Jacques de Groote, gaurko lapur handien maisu zaharra

  • Iazko urrian bost enpresaburu txekiarrekin batera Jacques de Groote belgikarra kondenatu zuen Suitzako epaitegi federalak Txekiako estatuari 600 milioi dolar ostu izanagatik. Ateratzen dira delituen egile txikiagoak telebistan: De Groote Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren zuzendari izana da.

CTK hedabide txekiarraren gunean, Jacques de Grooteren aurpegia erakusten duten argazki bakanetakoa: Suitzako Bellinzonako auzitegi federalera sartzen hartu diote. 75.000 frankoko (60.000 euro) isuna ezartzen dion epaiari helegitea aurkeztuko diola deklar
CTK hedabide txekiarraren gunean, Jacques de Grooteren aurpegia erakusten duten argazki bakanetakoa: Suitzako Bellinzonako auzitegi federalera sartzen hartu diote. 75.000 frankoko (60.000 euro) isuna ezartzen dion epaiari helegitea aurkeztuko diola deklaratu dio La Libre Belgiqueko kazetariari: "Niretzako premiazkoa da behingoz bukatzea hamar urtez moralez, dirutan eta "“86 urte dauzkat"“ osasunez hondoratu nauen prozesu hau. Frogatu ahal izango dut ez nintzela jakinaren gainean egon. Ez dut kondenarik nahi mundu honetatik joan aurretik". Beretaz Eric Toussaintek idatzi duen Procès d"™un homme exemplaire liburua komentatzean, Jean Ziegler abokatu eta politikari suitzar ezagunak idatzi du: "Nolaz lortu du De Groote bezalako pertsonaia batek hogei urte baino gehiagoz burutzea bere jarduera susmagarriak Munduko Bankuan eta NDFean? Zein eduki ditu babesle eta zein konplize?"
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Googleri “Jacques de Groote” galdetuz gero, argazkien atalean, 86 urte gizon itxura nobleko bat erakutsiko dizu. Argazki gutxi utzi ditu Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendari boteretsu izandakoak. Domaia da munduko finantzen elitean bizi osoa emanik, foto bakarretakoa auzitegiko atarian ateratzea.

La Libre Belgique egunkarian Ariane Van Caloek honela laburbildu zuen afera urriaren 11n plazaratutako “Jacques de Groote condamné à une amende avec sursis” kronikan: “Zigor benetan txikia ezarri zaio, baina Jacques de Groot NDFaren administratzaile belgikarrak helegitea jarriko dio, amaiera arte borrokatuko da”.

Bellinzonan egoitza duen auzitegi federal suitzarrak 75.000 franko suitzarreko isuna ezarri dio Txekiako MUS meategiaren auzian. 2011n MUS konpainiako sei txekiar eta De Groote auziperatu zituzten diru zuriketa eta kriminalitate ekonomikoa egotzirik. Akusatzaileak uste izan du Txekiako energia konpainia bat baino gehiago berenganatu dutela iruzur bidez (...) sozietate sare nahasi bat antolatu zutela herrialde askotan zabaldua, tartean Suitza, konpainiaren diruak ostu eta horiekin erosteko konpainia bera, xentimorik pagatu gabe”.

Albistegietan oihartzunik merezi izan ez duen auzian harrapatutako De Groot nor den Eric Toussainti esker dakigu gaur. Europa mailako altermundialisten liderren artean ezagunenetakoa den Toussaint Attac eta Hirugarren Munduaren Zorra Ezabatzeko Batzordea (CADTM, frantsesezko sigletan) erakundeen buruetakoa, berrikitan liburuxka gordina eskaini dio: Procès d’un homme exemplaire (Gizon eredugarri baten auzia).

Europaren norabideak gidatu dituen elite ekonomiko eta politikoentzako eredugarria, bai, De Groot. Toussaintek laburbildutako haren biografian irakur dezakegu 1960an, 32 urterekin, orduan Belgikarena zen Kongoren independentzia bideratu behar zuen negoziaketa mahaian aritu zela, funtzionario.

1960ko ekainaren 30ean Kongoko lehen ministro Patrice Emery Lumumbak hitzaldi gogoangarri bat egin zuen Belgikako Baudouin [Espainian Balduino izenez famatua] erregearen aurrean, Afrika osoaren askapena aldarrikatuz, aginduz ahaleginduko zela “Kongo izan dadin Afrika osoaren izar” eta zainduko zuela “gure aberriaren lurren emaitzak gozatu ditzaten bere seme-alabek”.

Lepoa galtzea ekarriko zion ausardia hark Lumumbari. Mobutu Sese Seko jeneralak preso hartu eta hil zuen hurrengo urtean. Kolpean sartuta zeuden Kongoko zenbait indar, baina disimulurik gabe Belgikako eta AEBetako agintarien zerbitzura. Urte horietan De Groote Munduko Bankuan eta NDFean ari zen, Belgikako ordezkaritzan. Aldi berean Kongoko Banku Nagusiaren aholkulari ere bai.

