Gurpilak beste abiadura bat hartu du urtarrilaren ondoko manifestazioarekin, baina oraindik ez dakigu nora eramango gaituen. Gero esango dute mobilizazioek ez dutela garrantzirik. Ikusi Burgosko Gamonal auzoan ere. Mobilizazioak arrakastatsuak badira eta une egoki batean beste hainbat egoerekin txertatzen badira, ideien katalizatzaile bikainak dira. Bilboko kasuan, EAJ manifestazio hartan egotea zen berrikuntza, EH Bildurekin eskuz esku, eta bereziki horrek eman dio indarra egoera berriari. Horrek eta bildutako jendetzak, jakina.

Baina egoera berria ekarriko du? Batek daki, baina korronteak bake prozesuaren norabide horretan bultzatzen du indar handiz eta askoz indartsuago izango da PPk jarraitzen badu inongo mugimendurik egin gabe.  Agian horren bila ari da: Euskal Herrian galduta ere, Espainian irabazi. Herritarrak asko haserretzen dira agintariek behin eta berriz euren nahiari muzin egiten diotenean, eta presio hori beti ateratzen da nonbaitetik, hauteskundeen bidez edo kalean.

Kontu zaharra da hau, 1987ko Ajuria Eneko Itunak ere argi zioen bere 10. puntuan bakea elkarrizketa bidez lortzeko aukerarik bazen, bultzatu egin behar zela, beti ere gai politikoak alderdien eskuetan bakarrik geratzen baziren. APtik (PPren aurretikoa) eta EArainoko  indar politiko gehienak biltzen zituen itunak.

Azken bi urteetan inoiz baino argiago dago bakea ez dela bakarrik ETAren atentaturik ez egotea, beste gai asko jorratu behar direla bake egoera egonkor bat lortzeko: iraganaren irakurketa, biktimak, presoak, identitateak, hizkuntzak, eskubideak... Gatazka indartsu bat bizi izan duen edozelako gizartek bideratu behar duen hori guztia, etorkizunean errepika ez dadin eta egongo diren arazoak elkarrizketaren bidez konpon daitezen.

Ipar Irlandako iraganeko mamuak jorratu ditugu Argiako  zenbaki honetan. Han duela 15 urte sinatu zuten Ostiral Santuko Akordioa eta jarraitzen dute arazoekin. Baina ez dute aurreiritzirik hitz egiteko eta 2013arekin bat bukatu da beste elkarrizketa esperientzia indartsu bat, Haass elkarrizketak deitutakoak.

Unionista eta errepublikarren desfileekin arazoak dituzte eta batzuetan badira istiluak. Arazoak dituzte sinboloekin, banderekin batez ere eta 2013aren hasieran –unionistek eragindako– istilu larriak izan ziren Belfasten hango udalak britainiar bandera egunero jarriko ez zela –bakarrik 25 egun seinalatuetan– erabaki zuenean. Eta batez ere, duten arazo handiena iraganeko irakurketarena da, egia, justiziari eta kontakizunariburuz ikuspegi desberdinak direlako haien artean.

Hori guztia dela eta, Ipar Irlandako gobernu autonomoak iragan uztailean erabaki zuen elkarrizketa prozesu bat jarriko zela abian Richard Haass estatubatuar bitartekariaren gidaritzapean eta aipatutako hiru gai nagusi horien inguruan akordioak erdiesteko helburuarekin. DUP eta UUP alderdi unionistak, SDLP eta Sinn Fein irlandar abertzaleak eta  Alliancek (interkomunitarioa da)   sei hilabetez jardun dute hizketan, Haassek zazpi zirriborro aurkeztu dizkie alderdiei eta azkenean abenduaren 31n ez ziren akordiora iritsi, bi alderdi unionistek atzera bota zutelako. Baina saiatu dira eta iragarri dute aurki jarraituko dutela elkarrizketekin.

Esan daiteke hura beste prozesu bat dela, beste egoera bat, hark ez duela zerikuririk honekin... nahi dena, baina hor ari dira akordioa lortu guran. Bake akordioan hala adostuta, unionistek eta errepublikarrek elkarrekin gobernatzen dute, kasu honetan DUP (PPko eskuineko sektoreen antzekoa izan daitekeena) eta Sinn Fein, IRAren adar zibila izan zena. Antipodetan dira gauza askotan, baina ez dute zoru etikoen eta bestelakoen aitzakiarik. Badakite azken 15 urteetan akordio eta elkarrizketa bidez eraikitako bakeak on handia egin diela, badakite ez dagoela atzera biderik, baina badakite dituzten arazoak konpontzea garrantzitsua dela haien elkar bizitzarako. Gaitza dute, inork ez daki nola desblokeatuko den fase berri hau, unionismoak bere gehiengoaren betoa erabili duelako. Baina denek diote jarraituko dutela hitz egiten eta laster hasiko direla berriz.

Mendekuaren ikuspegitik ez bada, ezin da ulertu hemen ere elkarrizketaren bidean ez abiatzea. PPren egungo jarrerarekin istorioak ezin du bukaera onik izan.


ASTEKARIA
2014ko urtarrilaren 26a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Konponbidearen aldeko manifestazioa
2021-12-07 | Leire Artola Arin
Bakegileek fase berri bat abiatuko dute urtarrilaren 8ko manifestaziotik aurrera

Ekintza “indartsuagoak eta determinatuagoak” iragarri dituzte, euskal presoen auziaren konponbidean Frantziako Gobernuaren “borondate eza” ikusita.


Preso gaixoen etxeratzea eskatu dute milaka pertsonak Donostian

Larunbatean Donostiako Bulebarretik abiatu zen preso gaixoen aldeko manifestazioak milaka lagun bildu zituen. Sarek antolaturiko ekimenak arratsaldeko bostak aldera ekin zion ibilbideari “Larriki gaixo dauden euskal presoak etxera. Giza eskubideak. Konponbidea... [+]


EAJ ez da joango presoen eskubideen aldeko urtarrileko manifestaziora

Bere jarrera argi utzi du EAJk. Bat-bateko aldaketarik eman ezean, ez da Sarek antolatutako presoen aldeko manifestaziora joango urtarrilaren 10ean. Iazko manifestazioan egon bazen, egoera “ezohikoa” zelako izan zela esan du alderdi jeltzaleak.


2014-02-08 | ARGIA
ETAk bake prozesua indartzeko “urrats esanguratsuak” iragarri ditu

Azken hilabeteetako gertakariei buruz ETAk egiten duen irakurketa argitaratu du Gara egunkariak. Erakunde armatuak urtarrilaren 11ko manifestazioa “inflexio une” gisa hartu du eta “urrats esanguratsuak” iragarri ditu gatazkaren konponbidera bidean.


2014-01-19 | Mikel Asurmendi
Joseba Egibar
"Larunbateko manifestazioak balio kualitatibo erantsia izan du"

Joseba Egibar EAJ-ko Eusko Legebiltzarkidea eta GBB-ko presidentea da.


Eguneraketa berriak daude