bitxi egiten diren zenbait toki hartu dituzte orain arte eszenatzat: kartzelak, harategiak, eskolak, museoak...
Antzokia antzerkirako leku aproposena izan baliteke ere, hara joatea ez da beti erraza izaten. “Elistismo kutsua dario gainera, baina jarrera hori antzerkiaren izaeratik erabat urrun dago. Publiko gaztea, adibidez, erabat uxatzen du”, nabarmendu du Hernandok, “Antzerkia edozein espaziotarako gauza izatea da gure proposamena”.
Aurtengo 150gr. jaialdian parte hartuko duten antzezlanak laburrak dira orobat, ordu erdikoak gehienez. Aurreko edizioan ondorioztatu zutenez, jendeak gustuko ditu lan motzak, baita espazio hau ere. “Bestalde, apaingarri eta artifiziorik gabekoak dira obrak, errepresentazio huts eta biluziak, ikuslea bi metrora izaki, zaila baita ezer ezkutatzea”, zehaztu digu Hernandok. Zortzi lan eskainiko dira euskara hutsez, “nahiz eta badakigun kopuru hori egokia izatetik urrun dagoela”. Etorkizunean kopurua hobetzeko asmoan dira.
Gasteizen, arte eszenikoetan, zerbait gertatzen ari dela uste du Pez Limboko kideak: “panorama interesgarria dugu. Sleepwalk Collective, Kolektibo Monstrenko, Baratza aretokoek edo guk geuk, Pez Limbo, urteak daramatzagu gogotik lanean, publiko zabala eta anitza egon dadin, eta emaitza agerikoa da”.
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Putaren bakarrizketa eroetxean
Koiunturak alarma gorria piztu dio euskal antzerkigintzari, eta ez da izango zauririk ez duelako, baina hilzorian al dago? Fokuek zer argitu nahi duten eta zer ez, hori da gakoa. Butakaren noranzkoa, alegia. Oihala zabaldu da eta antolatzaileak eserlekuei begira daude. Lanari... [+]
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]