Kasualitatea? Toussaintek “Banco Mundial: el golpe de Estado permanente” liburuan azaldu adu nola nazioarteko erakunde hura eta Belgika elkar hartuta zeuden, Mobuturen erregimenarekin batera, Belgikak Kongon egindako zorrak estatu berriak bere gain har zitzan.

Kongotik Txekiara, Ruandan barna

Karibe itsasoan Haitik 1804an independentzia lortu zuenetik, potentzia kolonialek gauza bera egina dute beti: metropolien probetxurako kolonietan egindako inbertsio eta gastuen zorrak, independentziaren ondoren kolonia horietako jendeei pagarazi. Eta herri teorian askatuotan, agintari titereak erabiliz, are eta zor handiagoak eragin.

Gerra hotzaren garaiak zirenez, Mobutu bezalako diktadoreei baimendu zitzaien klase guztietako erokeriak egitea horretarako Kongo bezalako herrialdeak zorpetuz, aldi berean Mobutu aberastuz.

1973tik 1994a bitartean Munduko  Bankuaren eta NDFaren zuzendari exekutibo aritu zen De Groote. Tartean egokitu ziren Mobuturi Mendebaldeko potentziek laguntzea matxinoak zanpatzen, Hego Amerikako hainbat herrialdetan (Txile, Argentina...) erakunde horien murrizketa politikak ezartzea kolpe militarren bidez. Eta baita Ruandako genozidioa ere.

Ruandakoa bereziki azpimarratu du Toussaintek, De Groote nazioarteko erakunde itxuraz garbien zuzendaritzakoa izateaz batera Ruandan interes ekonomikoak zeuzkaten meatzaritza korporazioen aholkulari ere bazelako.

Jakina da 1994an hiru hilabete laburretan tutsi etniako milioi bat jende hil zutela Ruandan, alderdi moderatuetako zenbait milaka huturekin batera. Ezin ukatuzkoa den genozidio hark, ordea, bazituen sustrai ekonomiko nabarmenak ere, gutxiegi aipatzen direnak.

1976tik 1994ra Ruandaren zorra hogeiz biderkatu zen, De Groote buru zeukaten instituzioen gomendioz. Baina Munduko Bankuak eta NDFak, 1990an Juvenal Habyarimana diktadorearen gobernuari agindu zioten bere moneta %67an debaluatzea. Zientoka milaka nekazari, batik bat kafearen esportaziorako ari zirenak, miserian geratu ziren. Hondamendi soziala lehenik, genozidioa ondoren.

Wall Street Journal egunkari neoliberalak 1990an salatuak zituen De Grootek erakundeetako arduraduna izatearekin batera konpainia pribatuen aholkularitzan egiten zituen lanak. Horretaz galdeturik, Le Soir egunkariari, De Grootek erantzun: “Zer kulpa daukat nik lagun batek Ruandan meategi bat baldin badauka? Eta zer kulpa daukat bankura joateko orde lagun horrengana jo badut diru eske?”.

Inork ez zeukanez harentzat erreprotxurik, adinean aurrera joanik ere lan berean segitu du. Sobiet Batasunaren amiltzearen eta ondoren herrialde komunistetako konpainien pribatizatze masiboetan aurkitu zuen zer egina. 1990eko hamarkadako lapurreta handian aberastu zen Errusiako eta ekialdeko Europako oligarkia berria; bestetik, Mendebaldeko banku eta multinazionalek erosi zuten bi sosetan Ekialdean balio zuen guztia.

1998an, nazioarteko erakundetako karguak utzirik Appian Groupeko lehendakari bihurtu zen. Egoitza nagusia Suitzan, 15.000 langile munduan zehar banatuak. Txekian erosi zituen, estatuak saldurik, Skodaren ingenieritza atala eta MUS meatzaritza konpainia. Operaziorako 500.000 dolar laga zizkion Alain Aboudaramek iruzurragatik salatu zuen justiziaren aurrean.

MUS erostean konpainiak kaxan zeukan dirua ostu eta horrekin pagatu zuten erosketaren zorra. Beren sakeletara eramanik 660 milioi franko suitzar, 534 milioi euro. Zorrak, kiebra, pribatizatu, ostu... 2014an ere berdin funtzionatzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Koldo Garcíaren ibilbidea PSOEtik harago: jipoiak, PPren indultua eta Guardia Zibilaren babesa

2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]


Sánchezen plana ustelkeriaren kontra: kontrol gehiago, zigor handiagoak, eta aldaketa “kulturala”

Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]


Antxon Alonsok ukatu egin du Cerdan Servinabar enpresaren %45aren jabe zela

Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Epaileak Cerdán espetxera bidali du behin-behinean

Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Ustelkeria PSOE-n
Cerdánek kargu guztietatik dimititu du, baina Sánchezek ez ditu hauteskundeak aurreratuko

José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]


ikerketa
Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]


ikerketa
PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]


ikerketa
Gasteizko Hirigintza Saila eta gardentasuna: urtebete eskaera ofizialei erantzunik eman gabe

ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Donostiako kaiko lizentzia onartu zuen funtzionarioa eta bere semea «gutxienez beste lautan» elkarrekin aritu dira, salatu dutenez

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude