Zergatik puzten zaizu sabela arratsaldero?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Goizean goiz jaikitzean sabela estu eta lau-lauarekin esnatu arren, egunak aurrera egin ahala puzten hasten dela nabarituko duzu. Hiru emakumetik bati gertatzen zaio hori, baina arazoa konpondu daiteke.

Kasurik gehienetan, puztutakosabel hori ez da aparteko arazo baten adierazlea. Baldintza normaletan, sabel barruan 100 milimetro kubo gas egoten dira. Baina batzuetan kopuru hori handitu egiten da, eta pertsona batzuek likidoari eusteko duten joeragatik, eta bai odolak bai linfak gorputzean barrena zirkulatzeko eduki ditzaketen zailtasunengatik, eguna hasterakoan laua zen sabela puztu eta handitu egiten da.

Zeintzuk dira errudunak?

Sabel barruan gasak eta jariakinak pilatzeko arrazoi asko izan daiteke:

Proteina gehiegi hartzea. Animali jatorriko koipeek, haragi gorrietatik datozenek bereziki, digestioa zailtzen duten hondakin moduko substantzia asko sorrarazten dituzte. Horrek sabela puzten duten gasak pilatzea dakar. Baina lasai, hala ere. Ez utzi besterik gabe gantz horiek kontsumitzeari, gorputzak derrigorrean behar baititu zelula nekatu eta hondatuak konpondu eta berriak sortzeko. Horregatik, animali koipeen artean osasungarrienak bakarrik hartzea gomendatuko nizuke: haragi zuriak, arrainak, edo fruitu lehorrak, intxaurrak esaterako.

Edari karbonikoak eta afari pisu eta neketsuak. Batzuek nahiz besteek gasak eta hantura dituzte ondorio nagusi. Horregatik, eguneko azken otorduak arina izan behar luke, afaria ahalik eta koipe gutxienarekin egiten saiatuz.

Jan ondoren etzatea, eta  eserita denbora luzea ematea. Etzateak digestioa aldrebesten du, eta bigarrenak odol-irrigatzea eta zirkulazio linfatikoa moteltzen ditu. Horrek gorputzaren erdiko eta beheko partean likidoak pilatzea eragingo du.

Gorabehera hormonalak eta idorreria. Emakumeen kasuan, sabela gehiago puzten da hilekoaren aurreko egunetan eta menopausian. Baita gorputzean eginkariak “harrapatuta” daudenean ere. Egunero jogurtak hartzea oso lagungarri gertatuko zaizu, elikagai probiotikoa baita: jogurtaren bakterioek hesteetako floraren lana hobetzen dute.

Horrelakorik gerta ez dakizun

Gizarteak bere arauak ezartzen dizkigu. Aurreko atalean emandako ideiak argi eduki arren ere, sarritan ezinezkoa da gure bizimodua nahi genukeen bezain osasungarria izatea. Horregatik, erraz betetzeko moduko aholku sinple batzuk dauzkazu jarraian:

Gutxi jan. Egunean sei bat otordu egin, lasai eta denetik janez, elikagai talde bakar bat ere baztertu gabe, baina inolako abusu edo gehiegikeriarik gabe.

Murriztu gozoak eta gatza.  Egun osoko gatz kopuruak ez luke bost gramotik gorakoa izan behar. Haren ordez perrexila, kuminoa, tipulina, oreganoa eta halako espezieak eta belarrak erabil daitezke.

Hobetu ezazu oinez ibiltzean duzun jarrera. Makurtuta bazabiltza, abdomeneko muskuluak erlaxatu eta sabela puztuko da.

Hartu infusioak. Salbia-infusioak oso mesedegarriak dira sabela puzteko arrazoia bihotzerrea edo errefluxua denean. Te berdeak eta kamamilak digestioa bizkortzen dute.

Ez egin kirolik otorduen ostean. Ariketa fisikoak digestioa oztopatzen du, sabeleko astuntasuna eta hantura eragiteaz gain. Baina eragozpen hori ez da kirola egiteari uzteko aski arrazoi. Emaiozu hogei minutu egunean ariketa fisikoari eta zure gorputzak toxina gehiago eliminatu eta  jariakinak hobeto drainatuko ditu. Horrek sabeleko puzte sentsazioa gutxituko du, noski.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Medikuntza
Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-07-16 | Jone Gartzia
Osasun-langileak falta dira, ala borondate politikoa?

Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]


B hepatitisaren kontrako txertoaren garrantzia azpimarratu du NOPLOIk

2023tik 2024ra erregistratutako kasuak aztertu ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Arreta berezia jartzen dute haurtzaroan, zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta errazagoa delako hepatitisa kronifikatzea.


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza kopurua espainolezkoarekin parekatu nahi du Jaurlaritzak

EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]


2024-10-25 | Josu Jimenez Maia
Mediku mintzoa

Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez gero, badakit zertaz ari naizen: besteak beste, tutu bat zakilaren barnean jarri didate bietan... [+]


Biolentzia psikiatrikoa salatuko dute Bilbon, Espainiako Estatu osoko Harro Zoro Erradikalek

EAEk du elektroshockaren praktika tasarik altuena Espainiako Estatuan; Nafarroan berriz, pazienteen euste mekanikoa ohikoa da ospitale psikiatrikoko unitateetan. Psikiatrikoetako indarkeria eta gehiegizko medikazioa salatzeko, Estatuko Harro Zoro Erradikalen manifestazioa Bilbon... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


Eguneraketa berriak daude